Hirien bilakaera: industriaurretik gaur egunera
1. Industriaurreko Urbanizazioa (Hirien sorreratik industrializaziora arte)
Aro honetan, urbanizazio tasa urria eta egonkorra zen, hiriko eta landako biztanleria paraleloak zirelarik. Urbanizazioari mesede egin zioten faktoreak ekonomiko-militarrak, politiko-administratiboak, erlijiosoak eta kulturalak izan ziren.
Etapa desberdinak:
- Antzinaroa: Feniziar eta greziar kolonizazioari lotutako lehen hiriak agertu eta merkataritza-faktoriak ezarri ziren. Erromatarrek komunikabideen bidez lotutako hiri-sare bat eraiki zuten.
- Erdi Aroa: Espazio musulmana eta kristaua bereizten ziren. Musulmanek hiri berriak eraiki eta aurrekoak aprobetxatu zituzten.
- Aro Modernoa: Urbanizazioak gorabeherak izan zituen. XVI. mendean etengabeko hiri-hazkundea egon zen eta