Lurrazala eta Mantua: Lurraren Barne Egitura

Geologia2,51 KB

Lurrazala

Lurrazala erditik urrutien duen geruza solidoa da, geosferaren %1,6 baizik ez du hartzen. Mohorovičić-en etenuneak mantua mugatzen du. Lurrazalaren batez besteko dentsitatea 5,5 g/cm³-koa da. Lurrazalaren tenperatura, zenbat eta sakonago sartu, handiagoa da. Hori mehatzeetan eta 13 km-ra iritsi diren zundaketetako neurketei esker ezagutzen da. Kalkuluen arabera, tenperatura sakondu ahala egiten duen gorakada, edo gradiente geotermikoa, 30 ºC/km-koa da. Gradiente geotermiko hori ez da berdina leku guztietan; sumendi inguruetan, adibidez, handiagoa da.

Geruzak lodieran, egituran eta konposizioan dituen aldaketak direla eta, bi lurrazal bereizten dira: lurrazal kontinentala eta ozeanikoa. Kontinentala lodiagoa, zaharragoa eta konplexuagoa da.

Lurrazal Kontinentala

Goialdean aluminio silikatoak dituzten harriak dira gehienbat, konposizio kimikoa granitoaren antzekoa dutenak. Hauek askotakoak izan daitezke; granitoaz gain, beste harri igneo batzuk, harri metamorfikoak edo sedimentarioak ere badaude. Azken horiek hartzen dute lurrazal kontinentalaren zatirik handiena.

Lurrazal kontinentalaren alderik sakoneneko harrietan burdina eta magnesio silikatoak dira nagusi. Harri hauen batez besteko konposizioa basaltoaren antzekoa da. Lurrazal kontinentalaren harri mota bataren edo bestearen nagusitasuna ikusten zenez, bi azpigeruza bereizten ziren: granito geruza (Sial deitua) eta basalto geruza (Sima). Gaur egun ez dira bereizten, harriak nahasita baitaude.

Lurrazal Ozeanikoa

Basaltoaren konposizioa duten harriz dago osatuta gehienbat. Kanpoaldean basaltozko harriak (sumendi-harri igneoak) dira, eta azpian basaltoaren antzeko konposizioa duten harri igneo plutonikoak daude. Basaltoen gainean sedimentu geruza bat izan ohi da, lurrazal kontinentalaren inguruan lodiagoa dena, lurrazal horretatik iritsitakoak direlako.

Lurrazal kontinentala baino soilagoa eta berriagoa da; harri zaharrenek ez dituzte 200 milioi urte baino gehiago. Lurrazalaren lodiera 10 km-koa da.

Mantua

Lurrazalaren eta nukleoaren arteko geruza da. Lurrazalaren eta nukleoaren muga Gutenberg-en etenunea da, 2900 km-ko sakoneran. Uhin sismikoen hedatze-abiadurak adierazten duen bezala, mantua solidoa da. Haren barruan bigarren mailako etenune bat sumatzen da 650 km-ko sakoneran; horren arabera, goiko mantua eta beheko mantua bereizten dira.

Goiko mantua burdin eta magnesio silikatoz (peridotita konposizioko harriz) osatuta dago.

Deskargatu

PDF Word HTML