Trantsizioa

Historia18,85 KB

1-Sarrera.Prozesua batzuentzat 1973ko amaieran burututako Carrero Blanco Almirantearen atentatuarekin hasi zen,nahiz eta beste batzuentzat trantsizioa Adolfo Suarez 1976an Gobernuko lehendakari izendatzearekin batera jarri zen martxan.Edozein kasutan,baiezta daiteke Franco hil ondoren nabarmen egin zela,erregimen frankistaren desegin beharra bere ordez erregimen liberal demokratiko bat eraikitzeko.Trantsizioa,autoritarismo frankistatik erregimen demokratikora,baketsuki eta haustura iraultzailerik gabe,igarotzea posible egin zuen prozesua litzateke.Bere amaiera uneari buruz ere ez dago adostasunik:batzuren ustez 1978ko konstituzioaren onarmenarekin amaituko litzateke bainan bada 1982an P.S.O.E.ren hauteskunde garapenarekin II Errepublika geroztik gauzaturiko lehen ezker gobernuaren osaketaraino itxaron behar dela dioenik ere.Trantsizioaren protagonismoa leporatzerakoan ere,oso pertsonaia ezberdinen papera azpimarratu da.Frankismoaren oposiziotik hasi eta Erregeraino,tartean Adolfo Suarez,Torcuato Fernandez Miranda edo Gutierrez Mellado pertsonaiak daudelarik.Trantsizioak Espainian hartu zuen itxuratzea ulertzeko Franco hil aurreko urteetan bilatu behar dira sustraiak,urte horietan aldaketa nabarmenak eman baitziren ekonomia mailan ez ezik erakunde eta ikusmolde mailan ere.Frankismoaren azken urteetan ikusmolde aldaketa baten aurrean aurkitzen gara,egunetik egunera erregimenetik urrunago zegoen Elizaren sektore batek, unibertsitateko ikasle eta irakasle talde batzuek eta kazetarien zati batek bultzatua.Beste aldetik,frankismoaren klase zuzendaria,aldaketaren zale zirenen eta bunker deiturikoan bilduriko inmobilisten artean zatiturik agertzen zen.Erregimenaren oposizioko zati batek,bere aldetik,1974ko udaran Parisen Junta Demokratikoa osatu zuen,bertan Alderdi Komunista.Calvo Serer bezalako politiko monarkiko zenbait,Tierno Galvanen sozialistak eta independienteak aurkitzen zirelarik,1975eko Uztailean Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zen,bere barne PSOE kristau demokrata sektore batzuek liberalak eta sozialdemokratak zeudelarik.Azkenik bi talde hauek 1976ko martzoan konbergentzia demokratikoan bildu ziren,erakunde frankista guztiak desegin.Behin behineko gobernu bat osatu eta erregimen demokratiko bati bidea irekiko ziokeen prozesu konstituziogile bat martxan ipintzearena.

