Espainiaren 1898ko Hondamendia
Fernando VII.aren erreinaldian, Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak baino ez zituen kolonia gisa. Espainiaren menpe zeuden gainerako koloniek independentzia lortu zuten. Inperialismoaren garaia zen, eta Europako potentziak beren inperioak zabaltzen ari ziren.
Puerto Ricoko Arazoa
Esklaboak erabiltzen ziren lurrean lan egiteko. Hala ere, adostasun batzuen ondorioz, 1872an autonomia lortu zuten. Bi korronte bereizi ziren: batzuek Espainiak boterea izatea nahi zuten, eta besteek ideia nazionalistagoak zituzten. Elite ekonomikoak autonomiaren alde jarri ziren, eta 1872an lortu zuten. Horrela, gatazkak eta gerrak saihestu ziren.
Kubako Arazoa
Aurretik gerra bat egon zen, baina lortutakoa ez zen nahikoa, eta oraindik arazoak egongo ziren. Esklabotzaren abolizioa ez zen 1886ra arte lortu. Erreforma batzuk egon arren, independentziaren aldeko mugimenduak gora egiten zuen. Kuban jarrera politiko ezberdinak nabaritu ziren: batzuk espainolistak ziren, ez zuten erreformarik nahi eta Espainiako gobernuak boterean jarraitzea interesatzen zitzaien; beste batzuk autonomiaren aldekoak ziren; eta azken batzuk independentziaren alde zeuden.
Kubaren independentziaren aldeko mugimenduan pertsonaia garrantzitsua izan zen José Martí. 1892an sortu zuen bere alderdia, eta 1895ean matxinada prestatu zuten. Kubako independentziaren aldekoak Espainiako armadaren kontra. Kubako Gerra horrek 1895etik 1898ra iraun zuen. Hasi eta gutxira hil zen José Martí, independentziaren liderra.
Une horretan, Estatu Batuak potentzia berria ziren, indartzen ari zirenak, eta Kuban interesak zituzten, toki estrategikoa zelako eta aberastasun ekonomikoa ekar zezakeelako. Estatu Batuek dirua eskaini zioten Espainiari Kubaren truke, baina Espainiak ez zuen Kuba saldu nahi. Tirabirak egon ziren bi herrialdeen artean, eta Maine akorazatuaren leherketaren ondoren, Estatu Batuek zuzenean esku hartu zuten gerran.
Estatu Batuek Maine akorazatua bidali zuten Habanara beren interesak defendatzeko. Maine akorazatua lehertu egin zen, eta Estatu Batuek Espainiari bota zioten errua; ondorioz, gerra deklaratu zioten. Estatu Batuek aspalditik zuten Kariben interesa, eta leherketa aitzakia gisa erabili zuten gerra deklaratzeko.
Une horretan, Estatu Batuen armada handiagoa eta berriagoa zenez, gerra irabazi zuten. Parisko Ituna sinatu zuten (1898), non Estatu Batuek beren baldintzak idatzi zituzten.
Parisko Ituna (1898)
Adostutakoa:
- Kubaren independentzia lortu zen.
- Espainiak Filipinak, Puerto Rico eta Guam eman zizkion Estatu Batuei diru gutxiren truke.
- Alemaniar Inperioari irla batzuk eman zizkion diruaren truke.
Hura Espainiar Inperioaren amaiera izan zen.