Geografia eta Meteorologia: Oinarrizko Definizioak
Definizioak
Eguraldia
Atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da. Oso aldakorra da, eta behaketa zuzenen bidez zehazten da. Eguraldia aztertzen duen zientzia Meteorologia da.
Klima
Atmosferak leku jakin batean duen batez besteko egoera da. Eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu. Leku jakin batean urtean zehar egiten duen eguraldia aztertuz eta batez besteko balioak estatistikoki kalkulatuz zehazten da. Klima aztertzen duen zientziari Klimatologia deritzo.
Ekintza Gunea (Presio Eremuak)
Goi eta behe presio eremuak dira.
Presio Atmosferikoa
Aireak gainazal unitate baten gainean eragiten duen presioa da. Barometroarekin neurtzen da, eta eguraldi mapetan presio bereko puntuak isobara lerroen bidez lotzen dira.
- Goi presio guneak (Antizikloiak)