Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hirigintzaren Bilakaera Historikoa: Industria Aroak eta Euskal Herria

Geografia5,26 KB

1. Industria Aurreko Hirigintza (XIX. Mendera Arte)

Etapa hau hiriak sortu zirenetik XIX. mendean industrializazioa hasi arte ematen da. Garai honetan, hirigintza tasa urria zen, biztanleriaren %10ekoa, eta hirien batez besteko tamaina 5.000-10.000 biztanlekoa zen. Hirigintza fenomenoaren arrazoiak honako hauek izan ziren:

  • Arrazoi estrategiko-militarrak
  • Arrazoi politiko-administratiboak
  • Arrazoi ekonomikoak
  • Arrazoi erlijiosoak

Industria Aurreko Hirigintzaren Etapak

Sorrera

Lehenengo hiriak feniziarrek eta grekoek Mediterraneoko kostaldea kolonizatu zutenean sortu ziren. Hiri hauek arrazoi ekonomikoengatik sortu ziren: merkataritza, meatzaritza eta nekazaritza bultzatzeko. Aipatzekoak dira Cadiz (feniziarra) eta Ampurias. Espainiako gainerako lurraldeetan...

Jarraitu irakurtzen "Hirigintzaren Bilakaera Historikoa: Industria Aroak eta Euskal Herria" »

Espainiako Migrazioak: Kanpoko Migrazioen eta Atzerriko Immigrazioaren Eragina

Geografia6,85 KB

Kanpoko Migrazioen Ondorioak

A) Ondorio Demografikoak

Espainiako biztanleak gutxitzea eta biztanleriaren banaketa desorekatua izan ziren ondorio nagusiak. Izan ere, eskualdeek hainbat eratako parte-hartzeak izan dituzte migrazio-joeretan, eta horren eraginez, gaur egun, biztanleriaren banaketa espazialean desorekak daude.

B) Ondorio Ekonomikoak

Batetik, positiboak izan ziren, berezko hazkunde indartsua eta langabezia leundu zituztelako. Horrez gain, emigranteek bidalitako dibisei esker Espainiako garapen ekonomikoa finantzatu eta merkataritza-defizita murriztu zen.

Baina, bestetik, ondorio negatiboak ere egon ziren, aurrezki askok ez zietelako mesede egin emigranteen sorlekuei, bankuek inguru garatuenetan inbertitu zituzten eta. Itzuli ziren asko...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Migrazioak: Kanpoko Migrazioen eta Atzerriko Immigrazioaren Eragina" »

Industria Sektoreak: Helduak, Dinamikoak eta Goi-Teknologiakoak

Geografia2,68 KB

Industria Sektore Helduak

  • Metalurgia: Industria siderurgiko integralek altzairua burdin mineraletik lortzen dute labe garaian; siderurgia ez-integralek, berriz, txatarretik, labe elektrikoan. Metal eraldatuen industriak produktu metalikoak eta makineria egiten ditu.
  • Linea Zuria: Etxetresnen fabrikazioa berrantolatzeko prozesuan murgilduta dago.
  • Ontzigintza: Herrialde merkeagoen lehia indartsuaren aurrean, birmoldaketa gogorra jasaten ari da, gaitasuna eta langileak murrizteko eta beste jarduera batzuetan espezializatzeko. Adibidez, Galizian eta EAEn.
  • Oihalgintza eta Jantzigintza: Katalunian eta Valentziako Erkidegoan biltzen da. Zuntz kimikoen adarra, osagai teknologiko handiarekin, kapitalaren parte-hartze handia duten enpresa handietan biltzen
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Sektoreak: Helduak, Dinamikoak eta Goi-Teknologiakoak" »

Euskal Herriko Industrializazioa: Garraioa, Sektoreak eta Ondorioak

Geografia3,25 KB

Euskal Herriko Industrializazioa

Elikagaien Industria eta Garraio Sarea

Elikagaien industria: Sektore garrantzitsua izan zen. Errotagintza: lurrun-makina eta txilindro metalikoa ezarriz modernizatzen joan zen. Ardo industriak eta olio industriak ziren nagusi.

