Trantsizio Politikoa Espainian (1969-1982)

Historia6,98 KB

Espainiako Trantsizioa

Trantsizioaren Aurrekariak (1969-1975)

Frankismoaren gainbehera: Franco gaixorik zegoen eta ezin zuen aurrera jarraitu. Erregimenaren ezegonkortasunak gatazkak ugaritu zituen. Salbuespen egoera ezarri zen.

  • 1969ko uztailean, Gorteek Joan Karlos oinordeko izendatu zuten, erregimena mantentzeko konpromisoarekin.
  • Carrero Blanco presidente izendatu zuten (Frankismoaren zaindari), baina ETAk hil zuen.
  • Arias Navarro gobernuburu izendatu zuten; irekitasunaren alde agertu zen eta Batzar Demokratikoa sortu zen.
  • Gatazkak hasi ziren: petrolioaren krisia iritsi zen, manifestaldiak eta grebak ugaritu ziren. Soldata murrizketak eta kostuen igoerak gertatu ziren.
  • 1974ko porrota eta 1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Trantsizioa hasi zen.

Lehen Urratsak (1975-1976)

  • Franco hil ondoren, Joan Karlos I.a errege izendatu zuten. Gorteen aurrean hitzaldi bat eman zuen, non "espiritu berria" (tolerantzia, bakea) nabaritu zen, herria lankidetzarekin aurrera eramateko asmoa adieraziz. Hala ere, herriak grebak eta mobilizazioak egin zituen, askatasuna, amnistia eta autonomia eskatuz.
  • 1976an, gizarte gatazkak ugaritu ziren: komunikazio eta zerbitzu publikoak gelditu ziren, eta lehen manifestaldi feministak egin ziren. Kalean haserre handia zegoen. ETAk atentatu asko egin zituen, eta onartu gabeko manifestaldietan poliziaren errepresioa gogorra izan zen.
  • Botere Faktikoak: Frankismoko estatu-aparatu nagusiak (Armada, burokrazia eta polizia) demokraziarako oztopo ziren. Armadak gizartearen pentsamoldea aldatzeko ahalmena zuen, baina erregeari leialtasuna zor zion. Elizak ere oztopo handiak jarri zituen.

Alderdi Politikoak eta Gobernuaren Jarrera

  • Gobernua irekitasunaren alde agertu zen, baina gobernuan frankistak zeuden.
  • Arias Navarro, ideologia frankista sendoa zuena, pentsamendu-askatasuna, bilerak egiteko eta elkartzeko eskubidea onartzearen alde agertu zen. Baina benetan ez zegoen demokraziaren alde, eta erregearen presioarengatik dimititu egin zuen.
  • 1976ko martxoan, Koordinazio Demokratikoa aliantza sortu zen (kide demokratikoek soilik osatua). Demokrazia eta aldaketa politikoak aldarrikatu zituzten, mobilizazio eta presio bidez.

Adolfo Suárez Gobernuan (1976)

1976ko uztailaren 5ean izendatu zuten (erregeak jarri zuen).

  • Aldaketa demokratikoak berriz hasi ziren. Lehen erabakiak: preso politikoen amnistia, Konstituzioaren erreforma eta hauteskunde libreak.
  • Alderdi berriak agertu ziren, tolerantzia adieraziz. Gutiérrez Mellado gobernuan sartu zen (liberal gisa).
  • Urrats garrantzitsua: Erreforma Politikoaren Legea (1976an onartua). Lege honek sistema politikoa aldatu eta hauteskundeetarako deialdia aurreratu zuen.
  • Erregimenaren oztopoa ETAren terrorismoa zen. Euskal Herriak amnistia eskatu eta Kataluniak autonomia berrezarri nahi zuten.
  • 1977a trantsizioaren unerik gorena izan zen: indar terrorista eta ideologia desberdinetako taldeen atentatuak gertatu ziren: Los Guerrilleros de Cristo Rey (faxistak, askatasun osoz eta poliziaren laguntzarekin), ETA eta GRAPO.
  • Alderdi Komunista (PCE) onartu zen. Ekainean lehen hauteskundeak egin ziren eta UCDk irabazi zituen.

