Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ekonomiaren Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak, Merkataritza eta Garraioa

Geografia4,51 KB

Hirugarren Sektorea

Ondasun materialak sortzen ez dituzten, baina pertsonen edo beste produkzio-sektore batzuen beharrak asetzen dituzten zerbitzuak sartzen dira.

Zerbitzuen Sailkapena

  • Banaketa-zerbitzuak: Ondasunak, aldaketarik egin gabe, ekoizlearengandik kontsumitzailearengana eramaten dituztenak dira.
  • Enpresa-zerbitzuak: Enpresa batek beste enpresa batzuei ematen dizkienak dira.
  • Gizarte-zerbitzuak: Pertsonentzat direnak dira.

Merkataritza eta Merkataritza-Tresnak

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko salgaien eta zerbitzuen salerosketa da.

  • Salerosketa: Erosteko edo saltzeko egintza da.
  • Merkatua: Merkataritza-salerosketak egiten diren lekua da.

Barruko Merkataritza

  • Handizkakoa: Salgai-kantitate handiak erosten dizkiete ekoizleei.
  • Txikizkakoa: Kontsumitzaileei
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomiaren Hirugarren Sektorea: Zerbitzuak, Merkataritza eta Garraioa" »

Abiadura Handiko Trenbide Sarearen Garapena Espainian

Geografia2,79 KB

Espainian Abiadura Handiko Trenbide Sarea Bultzatzen

Europan nagusitzen ari den abiadura handiko trenbide eredua Y forman ezarri nahi da Espainian. Bidaiarien garraioaren batez besteko abiadura 250 km/h-koa izango da. Merkantziak garraiatzeko erabiliko diren trenek, berriz, abiadura eta potentziaren arteko oreka egokia bilatu beharko dute.

Historikoki, Espainian trenbidea ez da behar bezala zaindu ezta bultzatu ere, eta horren ondorioz, desinbertsio kronikoa pairatu du. Egoera horrek bide estuko konpainia ugariren eta RENFEren distantzia luzeko ibilbide askoren itxiera ekarri du.

Trenaren Aldeko Apustu Berria

Egun, ordea, trenaren aldeko apustu argia eta jarrera aldaketa nabarmena dago. Merkantzien trafikoa berbideratu behar da, eta horretarako,

...

Jarraitu irakurtzen "Abiadura Handiko Trenbide Sarearen Garapena Espainian" »

Espainiako Biztanleria: Banaketa eta Eboluzio Demografikoa

Geografia3,58 KB

Banaketaren Ezaugarriak

  • Efektiboa: 46 milioi biztanle 2008an.
  • Banaketa (biztanle-dentsitatea): 91,1 biztanle/km² 2008an.
  • Desorekak: dentsitate handiko eta txikiko inguruen artean.

Banaketa Azaltzen duten Faktoreak

a) Industria aurreko aldia (oinarria nekazaritza)

  • XVI. mendea
  • XVII. mendea
  • XVIII. mendea

b) Industria-aldia (XIX. mendetik 1975era)

  • Faktore naturalek garrantzia galdu zuten.
  • Periferiako eskualdeek biztanleria irabazi zuten.

c) Industria osteko aldia (1975eko krisitik aurrera)

  • Kontraste demografikoak leundu egin ziren.
  • Industrializazio-inguruek biztanleria galdu zuten.

Erregimen Demografiko Zaharra

Jaiotza-tasa altua

  • Landako ekonomia eta gizartea zen nagusi.
  • Ez zegoen jaiotzak kontrolatzeko sistemarik.

Heriotza-tasa handia eta gorabeheratsua

  • Elikadura
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleria: Banaketa eta Eboluzio Demografikoa" »

Herrialde Azpigaratuetako Nekazaritza: Tradizionala vs. Sail Handiak

Geografia3,14 KB

Nekazaritza Tradizionala Herrialde Azpigaratuetan

Nekazaritza tradizionalean, jarduten duten nekazariek baliabide gutxi izaten dituzte, eta familiaren mantenua eskuratzea da helburua. Toki askotan, ordea, enpresa multinazionalek sail handiak sortu dituzte, beren interes ekonomikoekin lotuta.

