Berotegi-efektua: Zer da eta nola eragiten du?
Zer da berotegi-efektua?
Berotegi-efektua klima berotzen duen prozesu natural bat da, Lurraren hartu-eman erradioaktiboan parte hartzen duena. Atmosferan dauden berotegi-efektuko gasek (BEG) sortzen dute, batez ere:
- Ur-lurruna (eragin gehien duena)
- Karbono dioxidoa (CO2)
- Metanoa (CH4)
Efektu hau nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzen diren berotegien analogiaz izendatu da. Hauek espazio itxi batzuk dira, alde bat edo gehiago beira edo plastiko gardenezkoak dituztenak, eguzkiaren beroa igarotzen utziz eta barnean gordez, landareek mikro-klima onuragarri batez goza dezaten.
Giza jardueraren eragina eta arriskuak
Baina giza jarduerak, batez ere azken hamarkada hauetan eta Ipar hemisferioan, altxarazi egin du CO2 kontzentrazioa eta, aldi berean, arriskuan...