Euskal Herriko trantsizio demokratikoa: gertaerak eta erronkak

Historia-n eguneratua4,46 KB

Laburpena

Dokumentuak Euskal Herriko trantsizio demokratikoa aztertzen du, 1976tik 1980ra bitarteko gertaerak kontuan hartuta: greba eta manifestazio odoltsuak, Frankismoaren amaiera eta Erreforma Politikoa, 1977ko hauteskundeak, Nafarroako eztabaida, Gernikako Estatutuaren onarpena eta lehen hauteskunde autonomikoak. Ikasleak gertaera nagusiak eta alderdien arteko tentsioak ulertuko dituzte.

Funtsezko puntuak

  • 1976an greba eta manifestazio ugari egin ziren Euskal Herrian askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko.
  • Erreforma Politikorako Legearekin Gorte frankistak desagertu ziren eta demokraziaren bidea hasi zen.
  • 1977an D'Hondt legearen arabera egin ziren hauteskundeak; Euskal Herrian alderdi nazionalistek lortu zuten diputatu gehienak.
  • 1978an Euskal Kontseilua sortu zen, diputatu euskaldunez osatua, eta Gernikako Estatutua egin zen erreferendum baten bidez.
  • Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko eztabaida konponezina eta gogorra izan zen.
  • 1980an lehen hauteskunde autonomikoak egin ziren, eta Carlos Garaikoetxea lehendakari izendatu zuten.
  • Alderdi Nazionalistak 25 eserleku lortu zituen 1980ko hauteskundeetan, gehiengo absolutua.

Frogatu zeure burua

Trantsizioaren Hasiera eta Gertaera Odoltsuak

1976an, greba asko egin ziren Euskal Herrian, eta askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko manifestazio ugari egin ziren. Urte horretan bertan, bi gertaera odoltsu oso garrantzitsu izan ziren:

  • Gasteizen manifestazio batean 5 langile hil zituzten tiroka.
  • Juramendin karlisten kontzentrazioan ere istilu larriak izan ziren.

Langile, politikari eta ikasle guztiak atera ziren kalera askatasuna eskatzera. Gobernuarentzat, langileentzako jazarpena izan zen garrantzitsuena.

Frankismoaren Amaiera eta Erreforma Politikoa

1979ko urtea gogorrena izan zen; hilketak, tentsioa eta presioa oso gogorrak izan ziren urte honetan. Horregatik, erreformak oso azkar egingo zituztela esan zen. Erreforma bat egin zen, baina ezinezkoa zen frankismoarekin amaitzea. Orduan, kulturalki eta politikoki, aginte frankista transformazioaren bitartez kentzea erabaki zen. Baina, nola kentzen da agintea? Aginte nagusiena legea da; aginte legegilearekin amaitu behar zen frankismoarekin amaitzeko. Beraz, Gorteekin amaitu behar zen. Gobernuak dekretu bat sortu zuen Gorteekin amaitzeko: Erreforma Politikorako Legea. Lege hori onartu zen, eta Gorte frankistak desagertu ziren. 1976an, frankismoa erreferendum horrekin amaitu zen, eta demokraziaren bidea hasi zen.

1977ko Hauteskundeak eta 1978ko Konstituzioa

1977an D'Hondt legearen urtea izan zen, eta hauteskunde legea ezarri zen. Bi koalizio bakarrik aurkeztu ziren. Baina Euskal Herrian, Alderdi Nazionalistak bakarrik lortu zituen diputatuak; nazionalista ugari aurkeztu ziren. Beste alderdi batzuek ez zuten ezer lortu. Horregatik, hurrengo urteetan, hurrengo hauteskundeei begira eta UCDren arrakasta ikusita, 1978ko Konstituzioa idatzi zen. Euskal Herrian ere saiakera bera egin zen, eta Leizaolarekin negoziatu zuten, baina honek ezezkoa eman zuen, ez zegoelako adostasunik.