Nolakoa da Nekazaritza Tradizionala? Ezaugarriak

  • Biziraupeneko nekazaritza da, jabetza txikiekin, eta nekazari familia elikatzea da bere helburua.
  • Urte osoan elikagaiak izateko, polilaborantza erabiltzen dute, elikagai ugariak lortzeko.
  • Teknika nahiz lanabesak oso oinarrizkoak dira, eta produktibitate txikia lortzen da.
  • Faktore fisikoek eragin izugarria dute, teknologia aurrerapenak eskueran ez izateagatik.

Nolakoa da Sail Handietako Nekazaritza?

Oro har, herrialde...

Jarraitu irakurtzen "Herrialde Azpigaratuetako Nekazaritza: Tradizionala vs. Sail Handiak" »

Espainiako Hiri Sareak: Sistema eta Hierarkia Aztertuz

Geografia2,48 KB

1. HIRI SAREAK: HIRI SISTEMA ETA HIERARKIA

EspainianSarrera: Hiriek harreman ekonomiko, sozial eta kulturalak izaten dituzte inguruko eremuekin. Izan ere, hirietako zerbitzu, hornidura eta azpiegiturak inguruko eremuetako biztanleek ere erabiltzen dituzte. Garraiobideen garapenaren eraginez, hainbat hiri-jarduera kanpoaldera eramateko joera nagusitu da. Horrela, hiriak erdigune bihurtu dira, eta inguruko esparruak edo eragin-eremuak ondasunez eta zerbitzuz hornitzen dituzte. Gune horiek guztiek hiri-sarea osatzen dute. Hiri sistema baten barruan hiriek kokapen hierarkikoa dute.

Hiri Sistemak

Espainiako hiri sistemak 4 ardatz ditu (+Madril):

  • Iparraldeko ardatza: Galiziatik Euskadiraino datorrena.
  • Ebro haraneko ardatza: Eremu kantauriarra eta mediterraneoa
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri Sareak: Sistema eta Hierarkia Aztertuz" »

Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak

Geografia3,93 KB

PENINTSULA BARRUALDEA: Inguru fisikoak: Bi mesetak, eta Ebroren sakonunea inguru lauetan. Klima mediterranear kontinentalizatua.

Nekazaritza Egitura

Populazioa galdu du azken urteotan, baina beste eremuetan baino gehiago. Populaketa bildua orokorrean. Minifundioa nagusi: Ipar Mesetan. Latifundioak: Gaztela-Mantxa, Aragoi, Extremadura, Salamancan.

Nekazaritza

Lurraren %44. Lehorreko sailak: mesetako eremuetan, Ebroren haranean. Gaur egun lehorra: garagarra, garia, olibondoak, mahastiak (trilogia mediterranearra). Lugorri erdia ekilorearekin. NBP-en politikarekin lugorri gehiago. Ureztaketari esker ustiaketa intentsiboagoa: Industria-landareak: azukre erremolatxa (Dueroren haranean), lupulua, tabakoa. Bazkak: alpapa, artoa. Frutak eta barazkiak:...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak" »

Geografia Ekonomikoko Kontzeptuak eta Espainiako Hiri-sarea

Geografia4,86 KB

Geografia Ekonomikoko Oinarrizko Kontzeptuak

Hona hemen geografia ekonomikoan ohikoak diren hainbat kontzepturen definizioak:

Hiri-hierarkia

Hiri-sistema baten barruan ematen den mailakatzea da, funtzio, tamaina eta eraginaren araberakoa. Honela, bost mota bereizten dira: nazio-metropoliak, lehen mailako eskualde-metropoliak, bigarren mailako eskualde-metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak.

