Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Kontzertu Ekonomikoa eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia6 KB

Kontzertu Ekonomikoaren jatorria eta bilakaera

Foruen ezabapena eta lehen kontzertua

Aurrean dugun testua ulertzeko, kontzertu ekonomikoen sorrera azaldu behar dugu. Horretarako, Hirugarren Gerra Karlista aipatu beharra dago. Alfontso XII.aren garaipenaren eta karlisten porrotaren ostean, lehenengo eta behin, Antonio Cánovas del Castillok (Espainiako gobernuaren presidentea) Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foruak ezabatu zituen, 1876ko uztailaren 21eko Legearen bitartez; baina, hala ere, nolabaiteko autonomia fiskala mantendu zuen.

Behin foruak indargabetu ondoren, protestak izan ziren Euskal Herrian, hartutako neurriak gehiegizkoak zirelakoan. Gobernuak egoera berriro planteatu behar izan zuen eta Cánovasek Euskal Herriko agintariekin negoziatu...

Jarraitu irakurtzen "Kontzertu Ekonomikoa eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »

Cánovasen Berrezarkuntza Prozesua: Alfontso XII.aren Monarkia

Historia2,48 KB

Cánovasen Isilpeko Berrezarkuntza Prozesua

1870ean Isabel II.ak bere seme zen Alfontso XII.arengan abdika zezan lortu zuen eta alderdi Alfontsotarra eratu zuen. Bertan, jende kontserbadorea gailentzen zen, goi-mailako jendea eta monarkia berrezartzea zuten helburu, bakea eta ordena lema nagusitzat hartuz. Posizionamendu honen baitan, armadak paper garrantzitsu bat jokatu zuen, ez baitzen honen aurka agertu. Alabaina, Cánovasek irmoki sinesten zuen armada politikatik kanpo egon behar zela eta ez zuen gobernuari lotuta egoterik nahi, baina armadak berarekiko oposiziorik ez erakusteak mesede egiten zion. Gainera, kolonietara joandako jende aberatsa, esklabutzaren eskutik aberasten zirenak ere alde zituen. Orokorrean, jende askok desio zuen Alfontsoaren...

Jarraitu irakurtzen "Cánovasen Berrezarkuntza Prozesua: Alfontso XII.aren Monarkia" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak

Historia2,82 KB

Kontzertu Ekonomikoaren sorrera eta bilakaera

Karlisten porrotaren ondoren, foruen abolizioa etorri zen. Nahiz eta euskal liberalek protesta egin, 1876ko uztailaren 21eko legeak fiskalitate propioa eta soldadutzatiko salbuespena ezabatu zituen. Kupoa kontzertuaren arabera zehaztuko zen: euskal diputazio bakoitzak Espainiako Finantza Ministerioari urtero eman beharko zion diru-kopurua. 1937an, altxaturiko gudarosteek kontzertuaren erregimena baliogabetu zuten Bizkaian eta Gipuzkoan, baina Araba eta Nafarroan mantendu egin zuten.

Industrializazioaren ezaugarriak lurraldeka

  • Bizkaia: Industria oso kontzentratua, Bilboko itsasadarraren inguruan.
  • Gipuzkoa: Industria bailaraka sakabanatua (Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte).
  • Araba eta Nafarroa: Industrializazio
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Historia eta Ondorioak" »

Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Autonomia eta Konstituzioa

Historia2,68 KB

Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Frankismotik Demokraziara

Trantsizioa erregimen autoritario frankistatik sistema demokratiko batera pasatzea izan zen. Oposizioa bi talde nagusitan banatuta zegoen: Junta Demokratikoa eta Konbergentzia Demokratikorako Plataforma. Biak batu ziren helburu hauek lortzeko:

  • Erakunde frankista guztiak desegitea.
  • Behin-behineko gobernua sortzea eta demokraziaren alde jardutea.

Erreforma Politikoa eta Moncloako Itunak

Erreforma politikoa eta Moncloako itunen bidez, Arias Navarrok gobernu buru izendatu zutenean, hainbat neurri hartu ziren. Horien artean:

  • Erreforma Politikorako Legea.
  • Elkarte Politikoen Legea.
  • Greba eskubidea onartu zen.
  • Konstituzio Gorteak eratzeko hauteskundeak egin ziren.

Tentsio politikoaren ondorioz, terrorismoak

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Autonomia eta Konstituzioa" »

Literatura eta Lehen Mundu Gerraren gakoak

Historia2,52 KB

Pertsonaiak eta trama: Ismael, Jasone eta Libe

Hiru pertsonaia nagusiak Ismael, Jasone eta Libe dira:

  • Ismael: Eleberri batean murgildurik, baina aurrera egin ezinik dagoen idazle heldua da.
  • Jasone: Ismaelen emaztea da (ez senarra). Liburutegi batean egiten du lan eta Ismaelen testuak zuzentzen ditu.
  • Libe: Ismaelen arreba da, baina Jasoneren gaztetako laguna ere bai. Lesbiana da eta Berlinen bizi da bere neska-lagun Kristinarekin.

Ismaelek zerbait arraroa susmatzen du Jasonerekin, azken aldian etxean ez dagoelako, berandu heltzen delako eta beti aitzakiak jartzen dituelako. Egun batean, literatura-testu bat aurkitzen du haren poltsan.

Haurtzaroko oroitzapenak

Ismaelen haurtzaroko oroitzapenak agertzen dira, bere aitak mendira eramaten zuenekoak. Mendian...

