Espainiako Trantsizioa: Erregimen Frankistatik Demokraziara

Historia6,02 KB

1975etik 1982ra bitarteko garaiari Trantsizioa deitzen zaio: 1975ean, Franco jenerala hil zen, eta 1982an alderdi sozialistek berreskuratu zuten boterea. Espainiar gehienek ez zuten sistema autoritarioa izaten jarraitu nahi, baina demokrazia baterako irtenbideak ere ez zirudien hain erraza. Modu baketsuan egin zen erreforma demokratikoa, izan ere, hainbat faktorek demokraziaren txertatzea eta egonkortzea ekarri zuten.

Trantsizioa ahalbidetu zuten faktoreak

Faktore politikoak

  • Joan Karlos I.a erregeak botere guztia jarri zuen demokraziaren zerbitzura, baita Indar Armatuena ere.
  • Erregimen frankistaren Estatuaren Lege Organikoaren arabera, caudilloak botere absolutua zeukan, baina, erregeak, aldiz, ez.
  • Espainiar gehienek alde batera utzi nahi zuten ordura arteko sistema politikoa, eta Europako gainerako herrialdeetako eredu demokratikoak hartu nahi zituzten.

Faktore sozialak

Lider sindikalak eta politikoak mugimenduan jarri ziren, eta sarri atera ziren kalera aldarrikapenak egitera: amnistia eta askatasuna eskatzen zuten; Katalunian eta Euskal Herrian autonomia ere.

Elizaren papera

Erreforma politikorako prozesuak elizako boterearen babesa izan zuen, Vatikanoaren II. Kontzilioaz geroztik.

Armadaren papera

Armadaren papera garrantzitsua izan zen ere, jarrera inmobilista adierazi zuten baina erregeari leialtasuna erakusten jarraitu zioten.

1978ko Konstituzioaren oinarriak

Testu osoan zehar konstituzioaren hainbat oinarri agertzen zaizkigu. Hasieran Espainiaren definizioa azaltzen da, hala nola, askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa. Horregatik, hainbat ezaugarri desberdinengatik Espainia bakarra dela deritzo, subiranotasun nazionala eta monarkia parlamentarioa izanik.

Sistema bikamerala (Senatua eta Diputatuen Kongresua) izango dela deritzo eta Gobernuaren aginte banaketa egingo dela, presidentea, presidenteordea, ministroak eta legeak xedatzen dituzten artean, hain zuzen ere.

Azkenik, lurralde antolaketari buruz, Espainia estatu unitario baina deszentralizatua bezala agertzen da. Autonomia eskubideak aldarrikatzen dira, Autonomia Estatutuak onartu eta foru historikoak errespetatzen dira. Xedapen indargabetzailearen arabera, 1839 eta 1876ko legeak indarra galtzen dute. 1839. urteko legearen arabera, karlistak eta liberalak akordio batera heldu eta Foruak errespetatzen dira baina “batasun konstituzionalari utzi barik”; ate bat zabalik utzi foruetan edozein aldaketa egiteko. Eta 1876ko legeak, III. Karlistaldiaren ostean, Foruen galera eta kontzertu ekonomikoaren agerpena ekarri zuen.

Testuinguru historikoa

Frankismo garaiaren ostean monarkiaren lehen gobernua izan zen; Arias Navarro buru izan zena 1975etik 1976ra. Arias Navarro inmobilismoaren aldeko zen baina sektore erreformistak, norabide inboluzionistarekin jarraitzea galarazi eta egiazko erreforma politikoa sustatu nahi zuen. Testuinguru honetan, barne arazoak izan ziren; Arias Navarroren eta erregearen bateraezintasun politikoak eta pertsonalak hain ziren nabariak non presidenteak dimisioa aurkeztu zuen.

Arias Navarroren ostean Adolfo Suárezen lehen gobernua izan zen, erregeak Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Bere lehen gobernuak 1979. urtera arte iraun zuen, izan ere, izendatze horrek susmo txarra piztu zuen biztanleriaren artean, baina susmoak susmo, oposizio demokratikoarekin ondo moldatzea lortu zuen. Adolfo Suárezek egindako erreforma politikoari dagokionez, lehen erabaki politikoek azkartu egin zuten prozesu demokratikoa, Erreforma Politikoaren Legearen sustatzaile nagusia izan zen, egitura frankistaren desagerpena suposatu zuen.

Erreforma Politikoaren Legea onartzearen ondorioz, hauteskunde orokorrak antolatu behar izan ziren eta helburu nagusia izan zen: aurreko erregimen frankista behin betiko desegitea. Gainera alderdi guztiak eta azkenean Alderdi Komunista legeztatu ziren eta hauteskunde orokorretara deitu zuten. 1977ko hauteskunde horietan hainbat alderdi hartu zuten parte: UCDk irabazi zuen eta gobernu berri bat antolatu zuen, Moncloako ituna sinatu zuten erreformarekin jarraitzeko.

Orduan, sistemaren erreforma osatzeko Konstituzio bat osatu behar zen, eta oinarriak hurrengoak izan behar ziren: monarkia, erregimen parlamentarioa eta estatu deszentralizatua osatzea, beraz UCDrekin batera PSOE, PCE, AP eta PDCren helburu nagusiak ziren: egitura politiko frankistak desagerraraztea eta Estatu demokratiko bat ezartzea. Azkenik, onartu egin zen 1978ko abenduaren 6ko erreferendumean.

Konstituzioaren atalak

  • Dogmatikoa: bertan, oinarrizko printzipioak definitzen dira.
  • Organikoa: non konstituzioaren hiru gai nagusiak antolatzen ziren: eskubideak, erakundeak (monarkia, parlamentua eta gobernua) eta lurralde antolaketa.

Azken gai honen inguruan esan dezakegu, autonomia onartu zela Estatuko lurraldeak antolatzeko modu gisa. Hala, nazionalistei autogobernurako zuten eskubidea aitortu zitzaien. Idatzi eta onartu ziren lehen bi Autonomia Estatutuak euskalduna eta katalana izan ziren 1979an.

Ondorioak

Testu hau lehen mailako iturria da, funtsezkoa Espainiako Trantsizio prozesu demokratikoan hartutako erabakiak ezagutzeko.

Gerora begira, Adolfo Suárezen bigarren gobernua Konstituzioa onartu ondoren antolatutako 1979ko hauteskundeekin etorri zen, baina gehiengo erlatiboz, bigarren gobernu horrek 1981era arte iraun zuen. Esan dugunez, UCDk irabazi zuen baina ezkerreko indarrek lortu zituzten Estatuko alkatetza garrantzitsuenak, egoera horren aurrean krisi ekonomikoa areagotu zen, UCD barnean ika-mikak... Azkenean, gobernuko presidenteak ezin izan zuen UCDren desegitea galarazi eta dimisioa aurkeztu zuen. Suárez dimititu eta gero, demokrazia arriskuan jarri zuen gertakari garrantzitsua eman zen; Tejeroren 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, porrot egin zuen eta Calvo Sotelo izendatu zuten presidente, hala ere, hauteskunde deialdia egin zuen, 1982an, non sozialistek irabazi zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML