XX. Mendeko Gertaera Historiko Nagusiak
Imperialismoaren ondorioak
Metropoliei eragindako ondorioak
- Bigarren Industria Iraultza sendotu zen, eta ongizatea areagotu.
- Protezionismoa sustatu zen, merkatu esklusiboak zedarritu baitzituen, metropoliaren kontrol zorrotzaren mende.
- Biztanleriaren parte handi batek izan zituen etekin ekonomikoek gizarte auzia arindu zuten, eta hobetu egin zen kolonietara migratu zutenen bizi-maila.
- Egonkortasun politikoa ekarri zuen, eta akordioen bidez ebatzi ziren estatuen arteko tentsioak.
- Produktu eta elikagai berriak agertu ziren merkatuetan (kolonietatik zetozenak), eta biztanleriaren bizimoduak nabarmen egin zuen hobera.
Koloniei eragindako ondorioak
- Muga berriak sortu ziren, eta munduko mapa berri bat sortu zen 1914an. Ordura arte historia komuna izandako herri asko bereizita gelditu ziren, eta beste batzuk, kolonia beraren barruan sartu zituzten.
- Mendebaldeko medikuntzako hobekuntzei esker, hilkortasuna jaitsi egin zen eta biztanleria igo zen. Hala ere, desoreka handia gertatu zen, eta goseteak egon ziren Afrikan eta Asian.
- Lurrik gabe gelditutako nekazari askok hirietara jo zuten, baina eragozpen asko sortu ziren.
- Kolonietako eskulangintza ia guztiz desagertu zen, eta, era berean, erauzketa industriari bultzada eman zitzaion.
- Gizarte egitura berriak sortu ziren. Gizarte berdintasunik eza areagotu zen eta gizartean banaketa handia sortu zen.
- Mendebaldeko kultura gailendu zitzaien, eta akulturazioaren kontrako arbuioa eragin zen. Hala ere, 1885ean Kongresuko Alderdia sortu zen Indian.
Gerra Handiaren ondorioak
Ondorio soziopolitiko eta ekonomikoak
Dibertsifikazio eta higadura-estrategien porrotak aldaketa garrantzitsuak eragin zituen politikan, gizartean eta ekonomian:
- Lehenik, liberalismo politikoa alboratu zen, eta estatuak botere handiagoa izan zuen gizartearen eta ekonomiaren gainean. Finantza-gastu handiek ekoizpenari eta banaketari kontrol-neurriak jartzera behartu zituzten.
- Bigarrenik, administrazio-burokrazia zibila eta militarra gora egin zuen, gerrako ekoizpena eta ahalegina antolatzeko.
- Hirugarrenik, aldaketak gertatu ziren gizarte-egituran, arlo askotan, adibidez, generoen arteko harremanetan.
- Laugarrenik, ekonomia. Gerra-ekonomiak prezioak igo zituen. Gerra ondoren, Ameriketako Estatu Batuak lehen finantza potentzia zen.
- Azkenik, EBn eta Frantzian, botere zibila indarturik atera zen, eta demokratikoki aukeratutako gobernaburuek zuzendu zuten gerra: Lloyd Georgek EBn, eta Clemenceauk Frantzian.
Gerra Handiaren kausak
Bost faktorek eragin zuten Gerra Handia:
- Lehena, Frantziaren eta Alemaniaren arteko etsaitasun handia, Europaren bihotzean, 1870eko gerrak eraginda. Ideologia nazionalisten esker, aurkaritza gero eta handiagoa zen. Frantzia, Errusia eta EB hurbildu ziren: lehenik, 1891ko Itun Dualaren bidez, eta bigarrenik, 1904ko Entente Cordiale-aren bidez.
- Bigarrena, Austria-Hungariako Inperioaren eta Tsarren Inperioaren arteko aurkaritza gero eta handiagoa. Danubioren eta Balkanen inguruan sortua, Otomandar Inperioa desegin ahala. Austriaren espantsionismoak bi oztopo zituen: Frantziaren eta EBren mesfidantza eta Errusia. Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina bereganatzeari ekin zion.
- Hirugarrena, EBren eta Alemaniaren pixkanakako etsaitasuna. Batetik, kontinenteko industria eta finantza-potentzia nagusi gisa lehiatzen ziren. Bestetik, elkarren kontrako kolonia-politikak zituzten. Europako arazoen aurrean "isolamendu bikaina" baztertu zuten EBko gobernuek, eta Entente Cordiale eta Entente Hirukoitza sinatu zituzten.
