Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Autonomia eta Konstituzioa

Historia2,68 KB

Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Frankismotik Demokraziara

Trantsizioa erregimen autoritario frankistatik sistema demokratiko batera pasatzea izan zen. Oposizioa bi talde nagusitan banatuta zegoen: Junta Demokratikoa eta Konbergentzia Demokratikorako Plataforma. Biak batu ziren helburu hauek lortzeko:

  • Erakunde frankista guztiak desegitea.
  • Behin-behineko gobernua sortzea eta demokraziaren alde jardutea.

Erreforma Politikoa eta Moncloako Itunak

Erreforma politikoa eta Moncloako itunen bidez, Arias Navarrok gobernu buru izendatu zutenean, hainbat neurri hartu ziren. Horien artean:

  • Erreforma Politikorako Legea.
  • Elkarte Politikoen Legea.
  • Greba eskubidea onartu zen.
  • Konstituzio Gorteak eratzeko hauteskundeak egin ziren.

Tentsio politikoaren ondorioz, terrorismoak atentatu ugariak egin zituen eta krisialdiak erregimen demokratikoa arriskuan ipini zuen.

1978ko Konstituzioa: Oinarri Demokratikoak

1978ko Konstituzioaren bitartez, hainbat eduki hartu ziren kontuan:

  1. Estatua monarkikoa eta parlamentarioa izango zen; erregeak estatu buru eta indar armatuen buru izatea eskatzen zuen.
  2. 1. artikuluan komentatzen da, biztanle guztien bizi kalitatea hobetzea dela helburua, kultura eta ekonomia aurrerapen bitartez.
  3. 1.2 artikuluan esaten da, boterea nazioan oinarritzen zela. Era berean, estatu laikoa izango dela eta eskubide sozialen garrantzia azpimarratuko dela adierazten da.
Autogobernurako Bidea: Euskal Autonomia

Konstituzioa onartu aurretik, katalanen eta euskaldunen autogobernu nahia gelditu nahi zen, horretarako gobernuak eskualdetarako autonomia printzipioa bultzatu nahi izan zuen.

Euskal Autonomian, lehendakariak eta Gobernuak botere betearazlea zuten, eta Eusko Legebiltzarrak botere legegilea du. Hainbat berezitasun zituen:

  • Foraltasun historikoan oinarritzen zen.
  • Finantziazioak prozedura berezia zuen.
  • Ertzaintza ezartzen zen.
Kontzertu Ekonomikoak eta Foruak

1976. urtean ezarri ziren Kontzertu Ekonomikoak, Eusko Jaurlaritzak gobernuari eman behar zion kupoa zehazten zutenak. Ordainketaren truke, autonomia erkidegoak honako hauek jasotzen zituen:

  • Kongresua eta Senatua.
  • Errege Etxea.
  • Armada eta Kanpo-zerbitzua.

Kupoa ordaintzen zuten eta aldiro berrizten zen. Nafarroak, foruaren hobekuntza jasan zuen: Foru Parlamentua osatu, Foruen Berrezarpenaren aldeko negoziazioak eta foruen hobekuntza.

Deskargatu

PDF Word HTML