Espainiako II. Errepublikako Politika Autonomikoa eta 1936ko Altxamendu Militarra

Historia3,32 KB

Espainiako II. Errepublikako Politika Autonomikoa

Espainiako Konstituzioak autonomia-erregimena izateko eskubidea aitortu zien eskualdeei.

Kataluniako Autonomia

Francesc Macià-k negoziazioak hasi zituen Errepublikako gobernuarekin. Ondorioz, gobernu autonomiko bat eratu zen, Generalitatea, eta Gorteek autonomia-estatutua onetsi zuten. Erregimen autonomikoak berezko gobernua eta parlamentua eratu zituen. Kataluniako parlamenturako hauteskundeetan, ERC alderdiak irabazi zuen, eta Francesc Macià hautatu zuten Generalitateko presidente.

Galiziako Autonomia

ORGAk jarrera epela zuen, eta autonomia lortzeko prozesua berandu hasi zen.

Andaluziako Autonomia

Kordoban, 1933ko urtarrilean, estatutu-aurreproiektu bat onartu zuten. Blas Infantek garrantzi handia izan zuen.

Euskal Autonomia: Lizarrako Estatutua

1931ko apirilean, estatutu proiektu bat jarri zen martxan, Jose Antonio Agirreren laguntzaz. 1931ko ekainean, Lizarran, lau probintzietako alkateen bileran, Eusko Ikaskuntzarako Estatutu proiektua onartu zen, "Lizarrako Estatutua" izenekoa. Euskal diputatuek Lizarrako Estatutua Espainiako Gorteetara eraman zuten, baina etenda gelditu zen, konstituzioaren aurkakotzat jo zutelako. 1931ko abenduan, Estatutu proiektu berria idazteko batzorde bat osatu zen: Gestoreen Batzordea. Ondorioz, estatutu-proiektu berria prestatu eta martxoan aurkeztu zuen udaletan. Estatutu berriak Konstituzioaren espiritu laikoa eta errepublikanoa edukitzen zuen. 1932ko ekainean, alkateek biltzarra egin zuten Iruñean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan onartu zen, baina Nafarroan uko egin zioten. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek estatutua prestatu zuten, eta 1933ko abuztuan hiru probintzietako udalek proiektua Gasteizen onartu ondoren, azaroan erreferendumean onartu zen. 1933ko abenduan, proiektua Espainiako Gorteetan aurkeztu zen, baina eztabaida egon zen eta atzeratu egin zen Madrilen.

1936ko Konspirazio Militarra

Konspirazio militarraren antolatzaileak eskuin muturreko eta Espainiako Batasun Militarreko kideak izan ziren.

Gobernu errepublikanoak golpismoa desegin nahian, goi agintariak kargutik kendu eta aldatu zituen:

  • Mola Nafarroara bidali zuten.
  • Franco Kanarietara bidali zuten.
  • Goded Balear uharteetara bidali zuten.

1936ko martxoan, Madrilen, jeneral talde bat bildu zen, eta altxamendu militarra egitea adostu zuten: Mola, Franco, Goded, Ponte, Varela eta Fanjul. Sanjurjo matxinadaren buru izendatu zuten.

Matxinadaren Babesleak

  • Alfontsotar monarkikoak
  • Falange Española de las JONS
  • Errekete karlistak

Matxinadaren zuzendaria Mola izan zen. Bere asmoa Espainiako goarnizioak aldi berean matxinatzea eta errepresio gogorra egitea zen. Matxinada 1936ko uztailaren erdialdean egitea pentsatu zuen.

1936ko uztailean, Asaltoko Guardia Castillo erail zuten, eta Jose Calvo Sotelo hil zuten. Gertakari horiek matxinada azkartu zuten. 1936ko uztailaren 17an matxinada Marokoko protektoratuan hasi zen, eta 1936ko uztailaren 18an, matxinada Penintsulako goarnizio batzuetan eman zen.

Deskargatu

PDF Word HTML