Europar Batasunaren Eboluzioa: Erromatik Lisboara
Erromako Ituna (1957)
Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE)
1957ko martxoaren 25ean sortu zen Frantzia, Alemaniako Errepublika Federala, Italia, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgok parte hartuz. EEEren sorrera Europar Batasunaren lehen oinarriak ezarri zituen. Epe laburreko helburuak:
- Garapen ekonomikoa bultzatzea.
- Egonkortasun ekonomikoa lortzea.
- Bizi-maila igotzea.
- Kideen arteko harremanak hobetzea.
Epe luzerako helburua: merkatu komun bat eraikitzea.
Europako Akta Bakarra (1985-1987)
1985eko abenduan Luxenburgoko Konferentzian onartua. Erromako Itunaren lehen berrikuspen osoa izan zen, Ekonomia eta Diru Batasunerako urrats garrantzitsua. Barne-merkatu bakarra sortzea aurreikusi zen, inolako mugarik gabea. 1987an kohesio funtsak sortu ziren.
Amsterdamgo Ituna (1999)
1999ko maiatzaren 1ean sinatua, Maastrichteko Ituna berritu eta hobetzeko. Europar Batasunaren instituzioetan berrikuntzak ekarri zituen:
- Erakundeen izaera demokratikoa indartu.
- Batasuna herritarrengana hurbildu.
- Jardueretan gardentasuna sartu.
- Ekialdeko herrialdeak integratzeko prestatu.
Itunak Batasunaren malgutasuna handitu zuen.
Maastrichteko Ituna (1991)
EEEko 12 kideek 1991ko abenduaren 10ean sinatu zuten. EEE Europar Batasuna izatera pasa zen. Helburua integrazio politiko eta ekonomiko handiagoa lortzea zen:
- Moneta bakarra ezarri.
- Banku zentrala eta politika komuna ezarri.
- Suedia, Finlandia eta Austriaren integrazioa proposatu (1995ean lortu).
Lisboako Ituna (2007)
Lisboako Itunaren ondoren, Europar Batasunak nortasun juridiko propioa lortu zuen. Erreforma ugari egin ziren:
- Erabakiak hartzeko prozesua azkartu.
- Botere gehiago eman Europako Parlamentuari.
- Europar Kontseiluko presidente eta Batasuneko Atzerri Gaietarako goi-ordezkari karguak sortu.