Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Analisia eta Ezaugarriak
PENINTSULA BARRUALDEA: Inguru fisikoak: Bi mesetak, eta Ebroren sakonunea inguru lauetan. Klima mediterranear kontinentalizatua.
Nekazaritza Egitura
Populazioa galdu du azken urteotan, baina beste eremuetan baino gehiago. Populaketa bildua orokorrean. Minifundioa nagusi: Ipar Mesetan. Latifundioak: Gaztela-Mantxa, Aragoi, Extremadura, Salamancan.
Nekazaritza
Lurraren %44. Lehorreko sailak: mesetako eremuetan, Ebroren haranean. Gaur egun lehorra: garagarra, garia, olibondoak, mahastiak (trilogia mediterranearra). Lugorri erdia ekilorearekin. NBP-en politikarekin lugorri gehiago. Ureztaketari esker ustiaketa intentsiboagoa: Industria-landareak: azukre erremolatxa (Dueroren haranean), lupulua, tabakoa. Bazkak: alpapa, artoa. Frutak eta barazkiak: kontserba-indus. (Errioxan, Na, Aragoin).
Abeltzaintza
Est. ardiak eta txerriak. Gaztela-Leon, esnea/gazta. Ustiategi handiak: trashumantzian eta ukuiluak (haragia). Behien esplotakuntza garrantzia (ukuiluetan).
Basogintza
Indar gutxiko jarduera (pinuak eta artea) altzarientzako.
MEDITERRANEOA: Ingurune fisikoa: Mediterranear kostaldean, Guadalquivir haranean eta Balearretan. Klima: mediterranear leuna. Prezipitazio urriak eta irregularrak.
Nekazaritza Egitura
Populazio handia beste paisajekin konparatuta. Populaketa sakabanatua eta bildua. Jabetza oso zatituta: minifundioak eta ertaina Levantetik. Latifundioak Andaluzian.
Nekazaritza
Laborantza ureztatua (Nazioarteko eskari handiko laboreak, barazkigintza eta frutagintza goiztiarra, airean edo plastikopean, fruta tropikalak (txirimoya, aguakatea), Almeria, Malaga eta Granadako sakonuneetan, loreak: Katalunian, Valentzia). Lehorreko laborantza (Guadalquivirren haranean, kostaldean eta mendi magaletan, zerealak, mahastia, olibondo, almendrondo).
Abeltzaintza
Est eta inte. Behiak eta txerriak (ukuiluan) Katalunian nagusi dira hirien eskariari esker. Ahuntzak lehorreko sailetan (Andaluzian). Zezenak Guadalquivir.
Basogintza
Indar gutxi.
MENDIA: Inguru fisikoak: Muturreko baldintzak. Negu oso hotzak, prezipitazio ugari eta erliebe aldapatsua.
Nekazaritza Egitura
Populazioa (Biztanleria dentsitatea baxua, gaur egun: jendea behealdeko herri handitara joaten da, bildua herrixketan eta batzuetan sakabanatu, minifundioak).
Nekazaritza
Lurzoruaren erabilera: askotarikoak eta osagarriak. Haranetako nekazaritza: barazkiak. Levanteko mendietan: almendrondoak, algarroboak, olibondoak.
Abeltzaintza
Iparraldeko mendietan (erregimen estentsiboa, behiak eta ardiak, basoan irekitako labakiak, soilguneak eta gailurretako sastrakadiak eta larreak aprobetxatzen dira, trashumantzia haranetik tontorraino.
Basogintza
Egurra erregaitzat erabili ohi da. Eta eraikuntzan pinua, eukaliptoa eta gaztainondoa.
KANARIAK: Inguru fisikoak: Sumendi erliebe aldapatsua, toki batzuetan laua. Klima bero urte osoan. Prezipitazio urri eta irregularrak.
Nekazaritza Egitura
Landa inguruetan biztanleria behera joan da. Populatze bildua orokorrean. Jabetza: kontraste handiak, txikiak eta kostaldeko zabalgune ureztatuetan jabetza handiak (esportaziorako produktuen plantazioak).
Nekazaritza
Kostaldeko inguru ureztatuetan esportaziorako monolaborantza (platanoa, tomatea, patata goiztiarra). Plastikopeko laborantza: (pepinoa, piperra, loreak). Laborantza tropikala (papaia, mangoa, anana, eta aguakatea). Lehorreko nekazaritza: garia paparekin txandakatzen, mahastiak).
Abeltzaintza
Indar gutxi, ardiak eta ahuntzak.
Basogintza
Indar handirik ez du aktibitate honek. Pinuak eta laurisilva basoko arbolak erabiltzen dira, batez ere eraikuntzarako.