UCDren Gobernua eta Krisi Ekonomikoa (1977)

1977ko bigarren gobernua (aldaketak egiteko gogoa: inflazioari eta kanpo-defizitari aurre egin eta langabeziaren kontra egin).

Krisi Ekonomikoa

  • Frankismoko azken 10 urteetan oparotasun ekonomikoa eta bizi-maila hobea izan ziren.
  • Trantsizioa hasi zenean, munduko krisi latzena iritsi zen Espainiara (enpresen itxiera, langabezia...). Petrolioaren krisia (1973) eta inflazioa. Espainia 3. munduko herrialde gisa ikusten zen.

Moncloako Itunak

  • 1977ko urriaren 25ean onartu ziren (alderdi politiko guztien ordezkariekin).
  • Helburuak: inflazioa murriztea, zerga-sistema, Gizarte Segurantza eta enpresa publikoen erreforma.
  • Ondorioak: gizarte-lasaitasuna, gatazka gutxiago eta lan-harremanen normalizazioa.

1978ko Konstituzioa

Terrorismoagatik eta etengabeko krisian zeudelako egin zen.

  • Alderdi ezberdinen arteko adostasuna lortu zen (7 kidek idatzi zuten testua). Testua Kongresutik eta Senatutik pasa zen, eta 1978ko abenduaren 6an onartu zen.
  • Euskal Herriko errebindikazio historiko batzuk aintzat hartu ziren, eta indargabetutako foruen ezeztapena.
  • Konstituzioaren ezaugarriak:
    • Zuzenbidezko estatu sozial demokratikoa.
    • Zerrendatutako eskubide indibidualak.
    • Nagusitasun adina 18 urtera jaitsi zen.
    • Heriotza-zigorra ezabatu zen, eta dibortzioa onartu zen.
    • Estatua akonfesionala zen, baina harreman berezia mantentzen zuen Elizarekin.

UCDren Bigarren Gobernua eta Krisia

Euskadiko Estatutua onartua zegoen.

  • 1973ko krisi ekonomiko internazional sakona (petrolioaren prezioaren igoera) eta ezegonkortasun politikoak ez zuten ekonomia laguntzen. Moncloako Itunak eta pezetaren debaluazioak ez zituzten nahi adina emaitza onak eman.
  • Terrorismoa:
    • ETAk ez zuen Konstituzio demokratikoa onartu, eta urte odoltsua izan zen.
    • Batallón Vasco Español talde terroristaren buruzagia hil zuten (Argala).
    • GRAPO, ezker erradikaleko taldea, hainbat atentatu egin zituen 1979an.
  • UCD barruko tirabirak: Alderdi oso heterogeneoa zen (ideologia ezberdineko kideak), eta ez zuten bat egiten gai guztietan, gobernatzeko arazoak sortuz.
  • PSOE udaletxeak gobernatzen hasi zen, eta horrek alderdiaren krisia areagotu zuen. Talde asko jarri ziren gobernuaren aurka (ugazabak, eliza, militarrak). 1981ean Adolfo Suárezek dimititu zuen.

Calvo Soteloren Gobernua eta 23-F

Adolfo Suárezek dimititu ondoren, Leopoldo Calvo Sotelo izan zen lehen aukera.

  • Inbestidura ospatzen ari zen bitartean, Guardia Zibil talde bat Tejerorekin Gorteetan sartu eta boterea hartzen saiatu zen (23-F estatu-kolpea).
  • Erregeak eskua sartu zuen, kolpea ez emateko eskatuz, eta lortu zuen. Horrela, herriaren aurrean salbatzaile gisa agertu zen.
  • 1982ko maiatzean, Espainia NATOn sartu zen, herriaren gaitzespena zekarren erabakia izanik eta polemika asko sortu zituena.
  • Calvo Sotelok hauteskundeak aurreratu zituen, eta PSOEk irabazi zituen. UCD ia desagertu zen, eta Fraga boterea hartzen saiatu zen.

Trantsizioa Euskal Herrian

Asaldura egoera zegoen: grebak eta manifestaldiak. Gasteizen, Poliziak 5 manifestari hil zituen. Nafarroan ere hilketak gertatu ziren.

Egoera politikoki ezegonkorra zen, muga geografikoak eta autogobernu eskumenak eztabaidatzeko zeuden oraindik.

Deskargatu

PDF Word HTML