Euskal Autonomi Estatutua: Historia eta Garapena
Lehen Euskal Gobernua.
Euskal Herri frankista Gerra Zibilean.
Miguel Primo de Riveraren diktadura amaitzean, Aznar almiranteak udal hauteskundeak deitu zituen. Hauetan errepublikanoen garaipena nabarmena izan zen hiri nagusietan, eta berehala, 1931ko apirilaren 14an, II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren eta Alfontso XIII.aren erbesteratzea eraginez. Ondoren, Niceto Alcala Zamora errepublikar eskuindarra buru izango zuen Behin-behineko Gobernua eratu zen.
1931ko Konstituzioa izan zen II. Errepublikaren funtsezko lana. Konstituzio honek erreforma ugari bideratu zituen, besteak beste, Espainia errepublika unitario gisa definitzen bazuen ere, lurralde ezberdinetan Autonomia Estatutuak garatzeko aukera aurreikusten zituen.
Euskal Autonomi Estatutua lortzeko ekimena Getxoko alkate zen Jose Antonio Agirre jeltzalearen lidergopean egin zen. Eusko Ikaskuntzari (EI-SEV) eskatu zitzaion autonomia aurreproiektu baten prestaketa, beti ere Espainar Errepublika errespetatuko zuena.
1931ko maiatzaren 31n, Eusko Ikaskuntzak lau euskal lurraldeetarako proiektu autonomiko amankomuna aurkeztu zuen (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa). Ekainaren 14an, tradizionalistak (karlistak) eta abertzaleak (EAJ) deituta, Lizarran egindako batzar batean bildu ziren lau lurraldeetako alkate gehienak, eta bertan, Estatutu proiektua onartu zen zuzenketa bat gehituz: euskal autonomi horrek, Batikanoarekin konkordatuak izenpetzeko gaitasuna izango zuen. Zuzenketa honek behin behineko gobernuaren desadeostasuna eragin zuen eta 1931ko irailean, Gorteetan aurkeztu zenean ezezkoa jaso zuen Madrilen. Interes talka honek bertan behera bota zuen Lizarrako Estatutoa eta aldi baterako euskal automiaren eratze prozesua eten zuen.
Hurrengo proiektua “Gestoren Estatutua” izan zen. EAJn sektore aurrerakoienenak sendotzen ari baziren ere, eta hauek Errepublika onartzen bazuten ere, elizaren eskubideen defentsan eskuineko indarrekin kolaboratzen jarraitzen zuen alderdiak. Mesfidantza hori aitzaki, Madrileko gobernuak beregain hartu zuen euskal estatutoaren lanketa eta horretarako leial zitzaizkion hainbat arduradun/gestore izendatu zituen. Proiektu horri izaera laikoa eman zitzaion eta horren eraginez karlismoaren urruntzea eragin zen. Nafarroan eta Araban gailentzen zen indarra azken hau izanik, zailtasun nabarmenak sortu ziren eta une hartatik aurrera, Nafarroa, beste euskal lurraldeekin egin beharreko bidea alboratu zuen behin betikoz. Aldi berean honek karlisten eta abertzaleen arteko aldentzea eragin zuen. 1932ko ekainean, estatuto berria aurkeztu zenean errepublikazaleek, sozialistek eta abertzaleek onartu zuten eta karlistak berriz kontrako jarrera adierazi eta Nafarroa proiektutik atera zuten.
Estatutoaren afera Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzietan zentratu zen. nahiz eta Araban karlisten indarrak gora egin. Estatutua onartu behar zuen herri-erreferenduma 1933ko azaroaren 5ean egin zen, baina hilabete horretako espainako hauteskundeetan eskuinak irabazi zuenez, autonomi proiektua bertan behera erori zen. Egoera honek zentro eskuineko gobernuak iraun zuena iraun zuen eta ondorioz ez zen aurrerapausorik eman prozesu autonomikoan. Urte pare bat beranduago, Estraperloaren ustelkeri kasuak beste arrazoien artean, gobernu honi akabera eman zion eta hauteskunde berrien deialdi berria egin zen.
Ezkerreko alderdiek Fronte Popularra deituriko koalizioa osatu zuten eta horrela 1936ko otsaileko hauteskundeak irabazi zituzten. Egoera gaiztotuak arrakastarik gabeko kolpe militarra ekarri zuen eta ondorioz uztailaren 18an Gerra Zibila piztu zen. EAJ errepublikari leial mantendu zitzaion eta trukean Jose Antonio Agirre abertzalearen eta Indalecio Prieto sozialistaren arteko hartu-emanek, Gorte Errepublikarrek onartuko zuten Estatuto berri baten oinarriak marraztu zituzten. Horrela 1937ko urriaren 7an okupatu gabeko euskal lurraldeetako zinegotzi eta alkateek Getxoko alkatea, Jose Antonio Agirre Lekube, aukeratu zuten lehenengo Jaurlaritzako Lehendakari gisa.