Garraio sarea: Nekazaritzaren atzerapenak industri produktuen kontsumo eza ekarri zuen, honekin batera barne merkatu eza. Honek espezializazioa eta prezioen baterakuntza oztopatu zuen.

Errepide Sarea

Penintsulako eta EHko ezaugarri orografikoek asko zaildu zuten errepide onak eraikitzea. Hala ere, kapital publikoz eta pribatuz abiatu ziren errepide berriak: 1772 Bilbo-Meseta Orduinatik. 1840 9000km errepide. Mende bukaera 36000km. Paraleloki gurdietara ere hobetzen, bidaia denbora laburtuz....

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industrializazioa: Garraioa, Sektoreak eta Ondorioak" »

Klima Motak eta Biztanleriaren Mugimenduak

Geografia3,64 KB

Klima Beroak

Klima Ekuatoriala

Tenperaturak beti beroak dira, 25°C inguruan, ia aldaketarik gabe urtean zehar. Prezipitazioak oso ugariak dira, 1500-2000 mm baino gehiago. Landaredia: baso trinkoa eta beti berdea.

Klima Tropikala

Tenperaturak beti beroak dira (ez dira 18°C-tik jaisten). Anplitude termikoa ekuatoriala baino handiagoa da (3°C-10°C bitartekoa). Prezipitazioak ugariak dira (750-1500 mm bitartean), bi urtarorekin: lehorra eta euritsua.

Basamortuko Klima Beroa

Batez besteko tenperatura 18°C ingurukoa da. Tenperatura kontraste handiak daude. Prezipitazioak eta landaredia urri dira.

Klima Epelak

Klima Ozeanikoa

Itsasoaren eraginez, tenperatura kontraste txikiak daude. Neguak ez dira gogorrak (ez dira -3°C-tik jaisten) eta udak beroak...

Jarraitu irakurtzen "Klima Motak eta Biztanleriaren Mugimenduak" »

Demografia, industrializazioa eta lurralde eraldaketa Euskadin

Geografia2,81 KB

Biztanleriaren mugimenduak eta lurralde eraldaketa

Faktore demografikoek ez ezik faktore ekonomikoek ere eraginda, lurraldea eraldatzen ari den fenomeno nagusietako bat biztanleria landa inguruneko herri txikietan biltzea da.

Historikoki, hirietako industriaren garapena izan da etorkinak erakarri dituen oinarrizko faktorea. Hauek hiri inguruetan kokatu dira, eta industriak hiriaren erdigunetik ahalik eta hurbilen kokatu dira.

Landa eremuko bilketa: faktore eragileak

Badira faktore ekonomiko eta industrialek baino garrantzi handiagoa duten beste baldintzatzaile batzuk ere, batez ere hiri-pilaketatik ihes egiteko joerari lotuak:

  • Etxebizitza moduan erosi ahal izatea.
  • Ingurumen baldintza egokiak izatea.
  • Bizi-kalitate handiagoa (lasaitasuna, habitat atsegina,
...
Jarraitu irakurtzen "Demografia, industrializazioa eta lurralde eraldaketa Euskadin" »

Euskal Herriko Landa Paisaiak: Kantauriarra eta Mediterraneoa

Geografia4,14 KB

Euskal Herriko Landa Paisaiak

Landa Paisaia Kantauriarra

Uren banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu. Erliebe gorabeheratsua du, eta klima ozeanikoa, prezipitazio ugari eta erregularrekin.

Nekazaritza Egiturak

Biztanleria urria da, hirietara exodo handia egon delako. Baserrietan populatzea sakabanatua da. Etxeak harrizkoak izaten dira, bi isuriko teilatuarekin, eta normalean hiru pisu dituzte. Nekazaritza ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatuak bi ataletan egituratuta daude:

  • Etxaldea: belarra eta laboreak ekoizteko.
  • Basoa: altitude handieneko lurrak, baso erabilerarako.

