Espainiako Industria Guneak: Banaketa eta Egoera

Geografia2,92 KB

GAUR EGUNGO INDUSTRIA-INGURUAK: Daukagun mapak Espainiako eskualde industrialen banaketa eta haien egoera adierazten du. Honek adierazteko bi baliabide erabiltzen dira: alde batetik kolorea eta bestetik puntuak. Adierazten duten egoera hau Industria Krisia eta birmoldaketa garai osteko gaurko garaiarekin bat dator. Horrela, ikus dezakegu industrialde garatuenak Metropoli handietan, hau da, Madrilen eta Bartzelonan kokatzen direla eta gainerako industria-guneak modu ezberdinetan eta oso polarizatuta banatzen direla penintsulatik.

1) Industria-inguru garatuak Metropolietako espazio zentralak (M-B)

Sektore heldu garrantzitsuak hondoratu eta birmoldatu egin dira. 1985etik industria piztu egin da: berritzaileenak eta gizarte-egoitzak erakartzen dituzte. M-k eta B-k multinazionalen filialetako eta industriarik berritzaileenen egoitzak erakartzen dituzte. Erabakiak hartzeko guneak dira. Balio erantsi gehien sortzen duten jarduerak dira: eskualde hauek hedatzen-bidean dauden merkatuak dituzte. Behar diren lanpostuak prestakuntza handiagokoak dira inguru hauetan biltzen direnak. Ondorioz: industria terziarizatzen da eta Enpresa-parkeak agertzen dira.

2) Hedatzen ari diren inguruak eta industria-ardatzak

Industria gune hauek mediterranear kostalde osotik Kataluniatik Cartagenaraino eta Ebroko haranetik EAEraino joaten da. Gero barrualdean aurki daitezke zabaltzen ari diren gune industrializatu bakarti batzuk, adibidez: Pal-Vall. Hala ere, Industria zabaltzen ari diren espazioen artean bereiz daitezke hurrengoak:

a) Metropoliko koroetan:

Gainbeheran eta birmoldatze-prozesuan murgilduta dauden industria-guneak daude (Llobregat, Bilboko itsasadarra, Madrilen hegoaldea). Industria ere erakartzen dute. Industria tradizionalak hedatu edo bertan ezartzen dira lurzorua merkea delako. Industria-poligonoetan, hiriarekin dauden komunikazio-bide nagusietan.

b) Hiriren inguruneko zerrendak:

Hasieran aipatutako espazio geografiko horretan landan aurkitzen dira industria gune batzuk. Enpresa txikiak, kapitalizazio eskasekoak. Kualifikazio gutxiko lana produkzio intentsiboetan egiten dena. Inguruko baliabideak aprobetxatzen dira. Eskulanean merkatu malguarekin jokatzen dute, badaezpadako kontratuak. Industria-nabeen poligonoetan ezarpen nagusia dute eta batzutan ekipamendu-gabezi larriak dituzte.

c) Industriaren garapen-ardatzak:

Ebroren harana eta Mediterraneotik EAEraino. Autobideen sarearen bidez, estatuko eta Europa hegoaldeko gune nagusiei lotuta daude. Estatuko industriak eta multinazionalak erakarri dituzte. Hango industria tradizionala eta nekazaritza produktuak eraldatzen dituen industriarekin daude lotuta. Eskualdeka hainbat ardatz garatu dira eta mapan ikus daitekeen moduan metropolien eta autobia nagusien eragina dela sortu dira:

  • Madrilen inguruko sarea.
  • Gaztela-Mantxa.
  • Barrualdeko bigarren mailako ardatza.

Deskargatu

PDF Word HTML