Euskal lurraldearen isolamenduak Gerra Zibilaren lehen fasean, arlo guztietara zabaldu zuen autonomiaren garapena, kasik Estatu independiente gisa funtzionatzeraino. Hartara diru propioa, ertzaintza, euzko gudarostea, nazioarteko harremanak eta abarrekoak bere gain hartu zituen Jaurlaritzak, eta finean, bere egin zuen hiru botereen antolamendua (exekutiboa, legegilea eta judiziala). Azpimarragarria da ere Euzko Jaurlaritza horren osaketan errepublikari leial zitzaien alderdi guztien ordezkaritza bermatu zela.
Hala ere eragin handiko autonomia honek, Estatu funtzioak izan bazituen ere, denbora motzez eta lurralde hedapen mugatuan (Bizkaia) baino ez zuen izan eragina.
Araba eta Nafarroatik zetozen erreketeen erasoa jasan zuen. EAJk, Gerra piztu bezain laister Euskal lurraldeak banatu ziren. Batetik Bizkaia eta Gipuzkoa, non EAJ zen lehen indarra, leial izan zitzaion Errepublikari. Bestetik, karlistak gailentzen ziren lurraldeak, Araba eta Nafarroa, sublebatuekin lerrokatu ziren, izan ere hauek aspalditik nahi zioten elizaren kontrakoa zela iruditzen zitzaien Errepublikari amaiera eman. Horregatik hasiera hasieratik, karlisten erakunde militarra osatzen zuten erreketeak, bat egin zuten militar kolpista eta falangistekin.
GERRAREN GARAPENA:
Gipuzkoako frontea (1936ko uztaila-urria): Gipuzkoako Defentsa Batzordea gerra antolatzeko sortu zen, baina anarkisten eta abertzaleen arteko etengabeko liskarrek batetik, eta milizia errepublikazaleen erasorako gaitasun eskasak bestetik, fronte gipuzkoarraren gainbehera eragin zuten. Laister, tropa sublebatuek Irun hartu zuten, Frantziako muga itxi zuten eta gutxira, probintzia osoa Mola jeneralaren mende geratu zuten. Behin Gipuzkoa okupaturik, tropa matxinoak aurrera egin zuten Bizkaiaruntz.
Villarreal-eko ofentsiba (1936ko urria - 1937ko apirila): Agirreren gobernuak hartu zuen bere gain gerraren zuzendaritza. Etsaiek Bizkaitik gertu egiten zuten presioaren aurrean, erasoaldi bat agindu zuen azaroan Villarrealen (Araba) Gasteizera iristeko asmoarekin. Erasoak ordea porrot egin zuen euskal gudarostearen gabeziak agerian utziz.
Bilboren erorketa (1937ko apirila-ekaina): Eusko Jaurlaritza Bizkaiaren defentsan zentratu zen, eta hiriburua defendatzeko “Burdinezko Gerriko” (“Cinturón de Hierro”) ezaguna sortu zen. Armada frankistak, Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako zenbait unitatek lagunduta, aire eta artilleria erasoak konbinatu zituen infanteriaren erasoen aurretik eta horrek etsaien tropen aurrera egite azkarra ahalbidetu zuen. Otxandio, Durango eta Gernika, naziek gordinki bonbardatu ostean, erori ziren, eta ondoren, Dávila jeneralaren agindupeko azken erasoari ekin zioten sublebatuek. Bilboko defentsarako diseinatu zen “Burdinezko Gerrikoa”ren ahulguneak sublebatuei jakinarazi zizkien Alejandro Goicoechea ingeniari traidoreak, eta horrela Bilbon sartu eta bereganatzea lortu zuten ekainean GERRAREN AMAIERA bizkortuz EUSKADIN.
Euskal gudarostearen zati handi bat, EAJren batailoilak hain zuzen, Santoñan errenditu ziren italiar tropen aurrean (1937ko abuztuaren 24an), eta gainerako ezkerreko alderdien batailoiek “norteko Frontearen defentsan jarraitu zuten. Euskal Herria nazionalen eskuetan erori ondoren, euskal abertzaleak eta sozialistak, Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzarekin batera, Frantziara erbestera joan ziren.
Gerra osteko erregimenaren errepresioa izugarria izan zen eta heriotza-zigorrak, erbesteratzeak, espetxeratzeak, isunak eta era guztietako zailtasunak ekarri zizkien iragan nazionalista edo ezkertiarra zuten guztiei. Gutxi baliz mota guztietako gabeziak eta gosea orokortu ziren eta hezkuntzaren, kulturaren eta hizkuntzaren inguruko arazketa eta errepresioa ere izugarriak bihurtu ziren.