Euskal Herriko Autonomia Estatutua (1936-10-04)
Aurrean dogun testua “Euskal Herriko autonomia estutua” izeneko dokumentua da, eta bertan Euskal Herriko autonomía estutuko artikulu esanguratsuenak agertzen dira. Testu historikoa da, izaera juridikoa dauana, eta jorratzen dauan gaia politikoa da. Dokumentu hau 1936ko urriaren 9an argitaratu zan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1.Alean, nahiz eta bi egun lehen Gaceta de Madrid-eko 281. Alean argitaratua izan. Testuaren egitea kolektiboa da, EAJ eta Fronte Popularra hain zuzen be. Izaera publikoa dauka, izan be, espainolengan (euskaldunengan batez be) eragina izateak gain, aldizkarian argitaratua dago. Sasoi honetan altxamendu militarra hasi zan, 1936ko uztailaren 17an, Marokoko soldaduak Errepublikaren aurka matxinatu ziranean.Hurrengo egunean, altxamendua penintsulan hedatu zan, garaipen partziala lortuz. Horrela, herrialdea bi alderditan banatu zan: Espainia nazionala eta errepublikarra.Gazkaren hasieratik argi geratu zan nazionalen nagusitasuna, bai hornidura zein antolakuntza eta diztiplina.
Testuaren analisiagaz jarraitzeko, testuaren ideia nagusiak azkertuko doguz. Autonomia estatutua, hizkuntza, ordena, subiranotasuna eta aginte banaketaren inguruan legeak ageri dira, lehendadariaren igendapenaz mintzatzeaz gain. Estatutuak, hiru euskal probintziek eskualde autonomoa osatzen dabela dino, “ Euskal Herria” sortuz, hau Espainia barruan kokatuko da esta gaztelaniarekin batera, euskera be hizkuntza ofizialtzak hartuko da. Babesa eta ordena bermatzeko. Eusko Jaularitzaren esku egongo dan Ertzaintza sortuko da, polizia erregimen propioa. Subiranotasuna herriaren menpe egongo da eta aginte banaketari dagokionez, aginte legegilea sufragio unibertsal bidez hautatuko da. Egoera zehartzeko, Estatutuan adostutako konpententzia gustiekin, Euskal-Herrian behin-behineko gobernua ezarriko da, horrela-herrian bortitzki jotzen ari dan Gera Zibilari aurre egiteko, honek jarraitzen dauan bitartean.
Jarraitzeko, testua bere testuinguru historikoan kokatuko dogu. 1936Ko hauteskundeen emaitzak begien bistan utzi eban hainbat indar politiko egozala Ehan. Gipuzkoan eta Bizkaian gehiengoa Estatutua betetzearen eta errepublikaren alde egozan (EAJ eta fronte Popularra) ; Araban eta Nafarroan, aldiz, antzinako Karlistak ziran nagusi, indar militar garrantzitsua alboan izanda ,erreketeak (Karlisten indar armatuak); honeek erregimen errepublikarraren aurka eta altxamendu militarraren alde egozan. Gerra Zibila hasteak eta Gipuzkoa erortzeak, EAJri aukera eman eutsan Estatuaren eta behin-behineko gobernuaren osaketaren inguruan eztabaidatzeko errepublikako gobernuarekin. Honela lehen euskal gobernu autonomoa eratu zan, EAJK zuzendu eba-larik gobernu hau eta Jose Antonio Agirre Lehendakari zala: lehen Autonomia estatua (estatua deszentralizatzeko legeen multzoa) guda zibila hasita lortu zan.
Lurraldearen bakantzeak autonomia handiarekin jarduteko aukera eman eutsan Ehari: txanpon propioa sortu, foru polizia (ertzaintza), euskal armada edo eusko gudarostea, eta nazioartean berezko politika burutu eben. Aldi berean, Herri Auzitegia sortu eben, hilketak eta estalitako mendekuak saihesteko asmoz. Dena den, Jaurlaritzaren eragina eskasa izan zn, lurraldetasunari eta denporari dagonionez. Gipuzkoa erosi ondoren, agerian geratu ziran euskal armadaren gabeziak eta matxinatuen nagusitasuna ere; Bizkaiko lurretara mugatu zan defentsa, izan be, Eharen autonomia egoan jokoan, Armada frankistak, Condor legio alemaniarrarekin, aire eta artilleria bidezko erasoak bateratu ebazan, honela otxandio, Durango eta Gernika eroriz.
Ondoren, burdinezko gerrikoari eraso eutsien, baina nazionalek babes-sistema diseinatu eben gizonaren laguntzaz, hortaz, gune ahul guztiak ezagutzen ebezan. Nazionalak Bilbon sartu ziran. Eha nazionalen esku erori zanean, euskal gobernua lehendakariarekin batera erebestera joan zan, Frantziara. 1938an, nazionalek estatu totalitario berriaren lehen gobernua osatu eben. Franco buru. Bere esku botere legegilea eta betearazlea. Errepublikako lege erreformistak deuseztatu ebazan. Alderdi politikoak eta sindikalak debekatu ebazan. Autonomia Estatutuak deuseztatu ebazan.
Ehan, kontzertu Ekonomikoa indargabetu eban (hauxe III Karlistaldian finkatu zan, Foruak indargabetuta. Hiru euskal probintzietarako, zerga erregimen berezia zan). Francok Burgosen ezarritako gobernu berrian, indar barik utzi eban harreman ekonomiko-juridikoetarako egitura hau. Amaitzeko, testu hau lehenengo mailako iturria dogu, funtsezkoa lurralde antolamenduaren arazo historikoa ezagutzeko, hau da, zentralizazioaren edo deszentralizazioaren arazo historikoa ezagutzeko.Hemendik aurrera, 1983an Nazionalak Mediterraneora helduko dira, Ebroko batailaren ostean errepublikarrak zakabanatuta egozan eta horrela, 1939an Gula Zibila amaituko da. Hauxe bukatuta, ia 40 urteko Francoren diktadura hasiko da, botere guztiak bere gain hartuz.