Espainiako Hiri Sareak: Sistema eta Hierarkia Aztertuz
1. HIRI SAREAK: HIRI SISTEMA ETA HIERARKIA
EspainianSarrera: Hiriek harreman ekonomiko, sozial eta kulturalak izaten dituzte inguruko eremuekin. Izan ere, hirietako zerbitzu, hornidura eta azpiegiturak inguruko eremuetako biztanleek ere erabiltzen dituzte. Garraiobideen garapenaren eraginez, hainbat hiri-jarduera kanpoaldera eramateko joera nagusitu da. Horrela, hiriak erdigune bihurtu dira, eta inguruko esparruak edo eragin-eremuak ondasunez eta zerbitzuz hornitzen dituzte. Gune horiek guztiek hiri-sarea osatzen dute. Hiri sistema baten barruan hiriek kokapen hierarkikoa dute.
Hiri Sistemak
Espainiako hiri sistemak 4 ardatz ditu (+Madril):
- Iparraldeko ardatza: Galiziatik Euskadiraino datorrena.
- Ebro haraneko ardatza: Eremu kantauriarra eta mediterraneoa lotzen ditu.
- Mediterraneoko ardatza: Gironatik Cartagenaraino.
- Andaluziako ardatza: Sevilla.
Hiri Hierarkia
Espainiako hirien mailakatzea da: tamaina, funtzioa eta eragin eremua:
- Nazio metropoliak: Milioi bat baino gehiago. Euren eragina lurralde osoan zabaltzen dute, eta munduko beste metropoliekin daude harremanetan.
- Lehen mailako eskualde-metropoliak: 1,5 milioi eta 500.000 biztanle bitarteko hiriak dira, eraginpeko eremua mugatuagoa. Normalean, autonomietako hiriburuak izateaz gain, administrazio-zerbitzuen guneak eta ardatz ekonomikoak ere badira.
- Bigarren mailako eskualde-metropoliak: 500.000-200.000 biztanle arteko probintzietako hiriburuak izan ohi dira. Eragina probintzia mailakoa da, funtzio nagusienak merkataritzakoa eta zerbitzuzkoa dira.
- Hiri ertainak: 200.000 eta 50.000 biztanle bitarteko hiriei deritze. Administrazio- eta merkataritza funtzioak dituzte, baina ez aurrekoak bezain berezituak.
- Hiri txikiak: 50.000 eta 10.000 biztanle bitarteko hiriak direnez, eragin eremua eskualdekoa da.
Ondorioa
Espainiako hiri-sareak ez ditu ezaugarri berberak alde guztietan; herri ertain eta txikiak dira nagusi, eta biztanle kopururik handieneko hiri gehienak periferiako eremuetan daude, salbuespena Madril, Zaragoza eta Valladolid. Horregatik esaten da sare erradiokonzentrikoaren eredua dela.