Nafarroako Eztabaida eta Eskubide Historikoak

Nafarroan egon zen arazo garrantzitsuena: nafartarrek ez zuten Euskal Autonomia Erkidegoan sartu nahi. Horregatik, eztabaida konponezina eta gogorra zen. ETAk eta alderdi nazionalistek Rocarekin negoziatu ondoren, Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko aukera eztabaidatu zen, baina zailtasunak agerikoak ziren. Nazionalistek beste arazo bat planteatu zuten: sinboloak. Baina, azken finean, negoziatu eta onartu zituzten. Horretaz gain, beste arazo larri bat eskubide historikoak izan ziren: Bergarako Hitzarmena eta Cánovasekin sinatutako Kontzertu Ekonomikoa. Baina gero, berezitasun oro kentzea eskatu zuten, autonomia barruko berdintasuna ezartzeko beste herriekin. Azkenean, Suarezek eta Gorteek zuten presagatik, horrela uztea erabaki zuten. Horregatik, nazionalistek abstentzioa eskatu zuten. Orduan, Gobernuak esan zuen ezin zuela autonomiari buruz hitz egin, Konstituzioa nahi ez zutelako. 1978an, beste gertaera garrantzitsu bat izan zen: Euskal Kontseilua sortu zen. Diputatu euskaldun guztiekin osatu zen. Kontseilu horrek eskumen batzuk hartu zituen, dirua kudeatzeko, besteak beste. Horregatik, baztertuta zeuden hainbat alderdi txikik politikan parte hartu nahi zutela erabaki zuten, eta hurrengo hauteskundeetarako koalizio bat egitea pentsatu zuten.

Euskal Kontseiluaren Banaketa eta Koalizio Berriak

Euskal Kontseilua lanean hasi zenean, barruan banaketa bat egitea pentsatu zuten. Koalizio bat egiteko lanean hasi ziren, baina ezadostasunak sortu ziren, eta bi koalizio eratu ziren: HB eta EEE.

Gernikako Estatutuaren Onarpena

Euskal Kontseilua lanean hasi zen; lehenengo pausoa Gernikako Estatutua egitea zen, indarkeria oso handia zelako presioa zutelako. Horregatik, 1978an Estatutua egin zen eta erreferendum bat egin zen. Estatutuaren inguruko bozketak egon ziren. Abstentzioa oso altua izan zen. Hala eta guztiz ere, aurrera egin zuen.

1980ko Hauteskunde Autonomikoak eta Lehendakaria

1980an Estatutua onartu ondoren, hauteskunde autonomikoak egin ziren, lehendakari bat aukeratzeko. Lehenengoa nazionalista bat izan zen: Carlos Garaikoetxea.

Alderdi Nazionalistaren Garaipena eta HBren Estrategia

Alderdi Nazionalistak 25 eserleku lortu zituen (gehiengo absolutua). HB hauteskundeetan aurkeztu zen, zenbat indar zuten jakiteko, baina ez zen Parlamentura joateko asmoz.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer gertatu zen 1976an Euskal Herrian?

Greba asko egin ziren eta askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko manifestazio ugari izan ziren. Gasteizen manifestazio batean 5 langile hil zituzten tiroka.

Zer da Erreforma Politikorako Legea?

Gobernuak sortutako dekretua da, Gorte frankistak amaitzeko. Lege hori onartu zen eta Gorte frankistak desagertu ziren.

Noiz eta nola onartu zen Gernikako Estatutua?

1978an egin zen eta erreferendum batean onartu zen. Abstentzioa oso altua izan zen, baina aurrera egin zuen.

Nor izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen lehendakaria?

Carlos Garaikoetxea izan zen, 1980ko hauteskunde autonomikoen ondoren aukeratua.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan egin ziren greba eta manifestazio ugari Euskal Herrian?
2. Zer legek ezarri zuen hauteskunde sistema 1977an?
3. Zer erakunde sortu zen 1978an, diputatu euskaldunez osatua?
4. Zein alderdik lortu zituen 25 eserleku 1980ko hauteskundeetan?
5. Zein izan zen 1980ko lehen lehendakaria?
6. Zer gertatu zen Nafarroarekin Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.