Espainiako Gerra Zibila eta Euskal Autonomia Estatutuak
Espainia Nazionala: Gerra Zibilaren Hasiera
Militar matxinoek boterea berehala hartzea espero zuten. Baina erregimen errepublikanoaren erresistentzia zela eta, egoera berriro aztertu behar izan zuten, eta jabetu ziren gerra zibil luze bati egin beharko ziotela aurre.
Altxamenduaren Osteko Hasierako Uneak
Militar matxinoen mendeko lurraldeetan behin-behineko gobernu bat eratu nahi zuten operazio militarrak koordinatzeko. Baina altxamendu militarra babestu zuten indar politikoek proiektu politiko bateraturik ez zutenez, armada bihurtu zen Estatu berria eratzeko oinarrizko euskarria. Sanjurjo jeneralak zuzendu behar zuen altxamendua, baina hegazkin istripu batean hil zen. Geroago, Defentsa Nazionalerako Junta eratu zuten Burgosen. Hauek gerra egoera aldarrikatu zuten, eta justizia militarren kontrolpean geratu zen. Gobernadore militarren kargua berrezarri zen. Fronte Popularreko alderdi politiko guztiak deuseztatu eta jarduera politiko eta sindikal oro debekatu zuten. Nekazaritza erreforma geldiarazi zuten.
Izu Zuria: Errepresio Bortitza
Militar matxinoen errepresio bortitza, sistematikoa eta selektiboa izan zen, ateraldi eta paseoen prozeduren bidez. Izua hedatu nahi zuten, etsai politikoak eta ideologikoak fisikoki suntsitzeko. Lehenengo biktimak armetako kideak izan ziren, altxamenduarekin bat egin nahi ez zutenak. Ondoren, gobernadore zibilen, alkateen, zinegotzien eta Fronte Popularreko alderdi politiko eta sindikatuetako buruzagien aurka. Okupatutako eremuetako atzeguardian, agintari militarrek zuzendutako errepresioa izan zen, erreketeetako milizien eta batez ere gazte falangisten taldeen esku utzi zuten. Fronte Popularretako alderdietako agintari politikoak eta buruzagiak, intelektualak, profesionalak eta funtzionarioak hil zituzten.
Francoren Gorakada Boterean
Hiru hautagai zituzten: Mola jenerala, Queipo de Llano jenerala eta Franco jenerala. Francok botere gorena lortu arte izandako gorakada hainbat arrazoiengatik izan zen:
- Afrikako Armada zuzentzen zuen, ongien prestaturikoa.
- Hitlerren eta Musoliniren laguntza militarra lortu zuen.
- Prestigio handia lortu zuen Espainia Nazionalean.
Franco jeneral goren izendatzea erabaki zuten, hau da, armada matxino guztien agintari goren. Armada guztietako jeneral goren eta Espainiako Estatuko botere politiko guztiak bereganatu zituen. Francok Estatuko Junta Teknikoa eratu zuen, diktadorearen aholku-emailea. Caudillo titulua hartu zuen.
Bateratze Politikoa eta Alderdi Bakarra
Altxamendu militarra babestu zuten: falangistak, karlistek, monarkikoek eta CEDAk. Zeregin garrantzitsua izan zuen Ramón Serrano Suñerrek. Estatu faxistan bezalako alderdi bakarreko erregimena ezartzeko. Karlistek eta, batez ere, Falangek, hazkunde izugarria izan zuten. Bateratzea lortzeko, erresistentzia egiten zuten buruzagi karlistak eta falangistak desagerrarazi behar ziren. Fal Conde karlisten buruzagiak Espainiatik alde egin zuen. Falangistek José Antonio Primo de Rivera fusilatu eta gero, zenbait sektoretan banatuta geratu ziren. Espainiaren Berrikuntza eta CEDA alderdiak desegin zituzten. Serrano Suñerrek landutako bateratze-dekretua aurkeztu zuen; alderdi bakarra sortu zuten, FET y de las JONS elkartu ziren falangistak eta karlistak. Manuel Hedilla aukeratu zuten Falangeren buruzagi nazional.
