Erantzukizun Politikoaren Legea (1939) eta Industria Babesteko Legea (1939)

Historia4,28 KB

Erantzunkizun Politikoaren Legea (1939-02-09)

Kokapena eta Sailkapena

Lehen mailako testu juridiko eta historikoa da. Francok sinatutako legearen zatia, BOEn argitaratua. Gai politikoa jorratzen du, gerrako galtzaileei, bereziki Fronte Popularraren aldekoei, zuzendua. 1939ko otsailaren 9an Burgosen sinatua, Francoren tropek Bartzelona okupatu eta Erresuma Batuak eta Frantziak Francoren gobernua onartu ondoren.

Analisia

Helburua: “Matxinada gorriari” lagundu ziotenei errua kitatzea.

Auzitegiak: Armadako, Magistraturako eta Falangeko kideek osatuta.

Ebazpena:

  • 1. artikulua: Erantzule politikoak zehazten ditu bi aldi historikotan:
    • a) 1934-1936: 1934ko urriko gertaeretan (Kataluniako aldarrikapena, Asturiasko iraultza) parte hartu zutenak.
    • b) 1936tik aurrera: Mugimendu Nazionalaren aurka aritu direnak.
  • 2. artikulua: 1936ko Fronte Popularra eta Mugimendu Nazionalaren aurka aritu direnak legez kanpo uzten ditu.
  • 3. artikulua: Alderdi ilegalizatuek ondasun eta eskubide guztiak galtzen dituzte.

Testuingurua

1936ko hauteskundeen ostean, Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, kolpe militarra eman zen, gerra zibila bilakatuz. Franco boterean sendotu zen. 1939ko otsailaren 13an, gerra amaitzear zela, lege honek garaile eta garaituen arteko banaketa ezarri zuen, erbesteratzeak eraginez.

Errepresioa bi bandoetan egon zen, baina bando nazionalak modu bortitzago eta erakundetuagoan erabili zuen. Errepresioak ondorio latzak izan zituen: kartzelak, behartutako lanak, errepresio profesionala (irakasleak), ekonomikoa, erbesteratzeak, errepresio kulturala (zentsura) eta administrazioaren garbiketa.

Fronte Popularreko alderdiak ilegalizatuak izan ziren, haien baliabideak galduz.

Erantzukizun Politikorako Legea errepresio tresna izan zen, baina ez bakarra. Beste lege batzuk ere etorri ziren: Masoneria eta Komunismoaren aurkako legea (1940), Tribunal de Orden Público (60ko hamarkada) eta Brigada Político Social.

Garrantzia

Lege honek askatasun politikoak ezabatu, segurtasun eza eta mesfidantza zabaldu zituen. Errepresioa legeztatu zuen, 30 urtez indarrean egon zen (1969 arte), baina errepresioak diktaduraren amaierarte jarraitu zuen.

Nazio-Intereseko Industriak Babesteko Legea (1939-10-25)

Kokapena eta Sailkapena

Lehen mailako testu juridikoa, Francok idatzia, Madrilen onartua. Gai ekonomikoa jorratzen du, gerraosteko berreraikuntza industriala bultzatzeko. Espainiako goi burgesiari zuzendua. Politika autarkikoa bultzatzen du.

Analisia

Helburua: Espainiako industria indartzea, kanpoarekiko independentzia lortzeko.

Gerra Zibilak (Francok Gurutzada deitzen dio) lehengaien eta industriaren garrantzia agerian utzi zuela argudiatzen du.

Gerraosteko krisian, inportazioak murriztea ezinbestekoa zela aipatzen du.

Ekimen pribatua bultzatzeko neurriak hartu behar zirela azpimarratzen du.

  • 1. artikulua: Nazio-intereserako industriak sortzeko estatuaren laguntza.
  • 2. artikulua: Nazio-intereserako industriak sustatzeko neurriak: desjabetzeak, zerga murrizketak, etekinak bermatzea, aduana-eskubideen beherapenak.
  • 3. artikulua: Estatuak enpresetan kontrola izango du.

Enpresek, egonkortasuna lortzean, estatuaren kontroletik askatzeko eskubidea izango dute.

Testuingurua

1939an, gerraren ostean, Espainiako ekonomia oso kaltetuta zegoen. Berreraikuntza zaila izan zen, nazioarteko laguntza falta zelako.

Francok sistema autarkikoa ezarri zuen. Autosufizientzia bilatzen zuen.

Estatuak ekonomia kontrolatzen zuen: ekoizpena, kontsumoa, soldatak, prezioak, merkataritza, inbertsioak.

Beste neurriak ere hartu ziren: inportazioen mugatzea, errazionamendua, Industria Institutu Nazionala (INI) sortzea (ENDESA, IBERIA, SEAT).

Garrantzia

Legeak autarkia programa bati hasiera eman zion. Politika honek ez zuen espero bezala funtzionatu, lehengai falta eta goseteak eraginez. Autarkiak ondorio negatiboak izan zituen, Espainiako garapena oztopatuz. 50eko hamarkadaren bukaera arte ez zen hazkunderik egon.

Deskargatu

PDF Word HTML