Hondakinen Kudeaketa eta Lurzoruaren Oinarriak
Hondakinen Kudeaketa eta Tratamendua
Hondakin geldoak
Eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik jasaten ez duten eta arriskutsuak ez diren hondakinak dira. Hondakin mota hauek ez dira disolbagarriak, ezta erregaiak ere; ez dira biodegradagarriak eta ez diote kalterik eragiten ukitzen duten materiari.
Hondakin erradioaktiboak
Partikula edo erradiazio ionizatzaileak askatzen dituzten eta legez onartzen dena baino erradioaktibitate maila handiagoa duten hondakinak dira. Hondakin hauek, bereziki, zentral nuklearrek sortzen dituzte, baina beste arlo batzuetan ere sortzen dira.
Berrerabiltzea
Objektu bat konpondu edo garbitu ondoren, jatorrizko helburuarekin berriro erabiltzeko aukera ematen duen sistemari deritzo berrerabiltzea. Adibidez, honako...