Jarraitu irakurtzen "Literatura eta Lehen Mundu Gerraren gakoak" »

XX. Mendeko Gertaera Historiko Nagusiak

Historia7,69 KB

Imperialismoaren ondorioak

Metropoliei eragindako ondorioak

  • Bigarren Industria Iraultza sendotu zen, eta ongizatea areagotu.
  • Protezionismoa sustatu zen, merkatu esklusiboak zedarritu baitzituen, metropoliaren kontrol zorrotzaren mende.
  • Biztanleriaren parte handi batek izan zituen etekin ekonomikoek gizarte auzia arindu zuten, eta hobetu egin zen kolonietara migratu zutenen bizi-maila.
  • Egonkortasun politikoa ekarri zuen, eta akordioen bidez ebatzi ziren estatuen arteko tentsioak.
  • Produktu eta elikagai berriak agertu ziren merkatuetan (kolonietatik zetozenak), eta biztanleriaren bizimoduak nabarmen egin zuen hobera.

Koloniei eragindako ondorioak

  • Muga berriak sortu ziren, eta munduko mapa berri bat sortu zen 1914an. Ordura arte historia komuna izandako
...
Jarraitu irakurtzen "XX. Mendeko Gertaera Historiko Nagusiak" »

Espainiaren 1898ko Hondamendia

Historia2,8 KB

Fernando VII.aren erreinaldian, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak baino ez zituen kolonia gisa. Espainiaren menpe zeuden gainerako koloniek independentzia lortu zuten. Inperialismoaren garaia zen, eta Europako potentziak beren inperioak zabaltzen ari ziren.

Puerto Ricoko Arazoa

Esklaboak erabiltzen ziren lurrean lan egiteko. Hala ere, adostasun batzuen ondorioz, 1872an autonomia lortu zuten. Bi korronte bereizi ziren: batzuek Espainiak boterea izatea nahi zuten, eta besteek ideia nazionalistagoak zituzten. Elite ekonomikoak autonomiaren alde jarri ziren, eta 1872an lortu zuten. Horrela, gatazkak eta gerrak saihestu ziren.

Kubako Arazoa

Aurretik gerra bat egon zen, baina lortutakoa ez zen nahikoa, eta oraindik arazoak egongo ziren. Esklabotzaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiaren 1898ko Hondamendia" »

Bigarren Mundu Gerrako Gertaera eta Mugarri Nagusiak

Historia2,75 KB

Pearl Harborreko gudua

Pearl Harborren aurkako erasoa Japoniako Armada Inperialak Pearl Harborren (Hawaii) Estatu Batuetako itsas basearen aurka buruturiko erasoaldi militarra izan zen, 1941eko abenduaren 7an, igande goizez. Erasoa prebentzio ekintza izan nahi zuen, Estatu Batuetako Ozeano Bareko Flotaren esku-hartzea saihesteko Japoniako Inperioak Asiako hego-ekialdean burutzeko asmoa zuen ekintzetan, Erresuma Batuko, Frantziako, Herbehereetako eta Estatu Batuetako atzerriko jabetzen aurka.

Normandiako lehorreratzea

Normandiako gudua, Overlord Operazioa izenarekin kodetua, Bigarren Mundu Gerran aliatuek burututako operazio militarra izan zen, Alemania naziak okupatutako Europako mendebaldeko lurraldeen askapenarekin amaitu zena. Operazioa 1944ko...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Mundu Gerrako Gertaera eta Mugarri Nagusiak" »

Frankismoaren amaiera: Krisia eta diktaduraren bukaera (1969-1975)

Historia2,37 KB

Frankismoaren amaiera (1969-1975)

Laugarren eta azken aldi honek 60ko hamarkadaren amaieratik diktadorearen heriotza arte iraun zuen, 1975era arte. Amaiera horretan, sistemak krisi orokorra izan zuen, esparru politikoan nahiz ekonomikoan eragin handia izan zuena.

Erregimen frankistaren krisia

1969an, Francoren osasun kaskarra zela eta, Joan Karlos Borboikoa errege izendatu zuten eta Carrero Blanco erregimeneko lehendakariorde. 1973an, Carrero Blancok gobernuburu funtzioak hartu zituen, diktadurarekin jarraitu behar zuen pertsona gisa. Hala ere, 1973ko abenduaren 20an, ETAko komando batek hil zuen eta, 1974an, Arias Navarroren gobernu berria osatu zuten.

Gobernuak jarrera inmobilista hartu zuen eta gertakari nagusiak hauek izan ziren:

  • ETAren atentatua
...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren amaiera: Krisia eta diktaduraren bukaera (1969-1975)" »

Espainia Bigarren Mundu Gerran eta Frankismoaren Bilakaera

Historia2,55 KB

Espainia Bigarren Mundu Gerran

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean (1939an), Francok faxisten aldeko jarrera izan zuen. Hala ere, Espainiaren egoera ekonomiko txarra zela eta, 1942ra arte neutral mantendu zen. Alemania eta Italia irabazle aterako zirela uste zuenean, ez-beligerantzia egoerara pasatu zen. Espainiak gatazkan parte hartzeko eskatzen zituen baldintzak Hitler eta Mussolinirekin eztabaidatu zituen, baina gehiegizkoak iruditu zitzaizkien, eta Espainiak ez zuen gerran parte hartu. Alemaniak SESBri eraso zionean, Dibisio Urdina bidali zuen laguntzeko. Aliatuek irabaziko zutela ikusi zuenean, ordea, Ardatzari (Alemania eta Italia) laguntza emateari utzi zion.

Nazioarteko isolamendua eta Gerra Hotza

Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, nazioarteak...

Jarraitu irakurtzen "Espainia Bigarren Mundu Gerran eta Frankismoaren Bilakaera" »