Batxilergoa mailako Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Harri Sedimentarioen Eraketa: Litifikazioa eta Fosiltzea

Geologia3,42 KB

Harri Sedimentarioen Eraketa: Litifikazioa eta Fosiltzea

Litifikazioa: Sedimentuen Harri Bihurketa

Sedimentuak harri sedimentario bihurtzen dituen prozesu multzoari litifikazio esaten zaio. Prozesu horiek sedimentuei eragiten diete, horiek lurrazalean bertan edo lurrazaletik hurbil daudenean, eta, hortaz, presio eta tenperatura moderatuetan gertatzen dira, hau da, baxuak izaten dira beste harri mota batzuk sortzen diren litosferaren eremu sakonagoetakoekin alderatuta.

Sedimentu gainean geruza berriak jalkin ahala, aldatu egiten dira horiek jasaten dituzten baldintzak, eta aldaketa horren ondorioz gertatzen da litifikazioa. Litifikazioaren barruan hainbat prozesu bereizten dira:

1. Trinkotzea

Gaineko sedimentuen pisua jasaten dutenez, estu-estu elkartzeko...

Jarraitu irakurtzen "Harri Sedimentarioen Eraketa: Litifikazioa eta Fosiltzea" »

Plaken Tektonika eta Lurraren Egitura Geologikoa

Geologia12,44 KB

Mobilismoaren Sorrera eta Kontinenteen Jitoa

Alfred Wegener eta Teoria Mobilista

Buru Hausgarri Kontinentala: 1915ean Alfred Wegener alemaniar meteorologoak Kontinenteen eta ozeanoen jatorria liburua argitaratu zuen. Horrela sortu zen Teoria Mobilista. Teoria mobilistek diote Lurraren historian kontinenteak lekuz aldatu direla. Haien aurkakoek, berriz, kontinenteak horizontalean ezin direla mugitu diote.

Mobilismoaren aldeko argudioak

  • Argudio geografikoak: Wegenerren kasuan ere abiapuntua kontinenteen forma izan zen; buru hausgarri erraldoi bateko zatiak balira bezala ahokatzen zutela zirudien. Itsas mailaren aldaketa etengabeak eta itsasertzeko higadura-prozesuak kontuan hartzen baditugu, ahokatzea perfektua izatea izango zen harrigarriena.
  • Argudio
...
Jarraitu irakurtzen "Plaken Tektonika eta Lurraren Egitura Geologikoa" »

Unibertsoaren eta Lurraren Sorrera: Big Bangetik Plaken Tektonikara

Geologia2,84 KB

Unibertsoaren eta Lurraren Sorrera

Big Banga eta Izarren Eboluzioa

Big Banga (Orain dela 13.700 milioi urte)

Dena kontzentratuta zegoen dentsitate handian eta bolumen txikian. Egoera ezegonkorra zen, lehertu arte. Protoiak, neutroiak eta elektroiak eratu eta sakabanatzen hasi ziren.

Izarren eta Nebulosen Sorrera

Big Bangaren ondoren, izarren sorrera gertatu zen. Horrela sortutako izarretan, nebulosak sortu ziren.

Gaur egun, unibertsoan galaxiak, izarrak, Eguzki Sistema eta nebulosak (adibidez, Esne Bidea) aurkitzen ditugu.

Teoria Nebularra eta Eguzki Sistemaren Eraketa

Zeruan izarrak, planetak eta hautsa aurkitzen dira. Izarren arteko hauts eta gasezko hodeietan (nebulosetan), materia hori kolapsatu eta kondentsatu ahala, sistema berriak sortzen dira....

Jarraitu irakurtzen "Unibertsoaren eta Lurraren Sorrera: Big Bangetik Plaken Tektonikara" »

Iberiar Penintsulako Eremu Geologikoak eta Litologia

Geologia2,33 KB

Eremu silizeoa

Eremu silizeoa granitoa, kuartzitak, gneisa eta arbelak dira batez ere. Zokaloaren azaleratzeak dira eta penintsulako mendebaldean hedatzen dira:

  • Galizia eta Asturiasko mendebaldea.
  • Leongo mendiak, Zamora eta Salamanca aldeko penillanurak.
  • Portugalgo ipar eta erdialdea.
  • Extremaduraren parte handi bat.
  • Erdialdeko Mendikatea, Toledoko mendiak eta Sierra Morena.
  • Erdiko Pirinioak.

Klima epel eta hezearen eraginez, eremu hau osatzen duten materialek aldaketa kimiko handia jasaten dute. Granitoaren kasuan, urak feldespatoari eta mikari erasotzen die, buztin bihurtzen ditu, eta kuartzoa aske geratzen da. Beraz, harea eta buztinezko nahastea eratzen da.

Mendikate zaharrek bizkarralde kizkurtuak edo harri biribileko blokeak ageri dituzte; kuartzitek,...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Eremu Geologikoak eta Litologia" »

Lurrazala eta Mantua: Lurraren Barne Egitura

Geologia2,51 KB

Lurrazala

Lurrazala erditik urrutien duen geruza solidoa da, geosferaren %1,6 baizik ez du hartzen. Mohorovičić-en etenuneak mantua mugatzen du. Lurrazalaren batez besteko dentsitatea 5,5 g/cm³-koa da. Lurrazalaren tenperatura, zenbat eta sakonago sartu, handiagoa da. Hori mehatzeetan eta 13 km-ra iritsi diren zundaketetako neurketei esker ezagutzen da. Kalkuluen arabera, tenperatura sakondu ahala egiten duen gorakada, edo gradiente geotermikoa, 30 ºC/km-koa da. Gradiente geotermiko hori ez da berdina leku guztietan; sumendi inguruetan, adibidez, handiagoa da.

Geruzak lodieran, egituran eta konposizioan dituen aldaketak direla eta, bi lurrazal bereizten dira: lurrazal kontinentala eta ozeanikoa. Kontinentala lodiagoa, zaharragoa eta konplexuagoa...

Jarraitu irakurtzen "Lurrazala eta Mantua: Lurraren Barne Egitura" »

Klima Ozeanikoa Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Elementu Klimatikoak

Geologia3,42 KB

Klima Ozeanikoaren Ezaugarriak

Klimograma bat da, non hileko batez besteko tenperatura lerro baten bidez eta prezipitazioak zutabeen bidez adierazten diren. Urte osoko eskualde zehatz bati dagokio.

Prezipitazioak

  • Prezipitazioak ugariak dira (adibidez, 1237 mm-koak, 1000 mm-tik gorako euriteak).
  • Banaketa nahiko erregularra da, ez baitago hilabete lehorrik (30 mm-tik beherako euriteak).
  • Hala ere, udan gutxienekoa oso erlatiboa da, eta gehienekoa udazkenean eta neguan gertatzen da.

Tenperaturak

  • Urteko batez besteko tenperatura epela da (14 ºC-koa), eta tenperatura tartea baxua (10 ºC-koa).
  • Uda freskoa da, ez baitago 22 ºC-tik gorako batez besteko tenperatura duen hilabeterik.
  • Negua, berriz, epela da, hilabeterik hotzeneko batez besteko tenperatura 6-
...
Jarraitu irakurtzen "Klima Ozeanikoa Euskal Herrian: Ezaugarriak eta Elementu Klimatikoak" »

Harri Metamorfikoak eta Igneoak: Sailkapena eta Ezaugarriak

Geologia2,25 KB

Harri Metamorfikoak

Presio eta/edo tenperatura handitzean, harriek euren egoera solidoa galdu gabe izaten dituzten egitura- edo/eta mineral-aldaketen multzoari metamorfismoa esaten zaio. Harri mota guztiek jasaten duten prozesua da eta, era horretara, sortzen diren harri metamorfikoen itxura jatorrizkoen oso bestelakoa izan daiteke.

Metamorfismo motak

  • Metamorfismo termikoa: Magma-intrusioek harrietan sortzen dituzten tenperatura-igoeren ondoriozko metamorfismoa da. Intrusiotik urruntzean tenperatura-aldaketa txikiagoa denez, eragina handiagoa da intrusioa ukitzen duten arroketan. Hor aureola izenekoa eratzen da, hainbat metamorfismo-gradutako harriez osatua. Hau lekuko metamorfismo mota bat da, hau da, inguru mugatu batean eragiten duen prozesu
...
Jarraitu irakurtzen "Harri Metamorfikoak eta Igneoak: Sailkapena eta Ezaugarriak" »

Erliebearen Ezaugarriak eta Morfoestrukturak: Geografia Fisikoa

Geologia2,83 KB

Erliebearen Ezaugarri Nagusiak

  • Forma trinkoa eta oso zabala.
  • Kosta zuzenak.
  • Batez besteko altitude handia (660 m), mendikate garaiekin.
  • Mendi-erliebearen posizio periferikoa, goi-lautadaren inguruan kokatua, itsasoaren eragina geldituz.

Unitate Morfoestrukturalen Motak

Zokaloak

Aro primarioan eratutako goi-ordokiak dira. Aro horretako orogenesian sortutako mendikateak higatzean izandako lautzearen ondorioz sortuak.

Mendigune Zaharrak

Aro tertziarioan eratutako mendiguneak dira, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez sortuak.

Tolestura Mendikateak

Aro tertziarioko Alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira, itsasoak Aro Sekundarioan jalkitako material sedimentarioak tolestean sortuak.

Bi tolestura mendikate mota bereizten dira:

  • Bitarteko
...
Jarraitu irakurtzen "Erliebearen Ezaugarriak eta Morfoestrukturak: Geografia Fisikoa" »

Geografia eta Politika Kontzeptu Garrantzitsuak

Geologia2,94 KB

Erromako Ituna

1957ko martxoan sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europar Batasuna eratzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen.

Europar Batasuna

Europako 27 estatuek osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da. Bruselan dago Europar Batasuneko erakundeen egoitza nagusia.

Autonomia-erkidegoa

Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

Mendigune zaharrak

Aro tertziarioan sortutako mendiak dira, zokalo baten bloke bat gaztetzearen eraginez. Materialak paleozoikoak dira. Itxura biribildua dute.

Tolesdura mendikatea

Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortutako goraguneak dira. Aldapa handiak...

Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Politika Kontzeptu Garrantzitsuak" »

Euskal herriko erliebea

Geologia3,81 KB

Landak, Biarno eta bizkaiko golkoa ditu mugabide iparraldetik eta errioxa eta zaragoza hegoaldetik biarno hueska eta zaragoza ekialdetik kantabriia burgos eta errioxa mendebaldetik 20.644 hedaduran pasaia mota asko( iparralde menditsua, sakonuneko lautada zabalak piriniotako gailurrak)  oso ezaugarri desberdineko erliebe unitateak biltzen ditu honek eragina du kliman landaretzan nekasaritzan etab.. hiru erliebe unitate naguzi ditu:Pirineoak, Euskal mendiak, Sakonuneak 1 Pirinioak Euskal pirineoak ekialdeko muturrean hiru errege mailan (2428m) hasi eta mendebaklderantza Larruneraino (900 m) 1- Ardatzeko pirineoak Mazizo paleozoikoek eratzen dute naguzienak larrun, bortziria, kinto iguntzedira.sakonuneek bereizten dituzte elkarretatik kuartzita

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal herriko erliebea" »