2-Erreforma Politikoa.Arias Navarroren gobernua nahiz eta sistemaren erreforma hradualaren zale ziren zenbait pertsonaia eduki bere barne Froga,Areilza edo Garrigues-ez zen oposizioaren eskakizunei erantzuteko gai 1976ko Ekainean plazaratutako Elkarte Politikoen Legea non ez zen aurrikusten komunista edo nazionalisten legeztatzea,edo preso politikoentzat amnistia bat gauzatzeari uko egiten zitzaion,dugularik froga nabarmena.Irtenbiderik gabeko egoera horren aurrean,Juan Carlos erregeak Arias Navarro zesatu eta 1976ko uztailean falangismoaren sektore erreformistatik zetorren Adolfo Suarez izendatu zuen Gobernuko Lehendakari moduan.Hilabete beranduago Ministro Kontseiluaren aurrean Erreforma Politikorako Legea aurkeztu zuen,Gorte frankistek bere azken ekintza lez urte horretako Azaroan onartua eta hilabete beranduago erreferendum bidez berbaieztatua botoen %94’2arekin.Emaitza honek erreferndumean abstentzioa aldarrikatu zuten oposizio taldeen porrota nabarmendu zuen,eta hauek haustura demokratikoaren bidea alde batera uztera bultzatuak sentitu ziren.Aipaturiko emaitzak Suarez indartu zuen,eta 1977ko Otsailean Elkarte Politikoen Legea aldatu ondoren urte bereko Apirilean Alderdi Komunistaren legeztatu zuen,bunkeraren eta armadaren zati baten aurrez aurreko oposizioa sutuz.Erreforma Politikoaren Legea onartu zenetik igarotako urte erdian Suarezen Gobernuak greba eskubidea onestua,derrigorrezko sindikazioa ezabatua eta adierazpen askatasuna arautua zituen eta horretan 1977ko Ekainean Gorte konstituziogileetarako hauteskunde ospakizunerako bidea samurtu zuelarik.Neurri hauek tentsio politiko handiko giro handiko giro batean bultzatuak izan ziren,giro horren baldintzatzaile izan zirelarik bai lehen aipaturiko armadaren zati handi baten oposizioa,bai garai hartan burutu ziren ekintza terroristak,bai eskuin muturrekoak,bere ekintza odoltsuena Madrilen burututako bost abokatu laboralisten hilketa izan zelarik(atochako hilketa),bai ezker muturrekoa,ETAk eta GRAPOk protagonizatua.

3.Gorte konstituziogileak eta 1978ko Konstituzioa./3.1.Gorte Konstituziogileen konposaketa.1977ko Ekainaren 15ean ospaturiko hauteskundeetan,non 21 urtetiuk gorako gizon eta emakume gustiak parte hartzeko aukera izan zuten,garapena Unión del Centro Democratikok lortu zuen,Adolfo Suarezek presaka antolaturiko alderdiak hain zuzen,bere asmoa boteretik zentro eskuinarekin parekatu zitekeen ikuspuntu batetik sistema demokratikorantz abiatzeko prest zeuden guztiei plataforma bat eskaintzea zelarik,baita erregimen frankistatik zetozenei ere.Alderdi horretan integratu ziren azken garai hartan eratzen joan ziren talde liberal eta demokrata kristau ezberdinak,bakoitza bere zuzendariekin eta bere ikuspuntu bereziekin,baldintza horiek erdi epera alderdiaren egonkortasun eza eta haustura ekarri zutelarik.Edozein kasutan,1977an nahiz eta alderdirik botatuena izan,350tik 166 diputatu zituelarik,ez zuen gorteetan gehiengo absoluturik lortu,horregatik behin eta berriro aliantza ezberdinen eta bere lehendakaria zen Adolfo Suarezen habilezia politikoaren baitan egon zelarik. UCDtik nahiko urrun,botoetan bigarren alderdia PSOE izan zen,eta horretan argi gelditu zelarik