Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Trantsizioa

Historia18,85 KB

1-Sarrera.Prozesua batzuentzat 1973ko amaieran burututako Carrero Blanco Almirantearen atentatuarekin hasi zen,nahiz eta beste batzuentzat trantsizioa Adolfo Suarez 1976an Gobernuko lehendakari izendatzearekin batera jarri zen martxan.Edozein kasutan,baiezta daiteke Franco hil ondoren nabarmen egin zela,erregimen frankistaren desegin beharra bere ordez erregimen liberal demokratiko bat eraikitzeko.Trantsizioa,autoritarismo frankistatik erregimen demokratikora,baketsuki eta haustura iraultzailerik gabe,igarotzea posible egin zuen prozesua litzateke.Bere amaiera uneari buruz ere ez dago adostasunik:batzuren ustez 1978ko konstituzioaren onarmenarekin amaituko litzateke bainan bada 1982an P.S.O.E.ren hauteskunde garapenarekin II Errepublika geroztik...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizioa" »

Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)

Historia6,26 KB

Aurrean dogun testua “Euskal Herriko autonomia estutua” izeneko dokumentua da, eta bertan Euskal Herriko autonomía estutuko artikulu esanguratsuenak agertzen dira. Testu historikoa da, izaera juridikoa dauana, eta jorratzen dauan gaia politikoa da. Dokumentu hau 1936ko urriaren 9an argitaratu zan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1.Alean, nahiz eta bi egun lehen Gaceta de Madrid-eko 281. Alean argitaratua izan. Testuaren egitea kolektiboa da, EAJ eta Fronte Popularra hain zuzen be. Izaera publikoa dauka, izan be, espainolengan (euskaldunengan batez be) eragina izateak gain, aldizkarian argitaratua dago. Sasoi honetan altxamendu militarra hasi zan, 1936ko uztailaren 17an, Marokoko soldaduak Errepublikaren aurka matxinatu ziranean.

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)" »

Estamentuzko gizartea

Historia1,54 KB

PRIBILEFIOEN GIZARTEA: Europako gizartea aristokratzailea, gizarte banaketa probilegio juridikoan oinarritu. 3 estamentu edo gizarte talde: Noblezia, Kleroa Eta hirugarren estatua edo herri xehea. Noblezia eta Aristokrazia Europan: XVIII. Mendean burgesiak eta nobleziak gora. Noble batzuk, aberatsak, veste batzuk pobreak. Aristokrazia: Familia handiak, aberatsak boteredunak, administrazioko eta armadako goi-karguak. Kleroa: Pribilegioduna. Klero erregularra: Fraideak eta monjak, Abadeak eta abadesak. Klero sekularra: Eliza gainerako kideak, apaizak... Goi kleroa, botere ekonomiko eta politiko handia. Herri xehea: Ez zuten ez privilegio juridikorik ez ekonomikorik. Zergak ordaindu eta euren lana gizarte osoa eutsi. Burgesia: Estatusik onena,
...
Jarraitu irakurtzen "Estamentuzko gizartea" »

Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)

Historia3,17 KB

ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959):

Gerraren Bukaerak ez zuen bakea ekarri, garaipena baizik, eta garaituen kontrako Errepresioa izugarria izan zen. Gerra amaitzerako Franco ejertzito guztien Jeneral, Alderdi Bakarraren buru, Estatuburu eta Gobernuko lehendakaria zen. Espainian ez da beste agintaririk egon hainbeste aginte izan dituenik eta "Jainkoaren eta Historiaren aurrean" bakarrik erantzun behar izan Duenik. Francok erregimen diktatoriala eta pertsonalista ezarri zuen eta 1975ean hil zen arte iraun zuen diktadurak. Espainiak aldaketa ekonomiko Sakonak jasan zituen, ondorioz, gizartean eta kulturan ere aldaketa handiak Egon ziren, baina politikan ez. Hau izan zen erregimenaren kontraesana.

Frankismoaren oinarriak:

-Oinarri Ideologiakoak:

...
Jarraitu irakurtzen "Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)" »

1839ko urriaren 25eko legea

Historia2,83 KB

testuingurua:

Fernando VII.Aren ondorengotza gogora ekarri beharko genuke aurrenik.1833 hiltzeanpilatutakotentsio dinastiko eta ideologikoek eztanda egin eta Ikarlistadan eragin zuten. Isabelen eskubidedinastikoak defendatzen zituen bando liberal eta hildako erregearen anai Karlos Maria Isidoro tronuratzea defendatzen zuen bando absolutistaizan ziren aurrez aurre. Hego euskal herriko lurraldea kontrolatzea igaro ziren, liberalen esku gelditu ziren hiriburuak salbo. Karlistek nhiri garrantzisu bat konkistatzeko saiakera antzuak egin zituzten, eta Bilboko setioan. Madrilerantz aurrera egin ezinik,Bergarako Hitzarmena sinatu zuten karlista bizkaitar eta gipuzkoarrek Haren arabera karlistek arma utzi zituzten , militar karlistei armada liberalean

...
Jarraitu irakurtzen "1839ko urriaren 25eko legea" »

Frankismoaren Errepresioa, Oposizioa eta Trantsizio Demokratikoa

Historia17,61 KB

Frankismoa eta Espainiako Trantsizio Demokratikoa

Errepresio Frankista Gerran eta Gerra Ondoren

Errepresio instituzionalizatua

Frankismoak, sistematikoki, sekulako indarra erabili zuen garaitutako lurraldeak menderatzeko edo garbitzeko. Ez zuen inolako interesik izan garaituekiko adiskidetasuna lortzeko. Gerran hildako milaka pertsona hobi komunetan lurperatu zituzten.

