1839ko Legea eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa Historikoa
1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA
1839ko urriaren 25eko Legea testu juridiko bat da, artikulutan banatutako lege bat, indarrean jarri eta arautzeko egina. Egile kolektiboa du, botere legegilea zuten gorteetako ordezkariak, ideologia liberal moderatukoa.
Testua herritar guztiei zuzendua dago, eta xede nagusia Euskal Foruen egoera berria arautu eta zehaztea da, espainiar konstituzioarekiko menpekotasuna azpimarratuz. 1839ko urriaren 25ean idatzi zen, Maria Kristina Napolikoaren erretordetzaren (1833-1840) azken garaian. Orduan, liberal moderatuak zeuden agintean (1837-1840). Lehen Karlistaldia amaitu eta bi hilabetera idatzi zen, Madrilgo gorteetan.
Azalpena
Testuaren hasieran, Isabel II.a adingabea dela aipatzen da, eta bere ama Maria Kristina erretore...