ezkerreko hauteslego garrantzitsu bat bazegoela,batez ere sozialistek lortutako 118 eskainuei gero PSOEn integratu ziren beste talde sozialista batzuek lortutako 6 diputatuak eta Alderdi Komunistak lortutako 20 gehitu ezkero.Frankismoaren nostalgikoak eta kontserbakorrenak Fraga Iribarnek sortu eta zuzendutako Alianza Popularrean elkartu ziren,bere ustearen kontra 16 diputatu bakarrik lortu zituelarik.Talde nazionalisten emaitzak ere aipatzekoak dira, katalanek 13 eserleku lortu zituztelarik hauen artean talde nagusia Jordi Pujolek zuzenduriko Convergencia Democratica de Catalunya zelarik,eta euskaldunek 9,hauetatik 8 EAJk eta bai Euskadiko Ezkerrak,ETA(pm)tik sorturiko alderdi batek eta ezker muturreko talde batekin gauzaturiko hauteskunde koalizioak hain zuzen.3.2.1978ko Konstituzioa.Bada 1978ko Konstituzioa beste edozeren gainetik bereizten duen ezaugarri bat:konsensoa.Espainiako historia politikoak ezagutu dituen konstituzio gehienak alderdi bakar baten fruitu izan ondoren, lurraldeko bizitza politikoaren antolaketa baketsua ezinezkotuz,1977ko Ekainare n15ean hautatutako Gorte Konstituziogileek burutu eta 1978ko Abenduaren 6an errefendumeann onartutako Konstituzioa Gorteetan zeuden talde ezberdinen arteko konsensoaren emaitza izan zen,talde hauek ikuspuntuak hurbiltzera behartuak aurkitu baitziren,guda zibila eta frankismoaren ondoren elkarbizitze demokratikoa arautu eta arazo politikoei aurregiteko aukera sor zezakeen textu bat lortzeko.Eztabaida konstituzionalean ez zen arazo gehiegirik egon estatu mota monarkikoa onartzerako orduan.Ia talde parlamentario guztiek ados agertu ziren monarkia parlamentarioa onartzerakoan, Juan Carlos Iren jarrera ikusirik,eta bai frankismoaren aparatotik zetozen hainbat sektore batz ere armada eta polizia bai historikoki errepublikazale izan ziren sozialista eta komunistak integratzeko borondatea zuen monarkia bat eraikitzearen aldeko jarrera hain zuzen.Erregimen politikoari dagokionez,1978ko Konstituzioak.1.Subiranotasun nazionala hartzen du abiapuntutzat.2.Hautesleek Diputatuen Kongresuko eta Senatuko partaideak hautatzen dituzte.3.Bi ganbarek gobernua kontrolatzeko gaitasuna dutelarik.4.Gobernuak kongresuaren babes zehatza behar du gobernatzeko,babes hau gobernuko lehendakariaren inbestidura saioan ematen delarik,eta zenbait baldintzetan Gorteek betearazteko boterea dimitiarazi dezakete zentsura mozio baten onarmenaren bidez.5.Hiritarrek,gainera,justiziaren administrazioan parte hartzen dute juraduaren bidez eta aukera daukate,norbanaka edo kolektiboki,Gorteei eskaerak luzatzeko iniziatiba legegile herrikoiaren bidez.3.2.1.Autonomien estatua.1978ko Konstituzioak,eztabaida ugariren ondoren,estatu espainolaren barneko <<nazionalitate eta erregioen>>izaera onartzen du,<<nazio>> kontzeptua Espainiarentzat gordez.Baieztapen horretan sustraiturik aukera eskaintzen zaie guztiei,bide ezberdinetatik,autogobernura heltzeko.Edozein kasutan komunitate bakoitzaren konpetentzia maila ez da homogeneoa.Halere,guztiek dute bere legebiltzarra hautatzeko gaitasuna,bakoitzak dituen konpetentzien arloei dagokien legeak osatzeko,aurrekontuak onartzeko eta gobernu autonomikoko lehendakaria izendatzeko.

