Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra (1808-1814)
Antzinako Erregimenaren Krisia (1808-1814)
Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Frantziako Iraultzaren Eragina
1789an Frantzian erregimen zaharreko talde ez-pribilegiatuek pribilegiatuen aurkako iraultza egin zuten. Espainian, ilustratu gehienak ez zeuden iraultzaren alde, erregimen zaharraren aldaketak egitearen alde baino, eta agintariek beldurra zioten Frantziako albisteei. Mugimendua hedatu ez zedin, propaganda politikoaren aurrean herrialdea itxi zuten. Horretarako, neurri hauek hartu zituzten:
- Frantziako argitalpenak jazarri.
- Atzerriko unibertsitateetan ikastea debekatu.
- Floridablancako kondeak frantsesa ikastea debekatu.
Ondorioz, Frantziaren kontrako jarrera hartu zuten.
Aliantza Napoleonen Frantziarekin
1799an Napoleonek boterea eskuratu zuen, eta Espainia bere esku geratu zen, Karlos IV.a erregeak botere ahula baitzuen. Honek herria gerretan murgilduko zuen 1801ean Portugal eta britainiarrekin (Trafalgarreko Gudua). Ondorioz, Amerikako jabetzak inkomunikatuta geratu ziren eta ekonomia hondoratu zen.
Gizarte Zatiketa eta Boterea Lortzeko Borroka
Oposizioa bi taldetan banatu zen: batzuk Asturiasko printzearengana bildu ziren (Fernando VII.a), eta beste batzuk Napoleonengana, liberalismoa ekar zezan.
1807an, Godoyk (lehen ministroa) Fontainebleauko Ituna sinatu zuen, Frantziako tropak Portugal konkistatzeko Espainian sartu zitezen. Horri kontra egiteko, erregimen zaharraren aldekoek Aranjuezeko Matxinada (1808) burutu zuten. Matxinada horretan, Godoy kargutik kendu zuten eta Karlos IV.ak Fernando semearen alde abdikatu zuen.
Tronuaren gatazkak Baionan erabaki ziren. Karlosek Fernandori boterea eman ondoren, honek Napoleon Bonaparteri eman zion. Azken honek, ordea, Josef Bonaparte anaiari eman zion tronua, Baionako Abdikazioetan. Honek Baionako Estatutua, konstituzioaren antzerakoa, argitaratu zuen, baina gerra zela eta ez zen bete.
Independentzia Gerra (1808-1814)
Gerraren Ezaugarriak
1808ko maiatzaren 2an, madrildarrak frantziar indarren aurka altxatu ziren, eta honek Independentzia Gerra ekarri zuen sei urtez.
- Nazio gerra, herrikoa, baina ez iraultzailea. Espainiako eta nazioarteko gatazka batera.
- Espainiarren artean pentsamolde berria sortu zen, eskualde eta erreinuen gainetik.
- Ideologia: erlijioaren eta monarkaren defendatzaileak, tradizionalistak.
- Gutxiengo liberala ideia horien aurka zegoen, eta bere iraultza egin nahi zuen Frantziarren eraginpetik kanpo.
- Behe kleroa diskurtso ideologikoaren egile izan zen; izan ere, elizak nazio antolaketa zentralizatua eta doktrina bultzatzen zituen, altxamenduaren motor zelako.
Gerrillen Gerra eta Garapena
Frantziar armada Espainiakoarena baino askoz handiagoa zenez, borrokarako sistema berria sortu zuten: gerrilla. Etsaiari ekintza azkarren bidez ustekabean erasotzen zioten, ingurua hobeto ezagutzen zutelako eta herritarren laguntza zutelako. Horrela, gerrillen taldeak sortu zituzten, botere politiko eta administratiboak ordezkatzen zituztenak.
Ondorioz, frantziarrek hiriak menperatu zituzten, baina zelaia gerrillariena zen. Nahiz eta hasieran Napoleonen tropek indar gehiago izan, gerrillen eraginez eta tropa britainiarren laguntzaz, 1812an gerrak bira eman zuen.
Wellington jeneralak, tropa britainiar, portuges eta espainiarren buruak, gerrillen laguntzarekin frantziarrak garaitu zituen. Azkenean, Gasteizen tropak garaitu eta Napoleonen boterea ahuldu zenez, Fernando VII.arekin akordioa lortu eta koroa itzuli zion Valençaiko Itunaren bidez, 1813an.