- Laugarrena, norgehiagoka inperialistak sortutako tentsioak. XIX. mende amaieran hasi zen norgehiagoka, eta etsaitasun handiagoa sortu zuen Frantzia-EB blokearen eta Alemaniaren artean. Alemaniak Afrikaren Iparraldeko banaketari eginiko desafioek Entente Hirukoitzaren oinarriak finkatzea besterik ez zuten lortu.
- Bosgarrena, armamentu-norgehiagokaren zama. Izan ere, herrialde aurkariak erabakitasunez ari ziren beren armak eta armadak prestatzen. Potentzia guztiek mehatxutzat hartzen zituzten aurkarien lorpenak, eta berdintzen saiatzen ziren.
Ondorio demografikoak eta sozialak
Ondorio demografikoak
Estatu Batuek eta beste amerikar herrialde batzuek, XIX. mendetik aurrera, Europako milioika etorkin hartu zituzten. Depresio Handiak jaiotza-tasa jaistea eragin zuen, urte haietako egoera ekonomiko larriagatik. Behera egin zuten Europatik amerikar kontinentera zihoazen ozeanoz gaindiko migrazioek. Bestalde, ugaldu egin ziren fortuna bila zihoazen barne-migrazioak, eta eten egin zen landa-eremuetako exodoa.
Ondorio sozialak
Langabezia drama soziala bihurtu zen herrialde industrializatuetan. Langabeak itxaropenik gabeko pertsonak ziren. Langile mugimendua hazi zen, kapitalismoaren krisiak eta Sobietar Batasunaren garapen ekonomikoak bultzatuta. Alderdi komunistek eta sozialistek areagotu egin zuten beren eragin sozial eta politikoa.
Errusiar Iraultza: Leninen Aldia (1917-1924)
Leninek boterea zuelarik, 1917ko Urriaren 26an Dekretuak eman ziren:
- Bakearen dekretua: Haren ondorioz, Errusia Lehen Mundu Gerratik erretiratu zen. Brest-Litovskeko Bake Ituna Troskik negoziatu zuen Inperio Zentralekin. Sobieten Batzarrak berretsi zuen 1918an.
- Lurraren dekretua: Antzinako jabeei lurren jabetza kendu eta lurrak nekazarien artean banatu ziren. Gainera, zorrak barkatu zizkieten. Boltxebikeak saiatu ziren nekazariak konbentzitzen kolektibizazioa beharrezkoa zela, baina ez zen erraz lortu. 1918ko otsailean, Estatua bihurtu zen lurren jabe bakarra.
- Beste neurri batzuk: Tituluak eta pribilegioak ezabatzea, herrien autodeterminazio eskubidea aitortzea, funtzionarioen eta langileen soldatak parekatzea eta emakumeen berdintasuna onestea. Ekonomian, bankuak eta enpresak nazionalizatu ziren. Txeka sortu zen, polizia sekretua.
1918ko urtarrileko hauteskundeetan mentxebikeek eta sozialiraultzaileek lortu zuten gehiengoa, eta Dumak Leninen dekretuak ezabatu zituen. Orduan, boltxebikeek Guardia Gorriaren laguntzarekin Duma deuseztatu eta Dumaren zilegizko oinordeko gisa aurkeztu ziren.
Depresio Handiaren ondorioak
Ondorio ekonomikoak
- Estatu Batuetako produkzio industriala behera egin zuen.
- Gariaren prezioak hondoratu egin ziren, eta horrek kiebrara eraman zituen nekazari asko.
- Estatuek esku hartu zuten ekonomian, XIX. mendeko liberalismo ekonomikoaren doktrina hautsiz.
- Nazioarteko merkataritza erdira jaitsi zen. Herrialde industrializatuek ezin izan zieten irteera eman beren produktuei, eta lehengaiak esportatzen zituztenek ez zuten merkaturik aurkitu.
- Protekzionismoa nagusitu zen, eta zergapean jarri ziren beste herrialdeetatik zetozen produktu inportatuak.
Ondorio politikoak
- Nazioartean, errezeloak sortu ziren krisiarengatik, eta politika protekzionistak borrokatzen ziren merkatuak eskuratzeko. Batzuek ekimen inperialistak eragin zizkieten beren auzokoei, lehengaien edo merkatuen bila.
- Barne politikan, demokrazia parlamentarioek ospea galdu zuten. Erregimen autoritarioak eta totalitarioak ezarri ziren, eta haiek politika ekonomiko nazionalistak eta autarkikoak ezarri zituzten.
- Aldi berean, diktaduraren arriskua eta eragozpen ekonomikoengatik, fronteetan elkartu ziren ezkerreko alderdiak. Haiek irabazi zituzten hauteskundeak 1936an Espainian eta Frantzian.