4.Krisi ekonomikoa eta Moncloako Itunak.1973an arabe eta israeldarren gerra ondorengo petroleoaren prezio igoerarekin hasitako nazioarteko krisi ekonomikoak bere ondorioak Espainian hurrengo urtean sentiarazi zituen.Espainiar egitura ekonomikoak,europear lurraldeekin konparatuz atzeratua eta teknologikoki zein finantzieroki kanpo indarren menpe,berehala nozitu zituen ondorioak. Inflazioa eta langabeziak goraka ekin zion etengabe,bainan frankismoaren azken gobernuek eta trantsizioko lehenengoek ez zuten gaitasunik erakutsi krisi egoerari zegozkion neurriak hartzerako orduan.1977ko udazkenean,gobernua,patronala sindikatuak eta alderdi politikoak Moncloako Itunak sinatzea lortu zuten.-Laburbilduz,gobernua inflazioa kontrolatzera konprometitzen zen gastuaren murrizketa eta aurrekontuen kontrolaren bidez,lan baldintzen flexibilitate handiago bat eta soldata igoerak mugatuko zituzkeen itun baten trukean.-Ondorioak berehalakoak izan ziren.Inflazioak beheraka egin zuen eta giro ekonomiko baretuago bat lortu zen Moncloako Itunetan sindikatuek izan zuten parte hartzeak eta aurreko urtean hasitako greba mugumenduaren amaierak krisia gainditzen eta ezegonkortasun sozialari bukaera ipintzen lagundu zuten.Horrela lorturiko lasaitasunak lan konstituziogileak konsensu giro batean burutzeko aukera eskaini zuen.Edozein kasutan,itunen ondorio ekonomiko zehatzak oso behin behinekoak izan ziren.Espainiar ekonomiaren atzerapena berriro ere begienbistan agertuko zen 1979tik aurrera,bigarren krisi energetikoaren ondoren,eta 80hamarkadako burmoldaketa sakonen ondoren bakarrik,ia gobernu sozialistekin hasiko da bere berreskuarapena.

5.Trantsizioaren amaiera./5.1.UCDren krisia eta estatu kolpe saioa.UCDren bigarren gobernua hultzen joan zen krisi ekonomikoa eta ondorengo gatazka sozialen eta ekintza terroristen ondorioz.Alderdi barneko tirabirek,bere aldetik,Gobernuko Lehendakaria zen Suarezen dimisioa ekarri zuten 1981eko urtarrilean.Urte horretako Otsailaren 23an,bere ondorengoa zen Leopoldo Calvo Soteloren inbestidura biltzarrean,Estatu kolpe saio bat burutu zen Balentziako Kapitain Jenerala zen Milans del Boshchek zuzenduriko armadaren zati baten eskutik.Golpe saioak porrot egin zuen goi aginte militar gehiengoak ez ziolako jaramonik egin,eta batez ere erregeak legaltasun demokratikoaren aldeko mezua plazaratu ondoren.Edozein kasutan,Suarezen dimisioa bultzatu zuten arazoak zutik zirauten eta Calvo Soteloren gobernuari ezinezkoa egin zitzaion haiei aurre egitea.Horrela heldu ziren gorteen disolbapena eta 1982ko urriko hauteskundeen deialdia.5.2.Gobernua sozialistak.PSOEk berealdiko garaipen bat lortu zuen botuen %48 eta bi ganbaretan gehiengo absolutua lortuz.Bigarren alderdia,oso urruti,Fragak zuzenduriko Alianza Popularra izan zen eta UCD zein PCE hondoratu egin ziren,horretan,1982ko Abenduan Felipe Gonzalezek zuzenduriko lehen gobernu sozialista osatu zen.1996ko udaberrirarte boterean iraun zuten gobernu sozialista politikaren helburu nagusiak:1.Krisi ekonomikoari aurregitea.2Ezegonkortasun soziala baretzea.3Nazioarteko isolamenduari amaiera ipintzea.Kanpo politikari dagokionez,gertakizunik aipagarrienak Europear elakerteetan integratzea 1985ean eta hurrengo urtean,horretarako deituriko erreferendumean gobernuak garapen eskas bat lortu ondoren,NATOn sartzea izan ziren.Ekonomiaren arloan sozialistek industriaren