Geologia: Oinarrizko Terminoak eta Formak
Mendigune Zaharrak
Aro tertziarioan sortutako mendiak, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Beraz, materialak paleozoikoak dira. Oro har, itxura biribil eta tontor lauak dituzte.
Tolestura-mendikateak
Aro tertziarioko alpetar orogenesiak sortutako goraguneak, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak (kareharriak) tolestean. Oro har, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte. Bi mota:
- Bitarteko mendikateak (zokaloen ertzean)
- Alpetar mendikateak (itsas fosa luze eta sakonetan)
Arro Sedimentarioa
Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak, sedimentuz beterikoak (buztina, kareharria). Oro har, erliebe horizontalak dituzte. Bi mota:
- Zokalo batek bloke bat alpetar orogenesiaren