Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Geologia eta Geografia Terminoen Glosarioa

Geologia3,26 KB

Loess

Basamortuen ertzetan lur oso emankorrak sortzen dituzten buztinak eta limoak biltzen dituen egitura da. Milaka urtetan zehar gertatutako hondar-ekaitzengatik sortzen da, hau da, haizearen eraginez. Kolore horixka du eta ez du estratifikaziorik.

Ripples (Uhin-markak)

Sedimentuz osaturiko muino simetriko eta ordenatuak dira, beraz, egitura sedimentarioak dira. Hondarrean haizearen edota uraren korronteen eraginaren ondorioz sortzen dira. Esaterako, itsasbeherako hondartzetan ikus daitezke.

Itsaslabarra

Itsasoan zuzenean amaitzen den gorabehera geografikoa da, eta askotan faila edota ibaien eraginez sortzen da. Itsaslabarrak higadurarekiko erresistenteak diren arrokaz osatuta daude (adibidez, hareharriz, kareharriz...).

Plataforma Kontinentala

Lurrazal...

Jarraitu irakurtzen "Geologia eta Geografia Terminoen Glosarioa" »

Erliebe Motak Espainian: Karstikoa, Buztintsua eta Bolkanikoa

Geologia2,42 KB

Erliebe Karstikoa

Lapiaz edo lenarrak: Ildaska eta zulo estuak dira, gehienetan horma puntadunez banatutakoak. Zonalde makurretan eta landaretza gutxikoetan agertzen dira.

Dolina edo torkak: Zirkulu formako sakonuneak dira.

Poljeak: Jatorri endorreikoa eta hondo laua duten sakonuneak dira, gehienetan luzangak izaten dira.

Arroila, haitzarte, meaka, foz edo ateak: Haran estua edo haitz arteko igarobide sakona da. Gehienetan, hondoan erreka bat igarotzen da.

Kareharriaren barnetik ura pasatzean, forma endokarstikoak sortzen dira:

  • Haitzuloak: Estalaktitak eta estalagmitak.
  • Ponorra: Ur-korronte bat lurpera sartzen den zulo edo sarbegia.
  • Leize-zuloa: Haitzuloen sabaiak erortzean osatutako galeria erraldoiak.

Paisaia karstikoen adibideak: Larrako mendigunea

...

Jarraitu irakurtzen "Erliebe Motak Espainian: Karstikoa, Buztintsua eta Bolkanikoa" »

Kanpo-Eragile Geologikoak: Uraren Eragina Lurrean

Geologia3,48 KB

Mendikate Periozeanikoak eta Uharte-Arkuak

Mendikate Periozeanikoak: Subdukzio-eremuetan sortzen dira, litosfera ozeanikoa litosfera kontinentalaren azpitik sartzen denean.

Uharte-Arkuak: Subdukzio-eremuetan eratzen dira, litosfera ozeanikoa beste litosfera ozeaniko baten azpitik sartzen denean. Adibidez, Japonia eta Zeelanda Berria.

Kontinente Arteko Mendikateak

Litosfera kontinentaleko plaken arteko talkatik sortzen dira. Adibidez, Indoaustraliako plakaren eta Eurasiako plakaren arteko talkaren ondorioz, Himalaia sortu zen.

Uharrak

Malda handiko ur-lasterrak dira, eta euria egiten duenean soilik izaten dute ura. Hauek dira uharren atalak: harrera-arroa, hustubidea eta deiekzio-konoa.

Ibaiak

Ur-korronte natural jarraiak dira, eta nahiko ibilbide luzekoak....

Jarraitu irakurtzen "Kanpo-Eragile Geologikoak: Uraren Eragina Lurrean" »

Atmosfera eta Uraren Zikloa

Geologia2,17 KB

Atmosfera

0-12 Troposfera

12-50 Estatosfera

50-80 Mesosfera

80-500 Ionosfera

500-12.000 Metasfera

Osagaiak: Nitrogeno 78%, Oxigeno 21%, Beste batzuk 1%


OZONO GERUZAREN ZULAKETA

Izpi ultramoreak

C.F.C kloroflorokarbonatuak: Hegazkinen, espraiak eta aire egokitua

Euri azidoa:

Nitrogeno oxidoa No2

Sufre oxidoa SO2

Azido nitrikoa HN2

Azido sulflurikoa H2SO4


KLIMA ALDAKETAK

Zergatik? (Kausa edo eragilea) Non eragiten da?