birmoldaketa politika bat bultzatu zuten:siderurgia,huntzigintza eta 80 hamarkadararte hain garrantzitsuak izan ziren sektoreak berregituratuak izan ziren eta lan postu asko galdu zituzten.Langabeziaren etengabeko gorakada ez zen beste sektore ekonomiko batzuren garapenarekin orekatua izan,eta hau izango dugu hamarkadaren balditzatzaileetako bat,nahiz eta orokorrean hazkunde ekonomiko bat eman.Sozial mailan aipatzekoa da Segurtasun sozialaren orokortzea,irakaskuntza ez unibertsitarioaren erreforma,abortoaren zigorgabetzea, nahiz eta kritika garrantzitsuak piztu,aurreko egoerarekin konparatuz aurrerapauso nabarmena izan diren.Baina,gobernu sozialistako azken urteetan eskandalu ugari kaleratu dira,ustelkeriarekin eta eragin trafikoarekin lotuak,bertan alderdiko zuzendari eta kargu publikoak nahasturik agertu direlarik edo GAIen inguruan,ETAko hainbat partaideren hilketa bereganatu zuen taldea,zeinen azken ardura zuzendari sozialistei leporatzen zaien.1993ko hauteskundeetan gehiengo absolutua galdu ondoren eta Convergencia y Unió-ko katalandar nazionalisten laguntzarekin gobernatu ondoren,Felipe gonzalez Gorteak behar baino lehenago disolbatu eta 1996ko martxoan hauteskundeak deitzera beharturik gertatu zen katalanen laguntza galdu eta gero.Hauteskundeek garapena José Maria Aznarrek zuzenduriko Alderdi Popularrari eskaini zioten,azken honek Fraga Iribarneren Alianza Popularra modernizatu eta zentruko botatzaileen babesa lortu ondoren.Baina Alderdi Popularrak ez du gehiengo absoluturik kongresoan,eta horregatik,katalandar,kanariar eta esukar nazionalistekin akordioak lortzera behartua ikusi du bere burua.

6.Euskal Herriko Autonomia Estatutua.Nahiz eta alderdi abertzaleek konstituzioari baiezkoa emateari uko egin zioten,ez zuten zalantzarik eduki bertan aurreikusitakoa erabiltzerakoan,1977tik erregimen preautonomiko bat ezartzeko.1978ko konstituzioaren arabera,Euskal Herria, <Komunitate historikotzat> jotzen zen eta aukera zuen autonomia osora heltzeko.Nafarroako alderdi gehienen oposizio medio Nafarroa proiektu amankomun batean integraezina zela ikusi ondoren 1977ko maialtzean bildutako Euskal Parlamentarien Biltzarrak Autonomia Estatutu proiektu bat lantzea onartu zuen Gobernuari eta Parlamentuari aurkezteko,gero erreferendum bidez onartua izan zedin.1977an<lurralde historiko>bakoitzean behin behienerako Junta Orokorrak osatu ondoren, Errege agundi batek Esukal Kontseilu Orokorra ezartzen zuen gobernu preautonomikoaren goi organu modura,bertan lurralde historiko bakoitzeko hiru ordezkari egongo direlarik batzar Nagusietan hautatuak izan ondoren.Euskal paralamentarien biltzarrean erabakitakoren arabera 1978ko Abenduan Autonomia Estatutuaren aurreproiektu bat idazteaz arduratuko zen potentzia bat osatu zen,eta honek bere lana presaka bete eta biltzarrean onartarazi ondoren aurre proektua gobernu zentralari bidali zion urte amaieran.Nafarroari dagokionez,Araba Gipuzkoa eta bizkaiak hartu zuten bidetik banatu ondoren,bere erregimen autonomiko propioa eskuratu zuen bere foru arautegi hostorikoaren <erreforma eta hobekuntza>-ren bidez.6.1.Erregimen autonomikoa.GERNIKAKO ESTATUTUA.Gernikako estatutuak 1979ko urriaren 25ean izan zen onartua hauteslegoaren %40ren abstentzioarekin,gobernu parlamentario bat hartzen du sistematzat,non lehendakariak babesa eskuratu behar duen Esuko Legebiltzarrean,hau