Nekazaritza intentsiboa

Lurra ustiatzeko metodo bat da, lurrari ahalik eta etekin handiena denbora gutxian ateratzen saiatzean datzana. Helburu gisa uzta bat baino gehiago lortzea du, eta normalean ureztaturiko polilaborantzarekin lotzen da.

Nekazaritza estentsiboa

Lurrak berak eman dezakeena baino gutxiago ateratzen zaionean ematen den lantze-metodoa da,...

Jarraitu irakurtzen "Geografia Ekonomikoko Kontzeptuak eta Espainiako Hiri-sarea" »

Espainiako Industriaren Egitura eta Eskualdeak

Geografia3,11 KB

Espainiako Industria-Eskualdeak

Espainiako industria-banaketa aztertzean, bi ingurune mota nagusi bereiz daitezke:

Industria Induzituko Eskualdeak

  • Aragoi, Gaztela eta Leon eta Andaluzia dira eskualde horietako batzuk.
  • 1960ko hamarkadatik industria sustatzeko ekimenak jasan dituzte.
  • Industria dute beren kokapenagatik (kostaldea, komunikabideak, etab.).
  • Ez dira gai industria-ehuna zabaltzeko.
  • Adibidez: Cadiz, Sevilla, Huelva. Hala ere, mapan ikusten da Guadalquivir ibaiaren haranean industria-gune batzuk daudela, La Carolinatik Sevilla eta Huelvaraino.

Industria Gutxiko Eskualdeak

  • Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balearrak eta Kanariak dira eskualde horietako batzuk.
  • Ez dira bereziki lehiakorrak beren kokapenagatik.
  • Industria handiak urriak dira.
  • Balio erantsi
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industriaren Egitura eta Eskualdeak" »

Espainiako Industria Guneak: Banaketa eta Egoera

Geografia2,92 KB

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-INGURUAK: Daukagun mapak Espainiako eskualde industrialen banaketa eta haien egoera adierazten du. Honek adierazteko bi baliabide erabiltzen dira: alde batetik kolorea eta bestetik puntuak. Adierazten duten egoera hau Industria Krisia eta birmoldaketa garai osteko gaurko garaiarekin bat dator. Horrela, ikus dezakegu industrialde garatuenak Metropoli handietan, hau da, Madrilen eta Bartzelonan kokatzen direla eta gainerako industria-guneak modu ezberdinetan eta oso polarizatuta banatzen direla penintsulatik.

1) Industria-inguru garatuak Metropolietako espazio zentralak (M-B)

Sektore heldu garrantzitsuak hondoratu eta birmoldatu egin dira. 1985etik industria piztu egin da: berritzaileenak eta gizarte-egoitzak erakartzen dituzte.

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Guneak: Banaketa eta Egoera" »

EAEko Industria-Dentsitatea eta Erronkak (2006)

Geografia10,17 KB

1. Sarrera eta Maparen Azterketa

Aurrean dugun mapa Euskal Autonomia Erkidegoaren industria-enpleguaren dentsitateari dagokio, 2006. urtekoa. Mapa tematikoa eta koropleta-mapa da, hau da, mapan, kolore intentsitate desberdinez, fenomeno bat adierazten da, industria-enpleguaren dentsitatea, hain zuzen. Kolore leunagoa duten eskualdeek industria gutxiago dute; aldiz, kolore ilunagoek industria-dentsitate handiagoa adierazten dute.

Oro har, EAEko industria-enpleguaren dentsitate-mapak hiruki alderantzikatu baten itxura hartzen du. Erkidegoaren kostaldeko probintzietan industria-kontzentrazio handiagoa dago. Gainera, continuum bat sortzen da: Bilbo Handitik, Ibaizabalen arroan zehar jarraitu, barnealdetik Durangaldea eta Deba Goiena loturaren bidez...

Jarraitu irakurtzen "EAEko Industria-Dentsitatea eta Erronkak (2006)" »