Frankismoaren Diktadura: Aurrekariak eta Oposizioa
Francoren Diktadura (7. gaia)
Aurkezpena: Dokumentua Mugimendu Europazaleko kongresua da. Lehen mailako iturria da, izaera politikoa izanik. Egilea kolektiboa da, mugimendu europazaleko kideek egina. Munichen elkartu, eta kongresu horretan ez ziren komunistak gonbidatuak izan. Helburu publikoa du eta gaia etorkizunean Europan sartzeko bete behar diren baldintzen azalpena da. Erakunde ordezkariak eta demokratikoak, eskubide eta askatasun demokratikoen berme eraginkorra, eskualdearen nortasun aitorpena, alderdi eta sindikatuak antolatzeko aukera. Laburbilduz, erregimen demokratiko baten aldeko apustua. Frankismoaren bigarren garaian kokatzen da, aldaketa handienak hasierako urteetan eman ziren eta frankismoaren oposizioa azaleratzen joan zen.
Oposizioaren Aurrekari Urrunak (1939-1959)
Hasieran oposizioa oso ahula zen, nagusiki erbestean antolatzen zen, eta barnean, Makiak zeuden. Gerra Hotzak Franco salbatu zuen eta barneko atxikimendua ez lortzean Makien itxaropenak zapuztu ziren. Francok bere burua aurkeztu zuen diktaduratik monarkia liberala pasatzeko, eta horrela, Borboiko Don Juanek Estorilgo Hitzarmenean legitimazioa lortu zuen. Azkenean, aliatuek Espainiako mugak itxi zituzten.
50eko hamarkadan oposizioa egonkortu zen, langileek grebak eta liskarrak piztu zituzten. Gatazkak unibertsitatera hedatu ziren.
Frankismoaren 2. Aldia: Aurrekari Hurbilak (1960-1975)
Oposizioa langileriaren artean hasi zen. Langile elkarte batzuk sortu ziren. Carilloren alderdi komunistak, "Askatasunaren aldeko ituna" bultzatu zuen. Unibertsitatean, ikasle eta irakasleek Frankismoaren aurka joan ziren. Katalunian Nazionalismoak herriaren eskubideak aldarrikatu zituen, eta Euskal Herrian ETA sortu zen. 50eko hamarkadan Espainia AEBren laguntzarekin nazioarteko isolamendutik atera zen, horrela Espainia modernizatu eta mendebaldeko merkatu kapitalistan sartu zen. 57an Espainia Europako Ekonomi Elkartera hurbiltzen da. 62an barne eta kanpo erregimen frankisten aurkako oposizioa Munichen bildu ziren, Espainia, Europako Ekonomi Elkartera sartzeko baldintzak zehazteko. Bukatzeko, esan beharra dago Francoren erantzuna oso gogorra izan zela, bilera hau "Municheko Contubernioa" ere deitua. Esan beharra dago, bilera honekin ez zutela ezer lortu. Parte hartu zutenek, Espainiara bueltatzean atxilotuak izan ziren. Bilerak, izan zuen garrantzi sinbolikoa aipatu beharra dago.