sufragio unibertsalez hautatua eta 75diputatuz (25lurralde historiko bakoitzeko)osatua dagoelarik.Euskal herriko autonomia estatutuaren berezitasuna ez datza transferitutako konpetentzien edo transferitzear daudenen kopuru edo kalitatean,euskal autonomia arautegi konstutuzionalean ez ezik foralitate historikoan oinarritzean baizik.Abiapuntu hau harturik Esukal herriak Hezkuntza konpetentziak hasotzeaz gain finantziaketa prozedura berezi bat lortuko du,1876an Foruak ezabatu ondoren ezarritako konzertu ekonomikoen eguneratzean oinarritua,Ez da ahaztu behar konzertuak nahiz eta Araba eta Nafarroan indarrean egon,Giopuzkoa eta Bizkaian traidoretzat hartuak-guda zibilaren ondroen Francok ezabatuak izan zirela.Era berdinean Estatutuak aukera ematen du polizia propio bat osatzeko,Ertzaintza,polizia integrala izateko borondatearekin eta lurralde osoan hedatua.Azkenik foraltasunaren ikuspegi konkretu bat nagusitzen da,bertan foru aldundiekin eta eusko jaurlaritzarekin tirabirak sortu diren behin baino gehiagotan egoera honek zenbait arazo probikatu dituelarik.Euskal autonomiaren ezaugarri hauen artean berezienak barne lurralde antolaketa eta konzertu ekonomikoetan oinarritutako finantziaketa sistema ditugu.6.1.1.Lurralde artikulazioa.Proiektu amankomun batekiko nafarroaren banaketa burutu ondoren,euskal autonomi erkidegoa araba gipuzkoa eta biskaiko lurralde historikoekin osatzen da.Guztiek gobernu erakunde amankomunetan parte hartzeaz gain eusko legebiltzarra,jaurlaritza,etab. Bakoitzak bere organu propioak izango ditu,batzar nagusiak eta aldundiak.Foralitate historikoaren ikuspegi konkretu baten baitan berezarriak,erakunde hauek konpetentzia garrantzitsuak izango dituzte bere esku,batez ere haziendari dagokionez,esana den beezala egoera honek zenbait gatazka piztarazi dituelarik.Guzti hay definitu eta arautzeko,Eusko legebiltzarrak EAJren nagusitzapean 1983koAutonomi erkidegoko erakunde amankomunen eta lurralde historikoen arteko harremanen legea onartu zuen,Lurralde historikoen legea deiturapean ezaguna,non eusko jaurlaritzaren eta lurralde erakundeen ahalmen eta funtzioak bereizten diren.Lurralde historikoen oragnu nagusia teorikoki batzar nagusiak dira,sufragio unibertsalez hautatutako parlamentu probilntzialen antzekoak,zeinek aldun nagusia izendatzen duen,honek bere gobernukideak libreki izendatzen dituelarik.Praktikan ordea,aldundia da benetako boterea bere esku duena,batzarrek ez baitute benetako agitasunik foru gobernua kontrolatzeko.6.2.Konzertu ekonomikoak.Konzertu ekonomikoen erregimena 1876ko foru ezabapenaren ondoren ezarri zen,eta araba eta nafarroan etenik gabe iraun du,baita diktadura frankistaren urteetan ere.Konzertu sistemaren arabera lurralde bakoitzean Aldundia da praktikoki zerga guztiak ezarr eta kobratzen dituena.Horrela lortutako kopurutik zati bat,jaurlaritzako hazienda sailera bidaltzen da.Horrela bildu eta banatutako kopurutik esuako jaurlaritzak gobernu zentralari kopuru jakin bat eman berhar dio kupo deitua.Estatuak autonomi erkidegoak beregain ez dituen karaga guztien ordainetan kobratzen duen,kupoaren kalkulua komisio mixto batean egiten da,komisio hori foru aldundi bakoitzeko ordezkari batek,eusko jaurlaritzako hiruk et aestatu administrazioaren seik osatzen dutelarik.Kopurua nohizbeinka berritzen da eta Gorteetan onartzen da legez.

Deskargatu

PDF Word HTML