Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa Euskal Herrian
Antzinako Erregimena
Antzinako Erregimena edo Erregimen Zaharra Europan erregimen feudalaren ondoren sortu zen erakuntza sozial, politiko eta ekonomikoa da, XVIII. mendearen amaiera arte, hau da, Aro Modernoan zehar (XVI., XVII. eta XVIII. mendeak) indarrean egon zena. Erregimen Zaharraren desagerpenean eragin handia izan zuten Ilustrazioaren ideiek, beraiek sustatu baitzituzten Erregimen Zaharra suntsitu eta, haren ordez, Erregimen Liberala deritzoguna ezarri zuten iraultza liberal burgesak.
Espainian eta Euskal Herrian, Erregimen Zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian gertatu zen.
Ezaugarriak
Ezaugarri politikoak
Antzinako Erregimenean, monarkia zen gobernu-modu nagusia.
Ezaugarri sozialak
Gizartea estamentutan banaturik zegoen. Noblezia eta kleroa estamentu pribilegiatuak ziren: lur gehienen jabe ziren, ez zuten zergarik ordaintzen, kargu publikoak eta militarrak betetzen zituzten. Herri xeheak osatzen zuen estamentu ez-pribilegiatua; bera zen ugariena eta zergak ordaintzen zituena, baina ez zuen botere politikoan esku hartzerik.
Ezaugarri ekonomikoak
Industrian oso gutxi aritzen ziren lanean, eta oraindik gremioen kontrolpean zegoen. Barne-merkataritza urria zen. Kanpo-merkataritza, batez ere Amerikarekin gauzatzen zen.
Euskal Herria Antzinako Erregimenean
Euskal foruen erregimena
Euskal Herriak, Erregimen Zaharrean, berezitasun garrantzitsu batzuk zituen, ezberdin egiten zutenak. Bereizgarririk handienetako bat foruen erregimena da. Frantziar Iraultzarekin batera desagertu ziren. Euskal lurraldeak unitate politiko desberdinetan zatikaturik zeudenez, herrialde bakoitzak bere foru-erregimena sortu zuen, eta horrek erakunde eta lege desberdinak izatea ekarri zuen.
Euskal lurraldeetako foru-erakunde nagusia Batzar Nagusiak ziren.
- Merkataritzarako askatasuna: aduanak barrualdean zeuden. Horri esker, euskal portuetara heltzen ziren merkantziek ez zuten arantzelik ordaindu behar, eta hori, bereziki, onuragarria zen kostako lurraldeetan.
- Fiskalitate autonomoa: Batzar Nagusietan onartuak izan ondoren, udalek eta diputazioek biltzen eta kudeatzen zituzten zergak.
- Soldadutzatik libre egotea: gerra euren lurraldean zenean bakarrik bete behar zuten euskaldunek soldadutza, erregeak eskatuz gero euren mugatik kanpo borrokatzeko.
- Kaparetasun unibertsala: euskal leinuetatik zetozen guztiak kapare edo aitoren seme-alabak ziren, horrek zekartzan pribilegio guztiekin.
- Foru-baimena: foruek euskal lurraldeei autonomia handia ematen zieten. Autonomia hori ziurtatzeko, erregeak derrigortuta zeuden euskal foruak zin egitera.
Orokorrean, Antzinako Erregimenean, euskal lurraldeek harreman onak izan zituzten monarkiarekin.
XVIII. mendea: Ilustrazioa, iraultza liberal burgesak eta erreformismoa (despotismo ilustratua)
XVIII. mendean, Ilustrazioa deritzon mugimendu intelektual berria hedatu zen Europatik. Ilustrazioa garapen ekonomikoak gizartean agerian utzitako kontraesanen emaitza izan zen. Burgesiak nagusigo ekonomikoa lortu bazuen ere, ezin zuen erabakietan parte hartu, aginte politikoa erregearen eta estamentu pribilegiatuen eskuetan baitzegoen. Horrela, bada, burgesiak ezinbestekotzat joko du gizartean aldaketa sakonak egitea, hau da, Antzinako Erregimenarekin amaitzea. Ilustrazioaren ideiek ez zuten eragin burgesia eta herri xumearengan bakarrik, baizik eta estamentu pribilegiatu eta erregeengan ere. Errege absolutu batzuk, Ilustrazioaren ideietan oinarriturik, saiatu ziren. Monarkia absolutuaren barruan sortutako korronte erreformista hori "despotismo ilustratua" izenez ezagutzen da.
Ilustrazioaren ideiak
Ilustrazioak aurreko mendetik natur zientzietan aplikatzen ziren prozedura zientifiko eta arrazionalak erabili zituen gizartea aztertzeko.