Klima eta eguraldia: oinarriak eta Euskal Herriko klima motak
Eguraldia eta Klima: Zer Dira?
Eguraldia leku konkretu bateko atmosferaren egoera da. Klima, berriz, atmosferaren batez besteko egoera da, leku bateko tenperaturei eta prezipitazioei dagokienez, gutxienez 30 urteko denboraldi batean. Beraz, leku bateko eta une zehatz bateko egoera atmosferikoa eguraldia da, eta denboran zeharreko batez bestekoa klima.
Bai klima bai eguraldia aztertzeko, fenomeno atmosferikoak aztertu behar dira, batez ere troposferan, atmosferaren beheko geruzan. Behatoki meteorologikoetan egiten da datuen bilketa, eta gero datu horiek erabiliko dira klima aztertzeko.
Eguraldiaren azterketa egiten duen zientzia meteorologia da, eta klimarena, berriz, klimatologia. Klimatologiak klimak sailkatu, azaldu eta horien ondorioak aztertzen...