Zapaltzeko bitartekoak

Gerra ondoren, errepresioa instituzionalizatu zen. Matxinoek, bereizketarik gabe, aurkari guztiak suntsitzeko asmoa zuten: atxilotuak, fusilatuak, jipoiak... helburua izua hedatzea izanik.

  • 150.000 pertsona inguru exekutatu zituzten arrazoi politikoengatik, horietatik 50.000 gerra ondoren.
  • 280.000 preso espetxeratu zituzten, horietako asko emakumeak izanik.
  • Espetxeak
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Errepresioa, Oposizioa eta Trantsizio Demokratikoa" »

Trantsizio Politikoa Espainian (1969-1982)

Historia6,98 KB

Espainiako Trantsizioa

Trantsizioaren Aurrekariak (1969-1975)

Frankismoaren gainbehera: Franco gaixorik zegoen eta ezin zuen aurrera jarraitu. Erregimenaren ezegonkortasunak gatazkak ugaritu zituen. Salbuespen egoera ezarri zen.

  • 1969ko uztailean, Gorteek Joan Karlos oinordeko izendatu zuten, erregimena mantentzeko konpromisoarekin.
  • Carrero Blanco presidente izendatu zuten (Frankismoaren zaindari), baina ETAk hil zuen.
  • Arias Navarro gobernuburu izendatu zuten; irekitasunaren alde agertu zen eta Batzar Demokratikoa sortu zen.
  • Gatazkak hasi ziren: petrolioaren krisia iritsi zen, manifestaldiak eta grebak ugaritu ziren. Soldata murrizketak eta kostuen igoerak gertatu ziren.
  • 1974ko porrota eta 1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Trantsizioa hasi zen.
...
Jarraitu irakurtzen "Trantsizio Politikoa Espainian (1969-1982)" »

Espainiako Trantsizioa: Erregimen Frankistatik Demokraziara

Historia6,02 KB

1975etik 1982ra bitarteko garaiari Trantsizioa deitzen zaio: 1975ean, Franco jenerala hil zen, eta 1982an alderdi sozialistek berreskuratu zuten boterea. Espainiar gehienek ez zuten sistema autoritarioa izaten jarraitu nahi, baina demokrazia baterako irtenbideak ere ez zirudien hain erraza. Modu baketsuan egin zen erreforma demokratikoa, izan ere, hainbat faktorek demokraziaren txertatzea eta egonkortzea ekarri zuten.

Trantsizioa ahalbidetu zuten faktoreak

Faktore politikoak

  • Joan Karlos I.a erregeak botere guztia jarri zuen demokraziaren zerbitzura, baita Indar Armatuena ere.
  • Erregimen frankistaren Estatuaren Lege Organikoaren arabera, caudilloak botere absolutua zeukan, baina, erregeak, aldiz, ez.
  • Espainiar gehienek alde batera utzi nahi zuten
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Erregimen Frankistatik Demokraziara" »

Espainiako Gerra Zibila eta Euskal Autonomia Estatutuak

Historia13,87 KB

Espainia Nazionala: Gerra Zibilaren Hasiera

Militar matxinoek boterea berehala hartzea espero zuten. Baina erregimen errepublikanoaren erresistentzia zela eta, egoera berriro aztertu behar izan zuten, eta jabetu ziren gerra zibil luze bati egin beharko ziotela aurre.

Altxamenduaren Osteko Hasierako Uneak

Militar matxinoen mendeko lurraldeetan behin-behineko gobernu bat eratu nahi zuten operazio militarrak koordinatzeko. Baina altxamendu militarra babestu zuten indar politikoek proiektu politiko bateraturik ez zutenez, armada bihurtu zen Estatu berria eratzeko oinarrizko euskarria. Sanjurjo jeneralak zuzendu behar zuen altxamendua, baina hegazkin istripu batean hil zen. Geroago, Defentsa Nazionalerako Junta eratu zuten Burgosen. Hauek gerra egoera...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila eta Euskal Autonomia Estatutuak" »

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Euskal Autonomia

Historia29,39 KB

Testua: Clara Campoamor diputatuaren hitzaldia (1931)

Testuaren kokapena

Clara Campoamorek Espainian eratu berri ziren Gorte Konstituziogileen aurrean eskaini zuen hitzaldia aztertu da iruzkin honetan. Iturriari dagokionez, testu hau historikoa da, garai bertan idatzitakoa delako eta informazio zuzena jasotzen duelako. Testu narratiboa da, Gorte Konstituziogileetan emandako hitzaldi bat baita. Edukiari dagokionez, politiko-soziala da. Clara Campoamor izan zen diskurtsoaren egilea. Gainera, testu publikoa da, Gorteetan bilduta zeuden diputatuei zuzendua.

Hitzaldiaren helburu nagusia: diputatuek emakumeen sufragioaren alde bozkatu zezatela. Hitzaldia eman baino hilabete batzuk lehenago, Espainian monarkia erori eta Bigarren Errepublika ezarri zen....

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika, Gerra Zibila eta Euskal Autonomia" »