Temperatura igotzearen ondorioz Fenomeno atmosfera Ipar eta hego poloa Bizidunengan

Zer sortzen da? Zer ondorio ditu Zer ondorio ditu? Zer ondorioa ditu?

Berotegi efektua Uholdeak-lehorketa-Urakana Itsas maila igotzea-izotza urtzea Giza osasunari kaltea-Bizilekualdaketa

Nork/Zer osatzen du?

Giza ekintzak-Suteak


Airearen kutsadura

Airearen kutsadura

Arozoak

Berotegi-...

Jarraitu irakurtzen "Atmosfera eta Uraren Zikloa" »

Kanpoko agente geologikoak

Geologia990 bytes

Klastoak: meteorizazioaren ondorioz sortzen diren edozein tamainatako harri zatiak dira.

Detrituak: jatorri dituzten harri oinean ordenarik gabe eta modu nahasian pilatzen diren klastoak dira.

Sedimentuak agente geologikoek garraiatzen dituzte; detrituak, berriz, ez.



-Goi-ibilguan: Higadura da nagusi. Egitura geologikoa: V formako harana.

-Erdi-ibilguan: Garraioa da nagusi. Egitura geologikoak: azpil erako haranak, eta meandroak.

-Behe-ibilguan: Sedimentazioa da nagusi.. Egitura geologikoak: azpil erako haranak, meandroak eta deltak.


Erg-ak sedimentazioaren bitartez sortzen direnhareazko basamortuak dira Eta reg-ak higaduraren eraginez sortzen diren harri basamortuak dira.




Garraioan material horiek mugitzerakoan sortzen den desgastea da, bai Harri...

Jarraitu irakurtzen "Kanpoko agente geologikoak" »

Isurialde hidrografikoa

Geologia2,57 KB

7. Arro hidrografikoa. Ibai batek mendi Multzoen artean sortzen duen eureka sarea.

8.Föehn efektua. Haize korronte batek Mendien barrena (mendigunea zeharkatzean) mugitzearekin batera sortzen duen Efektua. Efektu honekin paisana ederki ikus daiteke. Haize hezetasunez beteta Mendian gora abiatzerekin batera euri jasak sortzen ditu eta kontrako magalean Jaistearekin batera bero eta lehor egiten da. Udaldiko tipikoa Euskal Herrian: haize hegoa. Kalifornian ere berdina gertatzen da.

9. Uren muga-lerroa. Bi arro hidrografikoen Arteko bana lerroa. Esate baterako oro har penintsula mailan mediterranear eta Atlantiar isurialdeen artekoa.

Landaretza potentziala.Zonalde Klimatiko batean gizakiak eraldatu gabe haziko zen landaredia. Adb, Kantauri kostaldean...

Jarraitu irakurtzen "Isurialde hidrografikoa" »

Energia Iturriak: Berriztagarriak eta Berriztaezinak

Geologia2,42 KB

Energia Iturriak

Berriztaezinak

Gizakiaren denbora-eskalan berritzen ez diren energia-iturriak dira. Lurrean dute jatorria eta oso prozesu geologiko geldoen bidez eratzen dira, milioika urtetan.

Abantailak

  • Energia-iturri hauen ustiapenerako ohiturak eta teknologia oso garatuta daude.
  • Energia-iturri hauen errendimendua oso ona da.

Desabantailak

  • Berriztaezinak dira eta agortzen diren baliabideak dira.
  • Hondakinak sortzen dituzten energia-iturriak dira; beraz, ingurumen-inpaktuak eragiten dituzte.
  • Toki edo eskualde zehatz batzuetan bakarrik agertzen diren baliabideak dira; beraz, beste eskualde batzuekiko menpekotasun handia sortzen da.

