Lurrazala eta Mantua: Lurraren Barne Egitura
Lurrazala
Lurrazala erditik urrutien duen geruza solidoa da, geosferaren %1,6 baizik ez du hartzen. Mohorovičić-en etenuneak mantua mugatzen du. Lurrazalaren batez besteko dentsitatea 5,5 g/cm³-koa da. Lurrazalaren tenperatura, zenbat eta sakonago sartu, handiagoa da. Hori mehatzeetan eta 13 km-ra iritsi diren zundaketetako neurketei esker ezagutzen da. Kalkuluen arabera, tenperatura sakondu ahala egiten duen gorakada, edo gradiente geotermikoa, 30 ºC/km-koa da. Gradiente geotermiko hori ez da berdina leku guztietan; sumendi inguruetan, adibidez, handiagoa da.
Geruzak lodieran, egituran eta konposizioan dituen aldaketak direla eta, bi lurrazal bereizten dira: lurrazal kontinentala eta ozeanikoa. Kontinentala lodiagoa, zaharragoa eta konplexuagoa...