Lurrak hesien bidez itxita daude. Zailtasunak daude mekanizaziorako, topografia zaila eta ustiategi txikiak direlako. Ekoizpen sistema...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Landa Paisaiak: Kantauriarra eta Mediterraneoa" »

Landaredia, Hidrologia eta Ingurumen Babesa: Faktoreak eta Neurriak

Geografia3,59 KB

Landaredia eta Haren Faktore Determinatzaileak

Landarediaren garapenean eragina duten faktore nagusiak:

Erliebea

Altitudea handitzeak klima-baldintzak aldatzen ditu (tenperatura behera eta prezipitazioa gora). Ondorioz, landaretza altueraren arabera sailkatu eta erliebearen baldintza aldakorretara egokitzen da modu orekatuan.

  • Leku ospel, hotz eta hezeagoak: pagoak eta pagadiak.
  • Eguteran, lehortasun handiagoa: erkameztia eta artea.

Argia

Ezinbestekoa da prozesu biologikoak garatzeko.

  • Espezie heliofiloek argi asko behar dute, eta belardi, landa edo basoetako soilune eta eguteretan hazten dira.
  • Espezie unbrofiloek (itzalzaleak) basoetako behealde eta ospelaldeetan azaltzen dira.

Klima

Tenperaturak eta prezipitazioek kokapena determinatzen dute.

  • Negu hotza
...
Jarraitu irakurtzen "Landaredia, Hidrologia eta Ingurumen Babesa: Faktoreak eta Neurriak" »

Euskal Herriko Geografia Hiztegia

Geografia2,55 KB

Dolina

Jatorri karstikoko edo kareharrizkoko erliebe formazioa. Ura gelditzen den lekuetan sortutako barrunbe handiak.

Lapiaz

Zulo irregularrez osatutako forma karstikoa. Kareharriaren pitzaduretan ura sartu eta disolbatzearen ondorioz sortutako ildo edo kanoi sareaz osatua.

Mendia

Inguruko lurretatik nabarmenki goratzen den lur zatia, bakartua edo beste batzuekin multzoa, mendilerroa osatuz.

Orogenia alpinoa

Hirugarren aroan izan zen mugimendu orogenikoa, penintsulako tolest mendikateak, jaikitzen arroak eta mendigune zaharrak sortu zituena.

Antzinako mendigunea

Lehen aroko mendien hondarrak edo hirugarren aroko alpetar orogenesiaren mugimenduen eraginez, zokalo batean altxatu zen bloke batek aratutako mendiak. Gaur egun, mendigune zaharrek tontor...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Geografia Hiztegia" »

Energia eta Garraioa: Garapenaren Gakoak

Geografia4,14 KB

Energia-iturriak: Bilakaera eta Garrantzia

Energia funtsezkoa da herrialde baten ekonomia-garapenerako eta biztanleriaren ongizaterako. Gizakiak betidanik erabili du energia:

  • Gure lehengo arbasoek beren indarra erabiltzen zuten. Pixkanaka-pixkanaka, sutik, haizetik, uretik eta animalien indarretik energia lortzen ikasi zuten.
  • Duela 200 urte baino gehixeago, industria-iraultzaren garaian, ikatza energia-iturri nagusi bihurtu zen.
  • XIX. mendearen bukaeran, petrolioa, gasa eta elektrizitatea erabiltzen hasi ziren.
  • XX. mendean, energia-iturri berriak sortu dira: energia nuklearra, haize-energia, eguzki-energia...

Gaur egun, energia-iturri nagusiak petrolioa, gas naturala eta elektrizitatea dira.

Energia-kontsumoa eta Garapena

Energia-iturrien kontsumoa...

Jarraitu irakurtzen "Energia eta Garraioa: Garapenaren Gakoak" »