Erregai Fosilak

Abantailak
  • Munduan erabiltzen den energia gehiena iturri hauetatik lortzen da.
Desabantailak
  • Erretzearen ondorioz,
...
Jarraitu irakurtzen "Energia Iturriak: Berriztagarriak eta Berriztaezinak" »

Urbanizazio Proiektuak: Lur Mugimenduak, Hormak eta Jasangarritasuna

Geologia3,08 KB

Urbanizazio Proiektuak: Lur Mugimenduak eta Egiturak

Lur Mugimenduak eta Lurzoru Motak

Lurzoru Motak Induskagarritasunaren Arabera

  • Arrokak
  • Bitartekoak: Zatikatutako arrokak edo lur trinkoagoak.
  • Lurrak: Lurzoru bigunak.

Betelanak eta Lubetak Egiteko Lurzoruak (PG 3/75)

Betelanak eta lubetak (terraplén) egiteko balio duten lurzoruak:

  • Lurzoru desegokiak.
  • Lurzoru onargarriak: CBR > 3.
  • Lurzoru aukeratuak: CBR > 10 edo CBR > 20 (*).

Arbetak (Pedraplén) Egiteko Arrokak (PG 3/75)

  • Arroka egokiak.
  • Arroka desegokiak.
  • Aurretiko azterketa behar dutenak.

Zangak Egokitzeko Lurzoruak

  • Lurzoru egonkorrak.
  • Lurzoru ez-egonkorrak.

Lur Mugimenduen Prozesua

  • Aurretiko Jarduerak:
    • Hiri-zerbitzuen ezabaketa.
    • Landaretzaren ezabaketa eta orubearen garbitzea.
  • Indusketa:
    • Aurretiko
...
Jarraitu irakurtzen "Urbanizazio Proiektuak: Lur Mugimenduak, Hormak eta Jasangarritasuna" »

Lurraren Kanpo Egitura eta Higadura Prozesuak

Geologia14,54 KB

LURRAREN KANPO EGITURA

Meteorizazio fisikoa (edo mekanikoa)

Harria apurtu, zatitu egiten da. Apurketa hori in situ eta geroago garraioan zehar ere gertatzen da. Meteorizazio fisikoa dakarten eragileak hauexek dira:

  • Kanpoko eragileak: Euria, elurra, erreka, haizea…
  • Uraren izoztea: Ura arrailduretan sartu eta izozten denean handitu egiten da bolumenez. Bolumen-handitze hori gertatzeko behar den tokia ez dagoenean gertatzen da apurketa, izotzak eragiten duen indarragatik.
  • Tenperatura aldaketak: "Bero-hotz" aldaketa gogorrek ere apurketa ekar dezakete, harriak dilatatzeko eta uzkurtzeko joera baitute. Hau oso gertaera arrunta da basamortuetan.
  • Inguruko tentsioak: Harriek beren inguruan daukaten oreka galtzen dutenean, desorekatu eta apurtu egin daitezke.
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren Kanpo Egitura eta Higadura Prozesuak" »

Iberiar Penintsulako Geologia eta Aroak

Geologia4,15 KB

Inguru Geologikoak

Inguru Silizeoa

Kanbriaurreko aroko eta aro primarioko harri zaharrek osatzen dute, Penintsularen mendebaldean, Kantauriar mendikatean, Mendikate Zentralaren, Toledoko mendien eta Sierra Morenaren mendebaldean. Arrastoak aurkitzen dira Pirinioetan, Iberiar mendikatean, Kataluniako Kostaldeko mendikatean eta Mendikate Penibetikoetan.

Harri nagusia Granitoa da, harri kristalino eta zurruna, erliebe granitikoa sortzen duena.

  • Kasu batzuetan granitoa kimikoki eta sakon aldatzen da, uraren eraginez.
  • Beste kasu batzuetan, granitoa arrailduren edo hausturen eraginez aldatzen da (Gandor, harritzak, domoak, bolak, torrak eta kaos granitikoak).

Kareharrizko Ingurua

Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute. Kokapena...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Geologia eta Aroak" »