Eliza Katolikoaren Rola
Armada eta Falangez gain, Francoren diktadurak beste euskarri bat zeukan: Eliza. Elizak altxamendua babestu zuen. Elizako hierarkiako eta kleroko kide gehienek eta Espainiako katoliko gehienek altxamendu militarra babestu zuten. Diktadura frankista autoritario eta faxista onartu zuten. Espainiako hiru gotzainek Gerra Zibila erlijio-gurutzada zela adierazi zuten.
Estatu Berriaren Eraketa
Gobernua eratu zuten. Ministerioak errepublikaren aurkako altxamendu armatua egin zuten indarren artean banatu zituzten: militarrak, falangistak, karlistak eta monarkikoak. Banaketa horretan kontuan hartu zuten: kaudilloarekiko fideltasuna. Estatuburuari zegokion arau juridiko orokorrak emateko eskumen gorena. Beraz, Francoren esku geratu ziren botere betearazlea, legegilea eta judiziala, eta behin betiko sendotu zuen bere botere pertsonala. Francok zenbait dekretu onartu zituen, errepublikak egindako erreforma guztiak indargabetzeko. Kataluniako eta Euskadiko autonomia-estatutuak deuseztatu zituen. Elizak Estatu berriarekin identifikatuta, bere ondasunak, pribilegioak eta eskubideak berreskuratu zituen, eta gainera, lehen eta bigarren hezkuntzaren monopolioa eman zioten, eta erlijioaren nahitaezko irakaskuntza ezarri zuten. Gizarte-politikan, Lanaren Forua onartu zuten; lege hori buruzagi falangistek landu zuten, Italiako faxismoaren Carta di Lavoro delakoan oinarrituta. Egitura sindikal bakar horretan, enpresariak eta langileak sindikatu bereko kide ziren, ekoizpen-arloen arabera antolatuta: sindikatu bertikal esaten zitzaien. Alderdiak mendean zituen, estatua zerbitzatzeko tresnak ziren. Erregimenaren kezka nagusietako bat kontrol ideologikoa gauzatzea zen:
- Biltzeko eta elkartzeko eskubidearen deuseztapena zuten.
- Prentsaren eta inprentaren legearen bidez, aurretiko zentsura ezarri zen komunikabideetan.
Erantzukizun Politikoei buruzko Legea onartu zen. Kanpoan, Alemania naziak eta faxistak hasieratik babestu zuten erregimen frankista. Portugalek eta Vatikanok onartu zuten, baita Frantziak eta Erresuma Batuak ere.
Frankismoaren Zutabe Nagusiak
Frankismoak ia 40 urte iraun zuen, eta nolabaiteko aldaketak ezagutu zituen, bere euskarri ziren sektore ezberdinen arteko orekatze eta tirabiren ondorioz. Horrek guztiak erregimena modu bakar batez identifikatzea zaila egin zuen. Hiru ziren bere zutabeak:
- Armada: Erabakigarriena zen, armada salbatzailea. Elementu errepublikar eta progresistetaz garbituta, kontrol sozialaren eta zapalketaren tresna izan zen.
- Eliza Katolikoa: Estatu-kolpea eta Gerra Zibila legitimatzeaz aparte, erregimen frankistaren alde jokatu zuen. Horren truke, erlijio katolikoa Estatuko erlijio ofizial bihurtu zen berriro, Elizak diru publiko ugari jaso zituen, eta hezkuntza sistema kontrolatu zezakeen (nazional-katolizismoa).
- Mugimendu Nazionala: FET-ek tradizionalistak, falangistak eta monarkiazaleak bildu zituen, eta doktrina-kanpaina handi bat ekin eta gero, herritar guztiak bere erakundeetara biltzeko ahaleginak egin zituen. FET alderdiaren inguruko erakunde batzuk arduratu ziren horretaz.
Gerra Zibilaren Giza Ondorioak: Heriotza, Errepresioa eta Erbesteratzea
Gerran 500.000 edo 600.000 pertsona hil ziren. Batzuk gudu-zelaietan hil ziren; beste batzuk, bai gerra garaian bai gerra ostean. Gainera, goseteek eta epidemiek ere hildako asko eragin zituzten. Errepresio frankistaren ondorioz, fusilatu asko egon ziren. Gerra Zibilaren beste ondorioetako bat errepublikanoen erbesteratzea izan zen. Gerra garaian frankistek Euskadi hartu zutenean, jende asko joan zen erbestera, militar matxinoen errepresalietatik ihesi; haien artean, gerrako haurrak. Exodorik handiena frankistek Katalunia hartu zutenean gertatu zen, izan ere, askok Frantziako muga zeharkatu zuten. Gizonezkoak Frantziako ekialdeko hondartzetan ezarritako kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten. Bertan oso egoera penagarrian bizi ziren. 1939ko martxoan ia erdia Espainiara itzuli ziren, baina beste asko Frantzian gelditu edo Latinoamerikako herrialdeetan bilatu zuten babesa, batez ere Mexikon.
Gerra Zibilaren Ondorio Ekonomikoak
Gerra Zibilak oso ondorio l
Espainia Errepublikanoa: Boterearen Desegituraketa (Errepresioa eta Iraultza)
Casares Quirogak altxamendu militarragatik dimititu zuen. Beste gobernu bat eratu zen: Diego Martínez Barrio (negozio porrota), Azaña (errepublikako presidentea) José Giral-i eskatu zion gobernua eratzeko, armadak ez baitzuen langileei armak banatu nahi. Estatu errepublikanoa suntsituta zegoen, milizia armadak hartu baitzuen boterea.
Izu Gorria
Batzordeek eta miliziek beldur handia eragin zuten. Altxamenduan parte hartutakoak hil zituzten, elizak erre, eta abar. Milizianoek “Modelo” espetxeari eraso zioten. Txetxekako presoak ateraldiak egitera eraman zituzten (Torrejón de Ardoz), eta bertan hil zituzten, errepublikaren irudia kaltetuz.
Gizarte Iraultza
CNTk eta UGTk kolektibizazioak bultzatu zituzten (ekoizpena sindikatuen esku geratu zen). Milizia antifaxistek (Katalunian) industria eta zerbitzuak CNTren esku utzi zituzten.
Barne Gatazkak Espainia Errepublikanoan
Giralek dimisioa eman zuen, eta koalizio-gobernu bat eratu zen (sindikalista eta errepublikanoa), gerra irabazteko asmoz. Largo Caballeroren Gobernua: sozialistek, errepublikanoek eta komunistek eskatu zioten gobernua osatzeko, eta onartu zuen. José Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten. CNT hasieran kanpoan geratu zen, baina gero lau ministro anarkosindikalista sartu ziren gobernuan.
Eusko Irakaskuntzaren Proiektua
Errepublikaren Konstituzioa agertu baino lehenago, Eusko Ikaskuntzak bukatuta zeuzkan euskal proiektua idazteko lanak, eta hura izan zen geroztik Errepublika bitartean egingo ziren hainbat proiekturen aitzindaria. Horregatik gainditzen zituen estatutu horrek Errepublikaren Konstituzioaren mugak. Horrek, jakina, zaildu eta korapilatu egin zituen estatutua onartzeko egin ziren eztabaidak, batez ere ezkerreko erakundeengan. Eusko Ikaskuntzaren testuak euskal estatu bat jartzen zuen oinarrian. Lau probintziak eratu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa. Barne politikan autonomia handia ematen zitzaion probintzia bakoitzari. Proiektu horrek, zailtasun teknikoak zituen arren, bazuen abantaila handi bat ere: joera politiko askotako jendeak parte hartu zuela hura lantzen, bai ezkerreko liberalek baita abertzaleek ere. Bi interpretazio sortu zituen bere oinarrian: karlistena eta nazionalistena batetik, eta sozialista-errepublikanoena bestetik, interpretazio horren erabat kontrakoa.
Lizarrako Estatutua
Eusko Ikaskuntzaren egitasmoa euskal lurraldearen barruan onartu beharra zegoen Madrilgo legebiltzarrera eztabaidatzera eta onartzera bidali baino lehen. Lizarran bildutako udalen batzar batek onartu zuen, Lizarrako Estatutua deitu zitzaiona. Ezaugarriak:
- Forua berriz ezartzeko eskaria erantsi zion, eta hala estatutua, legezko eskubide bihurtu zuten: foruen esparrutik zetorren eta ez Errepublikaren Konstituziotik.
- Mugatu egin ziren etorkinen eskubide politikoak.
- Egitura konfederala Espainiarrekiko harremanetan.
- Euskal aginte zentrala oso ahula, Diputazioen papera indartu zen bitartean.
- Hauteskunde-molde tradizionala.
- Euskal Herriak Vatikanoarekin nahi bezalako konkordatua sinatzeko ahala.
Lizarrako estatutua beraz konfesionala eta demokraziatik kanpo zeuden bitarteko batzuk zituen. Lizarrako proiektua izan zen EAJ eta karlistak alderdien arteko koalizioaren oinarrizko programa 1931ko hauteskundeetan, eta emaitza onak eman zizkien. Baina ezkerra aurka zegoen neurrian, ez zuen etorkizunik, Konstituzioaren arabera Gorteetan onartu behar zelako.
Batzorde Gestoreen Estatutua
Bigarren egitasmoa Batzorde Gestoreek prestatu zuten, 1931ko Konstituzioaren amaieran. Behin aurreproiektua idatzia, euskal udalen ordezkariak Iruñean bildu ziren hura onartzeko. Nafarroako udalek, kanpo geratzea erabaki zuten. Aurkako botoen horren erantzule nagusiak karlistak izan ziren. Prozesutik baztertuta, gainerako hiru lurraldeetako udalen ordezkarien oniritzia eta erreferendum bidez herriaren onespena jaso zuen. Ezaugarriak:
- Euskal Herria (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) lurralde autonomo gisa antolatzen zen.
- Instituzio komunak lurralde mailakoak baino aginte-maila handiagokoak ziren. Parlamentua eratzeko sistema bitarikoa zen: diputatuen erdiak kopuru berean aukeratuko ziren hiru lurraldeetan, eta parlamentuak hautatuko zuen lehendakaria.
- Aurrekoa baino demokratikoagoa zen, baina autonomia-maila txikiagoa ere.
Estatutu hori behin eta betiko onartzeko prozesua Errepublikako Parlamentuan etenda geratu zen. Gorteetarako hauteskunde berrietan eskuineko alderdiak, autonomiaren aurkakoak, suertatu baitziren garaile. Euskal nazionalistek arrakastarik handiena izan zuten, indar nagusia izan baitziren Gipuzkoan eta Bizkaian. Karlistek jaun eta jabe iraun zuten Araban eta Nafarroan. Alderdi errepublikanoek eta ezkerrekoek, oso beherakada handia izan zuten.
1936ko Estatutua
1936ko otsailean, deitutako hauteskunde orokorretan ezkerreko koalizioa garaitu eta gero, Estatutuaren bidea berreskuratu egin zen, eta 1936ko urriaren 1ean onartu zuten, Gerra Zibila hasita. Estatutua oso laburra zen, Euskadiren autonomia abiarazteko oinarrizko arloak besterik ez ziren arautzen; bigarren mailako kontuak hurrengo baterako zehazteko utzi ziren. Azkenik, gerra-egoera gogoan edukirik, Estatutuaren arabera, Lehendakaria alde leialeko udaletako zinegotziek aukeratu zuten, eta hala egin zen, alderdi politiko guztien adostasunez José Antonio Agirre hautatua. PNV-EAJren jarrera politikoa zaila zen. Euskal gobernua Errepublikarekiko leial ziren indar politiko guztiek osatu zuten. Kanpoaldera begira, garrantzitsua zen lehendakaria katoliko eta moderatu bat edukitzea. Gerra hasi zenetik, Araba Francok mendean hartutako lurraldean zegoenez. Gipuzkoa hartuta zutenez gero, lehen Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko lurraldea soilik izan zuen agintepean, eta denbora tarte labur batez Bilbo erori zen. Euskal gobernuak ez zuen krisirik izan Espainiako gobernuak bezala. Nazioarteko harremanek ezarri zituen, batez ere, Frantzian eta Britainia Handian. Euskadiko armada eratu zen. Francok euskal autonomiaren ezabapena ekarri zuen berarekin. Bizkaia eta Gipuzkoari indarrean zeuden Kontzertu Ekonomikoak kendu egin zitzaizkien, Errepublikari leial mantentzeagatik zigor gisa. Arabaren kasuan, Kontzertuak indarrean jarraitu zuen, eta Nafarroan mantendu zen.