Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)
ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959):
Gerraren Bukaerak ez zuen bakea ekarri, garaipena baizik, eta garaituen kontrako Errepresioa izugarria izan zen. Gerra amaitzerako Franco ejertzito guztien Jeneral, Alderdi Bakarraren buru, Estatuburu eta Gobernuko lehendakaria zen. Espainian ez da beste agintaririk egon hainbeste aginte izan dituenik eta "Jainkoaren eta Historiaren aurrean" bakarrik erantzun behar izan Duenik. Francok erregimen diktatoriala eta pertsonalista ezarri zuen eta 1975ean hil zen arte iraun zuen diktadurak. Espainiak aldaketa ekonomiko Sakonak jasan zituen, ondorioz, gizartean eta kulturan ere aldaketa handiak Egon ziren, baina politikan ez. Hau izan zen erregimenaren kontraesana.
Frankismoaren oinarriak:
-Oinarri Ideologiakoak: Frankismoak ez zuen printzipio egonkorrik beste Ideologietako ideiak hartzen zituen. A)Faxismoa: Haren modura alderdi bakarra Sortu zuen, horrela sortu zen FET eta JONS, Bera buru zela. Kontra agertu zirenak fusilatuak edo kartzelatuak izan ziren. Eredu Faxista ez zen nagusitu Espainian. B) Antikomunismoa: Iraultza komunista Eragoztea izan zen altxamenduaren arrazoietako bat eta horren adibide, Errusia Dugu. C)Katolizismoa: Erregimenaren oinarri ideologikoetako elementu bat izan Zen. Eliza hasieratik jarri zen altxamenduaren alde. D)Nazionalismo Espainiarra: bai militar irabazleek eta Falangek zentralismorako joera zorrotza Izan zuten.
-Oinarri Politikoak: diktaduraren legeak konstituzio gisa ezarri zituen, espainia Erresuma izendatu tronua hutsik egonda. Frankok biziarteko buruzagitza hartu, Autonomia guztiak desagerrarazi eta batasun linguistikoa inposatu zituen. Estatu Zentralista eta konfesionala osatu zuen, lan forua agindu, sindikatuak desegin Eta estatuaren menpe dagoen sindikatu berria jarri
-Erregimen frankistaren oinarri sozialak: Falangea, Eliza eta Armada ziren frankismoaren zutabe nagusiak, altxamenduari Babesa eman zien baina inork ez zuen Estatuaren zuzendaritza politikoa lortu.-Militarrak:Francok Lortu zuen botere guztia eurengandik zetorren, "Generalísimo" Izendatu zuten eta Estatuko Gobernu buru. Une larrietan beti izan zuen hauen Laguntza. -Falangistak:Falangeren sinboloak eta parafernalia erabili zituen, Baina hauen eragina pixkana galtzen joango da. -Monarkikoak: altxamendua Txalotu zuten, monarkiaren itzulera eskatu zioten baina Francok ez zien Jaramonik egin eta boteretik baztertu zituen. Don Juanek tronoa eskuratzeko Itxaropena galdu zuen baina Francok bere seme Juan Carlos ondorengo izendatuko Du. -Katolikoak:eliza hasieratik altxamenduaren alde jarri zen eta diktaduran Zehar, elizaren eta erregimenaren arteko elkarlana erabatekoa izan zen-Altxamendu Militarra babestu zuten gizarte taldeak:lurjabe handiak, enpresariak,burgesia Txikia...