Primo de Riveraren diktadura eta Monarkiaren amaiera (1923-1931)
Laburpena
Dokumentuak 1923ko estatu-kolpetik hasi eta Alfontso XIII.aren erbestera arte, Primo de Riveraren diktadura bi fasetan azaltzen du: Direktorio Militarra eta Alhucemasko garaipenaz geroztikako azken fasea. Monarkiaren krisia eta 1931ko errepublika aldarrikapenaren aurrekariak ere jorratzen dira.
Funtsezko puntuak
- 1923ko irailean Primo de Riverak estatu-kolpea jo zuen, eta parlamentarismoa eta 1876ko Konstituzioa amaitu ziren.
- Direktorio Militarrak (1923-1925) parlamentua deuseztatu zuen, alderdi politikoak debekatu zituen eta greba-eskubidea kendu zuen.
- Unión Patriótica (UP) alderdia sortu zen, eta Asamblea Nacional Consultiva izeneko erakundea Gorteen ordez jarri zen.
- Ekonomian politika protekzionista eta interbentzionista aplikatu zen, eta Telefónica eta Campsa bezalako enpresak sortu ziren.
- 1925eko Alhucemasko lehorreratzeak Afrikako Gerran garaipen militar garrantzitsua eman zion diktadurari.
- Primo de Rivera 1930eko urtarrilean dimititu zen, 1929ko Krisi Handiaren eta euskarri politikoen galeraren ondorioz.
- 1931ko apirilean udal-hauteskundeak errepublikanoek irabazi zituzten, eta Alfontso XIII.a atzerrira joan zen.
1923ko irailean, Primo de Riverak estatu-kolpea jo zuen, eta horren ondorioz, sistema parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa amaitu ziren. Erregeak, kolpe militarra onartu zuenez, Primo de Riverari gobernua osatzeko agindu zion. Kolpeak, ia oposiziorik gabe, arrakasta izan zuen.
Horrela, bi fase nagusi bereiz daitezke:
Direktorio Militarra (1923-1925)
Militarrak jarri zituen estatuko kargu garrantzitsuenetan. Parlamentua deuseztatu egin zen, eta alderdi politikoen ekintzak debekatu zituen. Arazo sozialei aurre egiteko, greba-eskubidea kendu zuen. UGTk Primo de Riveraren diktadura onartu zuen; CNTk, aldiz, ez. Alderdien arteko jazarpena gogorra izan zen: anarkistak, komunistak, euskal nazionalistak, besteak beste.
Primo de Riveraren diktadura estatua modernizatzeko saio autoritarioa izan zen. Primo de Rivera bera estatu berri bat antolatzen saiatu zen. Horretarako, alderdi politiko berri bat sortu zuen, Unión Patriótica (UP) izenekoa. Horri esker, diktadorea konstituzio berri bat prestatzen hasi zen, eta Gorteen ordez Asamblea Nacional Consultiva izeneko erakundea sortu zuen.
Ekonomian, politika protekzionista eta interbentzionista jarraitu zuen: bertako industriaren produktuak babestuz, kanpotik etorritako produktuak zergapetuz, eta ekonomiaren sektoreetan monopolioak sortuz. Horrela, Telefónica eta Campsa enpresak sortu ziren, adibidez. Gainera, errepideak, urtegiak eta bestelako azpiegiturak eraiki ziren.
Alhucemasko Lehorreratzea eta Diktaduraren Amaiera (1925-1930)
1925ean, Afrikako Gerran, garaipen militar garrantzitsua lortu zuen Alhucemasko lehorreratzearekin. Marokoko protektoratua egonkortu egin zen, eta garaipen honek prestigio militar handia eman zion.
Baina 1929ko amaieran, Primo de Rivera bakarrik gelditu zen, euskarri politikorik gabe. UPk ez zuen funtzionatzen. Egoera ekonomikoa ere nahiko zaila zen, 1929ko Krisi Handia hasita baitzegoen, eta estatua diru gabe zegoen. Azkenean, 1930eko urtarrilean, Primo de Riverak dimititu egin zuen.
Monarkiaren Amaiera
Primek dimititu ondoren, Alfontso XIII.ak diktaduraren aurreko egoerara itzuli nahi zuen, hau da, 1876ko Konstituziora eta alderdi kontserbadore eta liberalen arteko txandaketara. Baina baldintza politikoak oso desberdinak ziren, iritzi publikoa monarkiaren kontra eta errepublikaren alde baitzegoen. Orduan, militarren gobernuarekin jarraitzea erabaki zuten, eta behin-behineko gobernu militarrak txandakatu egin ziren. Batzuetan, neurri oso gogorrak hartzen zituzten.
Oposizioa Donostiako Itunean elkartu zen, monarkiaren kontra eta errepublikaren alde egiteko. Errestaurazioko politikari askorentzat erregetza zaharkitua zegoen; beraz, estatua modernizatzeko eta iraultzaren arriskuak saihesteko errepublika egokiagoa zela uste zuten. Gainera, armadako ofizialak ere errepublikaren alde jartzen hasi ziren.
Denbora irabazteko, udal-hauteskundeak egin zituzten 1931ko apirilean. Hiri gehienetan errepublikanoek irabazi zuten, eta hurrengo egunean Alfontso XIII.a, abdikatu gabe, atzerrira joan zen.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Noiz eman zuen Primo de Riverak estatu-kolpea?
1923ko irailean eman zuen estatu-kolpea. Horren ondorioz sistema parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa amaitu ziren.
Zer izan zen Direktorio Militarra?
1923tik 1925era bitartean izan zen lehen fasea. Militarrek estatuko kargu garrantzitsuenak hartu zituzten, parlamentua deuseztatu zen eta alderdi politikoen jarduera debekatu zen.
Zergatik dimititu zuen Primo de Riverak 1930ean?
1929an euskarri politikorik gabe geratu zen, UP alderdiak ez zuelako funtzionatzen, eta 1929ko Krisi Handiak estatua diru gabe utzi zuen. 1930eko urtarrilean dimititu zuen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.