Ilustrazioa: Antzinako Erregimenaren Aurkako Mugimendua

Historia4,31 KB

Ilustrazioa: Sarrera

Antzinako Erregimena (gizartea, politika eta ekonomia) zegoen bitartean agertutako mugimendu intelektuala izan zen. Bi mugimendu hauek zalantzan jartzen dituzte Antzinako Erregimenaren ideia guztiak.

Argiaren Mendea

Arrazoiaren bidez ulertu behar zen mundua. Argiaren Mendea deituko zaio; lurreko itzalak arrazoiaren argiak argituko zituelako. Hezkuntzari garrantzia handia eman zioten, denek izateko hezkuntza maila gutxienekoa.

Politika

Ideia berriak: botere banaketa.

  • Parlamentu bat: botere legegilea
  • Erregea: botere betearazlea
  • Epailea: botere judiziala

Konstituzioan oinarrituta gobernatuko zen. Herriak boterea izango zuen: subiranotasun nazionala, sufragio bidez, boto eskubidea.

  • Sufragio unibertsala, gizonezkoen sufragio unibertsala eta sufragio zentsitarioa.

Gizartea

Gizartearen antolakuntza. Ilustrazioko gizonentzat gizartea klaseetan antolatu behar da, denak legearen aurrean berdinak izango dira eta maila ekonomikoetan antolatuko da: gizarte ireki.

Ekonomia

Merkantilismoaren kontra zeuden, dena estatuak zuzentzearen kontra.

Bi pentsakera berri sortu:

  • Fisiokrazia: Frantzian sortua eta sortzailea Quesnay. Hauen ustez ondasun iturburua lurra zen, beraz, ekonomia nekazaritzan oinarrituko zen.
  • Liberalismo ekonomikoa: Adam Smithek sortua. Honetan oinarritu:
  1. Produkzio-faktoreei (lurra, lana, kapitala) erabateko askatasuna ematea.
  • Lurra: askatasunez saldu eta erosi
  • Lana: jopuak ez egotea
  • Kapitala: dirua askatasunez inbertitu, prestatu
Produktuen prezioa eskaintza eta eskariaren araberakoa izan behar zuen Aberastasuna langileak sortzen du. Lan egiteak garrantzia hartzen du.

Ilustrazioa: Kant

Kant filosofoak 1784an: Gizakiak, pentsatzeari beldurra galdu eta pentsatzeari ekin dionean, adin nagusitasuna eta arrazoiaren autonomia lortu ditu.

Ilustrazioa eta Erlijioa

Kritika zorrotza erlijioak ezarritako dogmei. Erlijioa gogorren kritikatu zuen idazle ilustratua Voltaire izan zen.

Filosofoen Garrantzia

Garaiko filosofoak izan ziren ilustrazioa zabaltzen lagundu zutenak. Bide esanguratsuena Entziklopedia izan zen.

Entziklopedia

Ideia ilustratuek goi-mailako gutxien artean izan zen. Irakurtzen zekiten bakarrak aristokratak, apaizak, administrazioko funtzionarioak eta burgesiako sektorerik dirudunenak ziren. Diderot eta D'Alembertek zuzendu zuten entziklopedia. XVIII. Mendean: Iritzi publikoaren joerak sortu ziren.

Ilustrazioaren Ekarpenak

Pentsamendu politiko, ekonomiko eta interpretazio historikoan. Berrinterpretazioa aurrerapenean oinarritu zen. XIX. Mendeko korronte intelektualak sortzeko oinarri izan zen ilustrazioa: liberalismoa, erromantizismoa eta nazionalismoa.

Ilustratu Nagusiak

  1. Voltaire: askatasun politikoa eta tolerantzia erlijiosoa aldarrikatzen zituen.
  2. Montesquieu: konstituzioa eta botereen banaketaren alde zegoen.
  3. Rousseau: lanean aldarrikatutako ideia nagusia subiranotasun nazionala zen sufragioa erabiliz. Erregeak edo hautatutako gobernariak herri subiranoaren ordezkariak ziren.

Despotismo Ilustratua

Monarkak ilustratuen ideia batzuk praktikan jarri zituzten ekonomia eta hezkuntzan eta hainbat erreforma egin zituzten. Erregimenaren oinarriak, monarkia absolutua eta gizarte estamentala, ez ziren ukitu. Despota ilustratuen lema: Dena herriarentzat, baina herritarren partaidetzarik gabe. Ideia hauek modan egon ziren errege absolutuen artean Frantziako iraultza gertatu arte. Frantziako iraultza ostean Europako monarka ilustrazioaren ideiak erreprimitu egin zituzten.

Sintesia

Antzinako Erregimeneko ekonomiaren ezaugarri nagusiak ziren lehen sektoreko jardueren nagusitasuna. XVIII. Mendean zehar, absolutismoa Europako monarkia ia guztien sistema politikoa izan zen, salbuespena Britainian parlamentarismoa zen. XVIII. Mendeko azken herenean, kontrakoek liberalismoaren ideia berriak baliatu zituzten politika, ekonomia eta gizartea antolatzeko bide berriak proposatzeko. Espainiara dinastia berri bat iritsi zen: Borboitarrak, absolutismoa ezarri zuten eta errialdeko zentralizazioa eta, aurrerago, modernizazioa bultzatu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML