Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Demografiaren Bilakaera (1886-2008): Analisia

Geografia2,73 KB

Espainiako Demografiaren Bilakaera (1886-2008)

1. Grafikoaren deskribapena

Aurkeztutakoa lerro-grafiko bat da, Espainiako biztanleriaren bilakaera azaltzen duena 1886tik 2008ra. Bi lerro erabiltzen ditu horretarako:

  • Lerro urdina: Jaiotza-tasaren bilakaera adierazten du.
  • Lerro gorria: Hilkortasun-tasaren bilakaera adierazten du.

Bilakaera honetan hiru fase nagusi bereizten dira: erregimen demografiko zaharra, trantsizio demografikoa eta erregimen demografiko modernoa.

2. Faseen azalpena

A. Erregimen Demografiko Zaharra (XX. mendearen hasiera arte)

Fase hau Industria Iraultzaren aurreko mendeetan gertatu zen eta Espainian XX. mendearen hasiera arte luzatu zen. Ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Jaiotza-tasa handiak: ‰ 35etik gorakoak.
  • Hilkortasun-tasa handiak:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Demografiaren Bilakaera (1886-2008): Analisia" »

Hirugarren sektorea: Zerbitzuen ekonomiaren gakoak

Geografia2,49 KB

Hirugarren sektorearen definizioa eta garrantzia

Hirugarren sektorea ekonomiako hiru sektoreetako bat da. Lehen eta bigarren sektoreen aldean, ordea, ez du ondasun materialik ekoizten; aitzitik, herritarrei zerbitzuak ematen dizkie. Gaur egun, ekonomiako sektore nagusia izatera iritsi da.

Munduko ia herrialde guztietan, garapen maila edozein izanda ere, jende gehiago ari da hirugarren edo zerbitzuen sektorean. Sektore honen ezaugarri nagusietako bat era askotako jarduerez osatuta egotea da: osasuna, hezkuntza, merkataritza, garraioa, komunikabideak, turismoa, aisia, kultura eta kirolak.

Iraultza eta laugarren sektorea

Hirugarren sektorearen hedapenik handiena informazio gizartearen bidez lortu da. Teknika eta zientzia ederki garatu dira, ekonomia...

Jarraitu irakurtzen "Hirugarren sektorea: Zerbitzuen ekonomiaren gakoak" »

Hiri Antolamenduko Oinarrizko Terminologia

Geografia2,94 KB

Hiri Egiturari Buruzko Kontzeptuak

  • Alde Zaharra: Hiriaren jatorrizko gunea da. Alde urbanizatu honek industria-iraultza baino lehenagoko kaleak eta eraikinak hartzen ditu, eta, oro har, plano irregularrean antolatuta egoten da. Hiriaren jatorriko aztarnak, eraikin historikoak eta arte-ondareak alde zaharrean aurkitzen dira.
  • Zabalgunea: Hiriaren espazio berria da; XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar sortu zen, burgesiak bultzatuta, hiriko biztanleriaren hazkundeari irtenbide bat aurkitzeko asmoz. Horregatik, burgesiaren ideiak islatzen ditu: ordena (plano ortogonala, kale zabal eta erregularrekin), higienea (zoladura, estolderia, ur-hornikuntza eta espazio berdeak ditu), eta onura ekonomikoa (etxebizitza, denda eta garraio-sistemek lotutako
...
Jarraitu irakurtzen "Hiri Antolamenduko Oinarrizko Terminologia" »

Iberiar Penintsulako Nekazaritza Paisaiak

Geografia2,83 KB

Iberiar penintsularen barrualdeko nekazaritza-paisaia

Bi goi-lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu. Alde horretako inguru fisikoak erliebe laua du, batez besteko altitude garaia goi-lautadan, eta klima mediterraneo kontinentalizatua.

a) Nekazaritza-egiturak

  • Biztanleria urria eta zaharkitua da. Populazioa pilatua izaten da: herri txikiak daude, bata bestetik hurbil, eta herri handiak, bata bestetik urrunduak, Iberiar penintsularen hegoaldean.
  • Ustiategiek askotariko tamaina dute.
  • Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.

b) Nekazaritza

Alde handiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean:

  • Lehorreko lurrak goi-ordokiko paramo eta landazabaletan eta Ebro haraneko inguru ez-ureztatuetan dira nagusi.
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Nekazaritza Paisaiak" »

Espainiako trantsizio demografikoa (1900–gaur)

Geografia3,78 KB

Bigarren fasea, trantsizio demografikoko garaia (1900–1975 urtera ematen da) Espainian geroago hasi zen eta gutxiago iraun zuen, baina intentsitate handiagorekin. Testu honetan azaltzen diren gertakariek eta joerek trantsizio horren ezaugarriak eta ondorioak jasotzen dituzte.

Bigarren fasea (1900–1975)

Bigarren fasean jaiotza-tasa gorantz apurka-apurka eta gero behera doan joera izan zuen, gertakari historiko espezifiko batzuei loturik. 1920ko hamarkadan oparotasun ekonomikoaren ondorioz jaiotza-tasa berreskuratu zen, baina ondoren behera egin zuen berriz: 1929ko krisia, Bigarren Errepublikaren ezegonkortasuna, Gerra Zibila eta gerra osteko ondorioek eragin handia izan zuten.

1956tik aurrera eta baby boom atzeratua

1956tik aurrera jaiotza-tasa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako trantsizio demografikoa (1900–gaur)" »

Globalizazioa eta Munduko Potentzia Ekonomikoak

Geografia3,07 KB

Globalizazioa: Definizioa eta Ezaugarriak

Globalizazioa munduko ekonomien arteko mendekotasun eta integrazio handiagoa lortzeko prozesua da.

Ezaugarri Nagusiak

  • Nazioarteko finantza-fluxuen hazkunde esponentziala, urtero biderkatzen direnak.
  • Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia.
  • Enpresen kontzentrazioa fusioen bidez, lehiakorragoak izateko.

Globalizazioaren Faktoreak

  • Informazioaren gizartea: gaur egun kapitalak segundo gutxitan mugitzen dira puntu batetik bestera Internet bidez.
  • Garraioak hobetzeagatik eta merkataritza errazteagatik, errazagoa da salgaien eta pertsonen fluxua.
  • Gobernuek ekonomia liberalizatzeagatik, kontrola esku pribatuetara igaro da.

Potentzia Ekonomiko Tradizionalak

Ameriketako Estatu Batuak (AEB)

Indarguneak:

  • Bere enpresa handi
...
Jarraitu irakurtzen "Globalizazioa eta Munduko Potentzia Ekonomikoak" »

Nekazaritza Egituraren Bilakaera: Tradizionaletik Gaurkora

Geografia2,96 KB

Nekazaritza Egituraren Bilakaera

Nekazaritza Egitura Tradizionala

Nekazaritza-egitura tradizionala: Eskulan ugari zegoen, eta jabetza txikiak eta handiak nahastuta zeuden. Teknologia urria erabiltzen zuten eta, horren ondorioz, etekina txikia zen. Ekoizpena arantzelen bidez barneko merkaturako edo autokonsumorako zen.

Gaur Egungo Nekazaritza Egitura

Gaur egungo nekazaritza-egitura: Aldaketa hauek 1960. urtetik etorri dira. Biztanleak gutxiago eta zaharragoak dira, eta nekazaritza ustiapenen tamainak gora egin du. Teknologiak aurrerapen handia izan du eta etekinak handiagoak dira. Bertako produkzioa espezializaziorako eta merkatu globalizatu eta liberalizatuetan saltzen da.

Aldaketa Demografikoak eta Nekazaritza Populazioa

Aldaketa demografikoak:...

Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza Egituraren Bilakaera: Tradizionaletik Gaurkora" »

Espainiako Nekazaritza Eremuak: Hezea eta Kontinentala

Geografia3,08 KB

Espainia Hezea: Ingurune Fisikoa eta Nekazaritza

Ingurune Fisikoa

  • Penintsularen iparraldean (Euskadi, Galizia).
  • Erliebe gorabeheratsua eta lautada gutxi.
  • Lurzoru txarrak eta klima ozeanikoa (1000 mm baino gehiago).

Nekazaritza Egitura

  • Populazio oso ugaria tradizioz, gero emigrazioa eta gaur egun zahartuta.
  • Populazio sakabanatua herrietan.
  • Minifundismoa nagusi (lursail txikia), batez ere Galizian.

Espazioaren Erabilera

Gehiena abeltzaintzarako erabiltzen da.

Nekazaritza Tradizionala

  • Azalera txikietan, lehorreko nekazaritza.
  • Polilaborantza tradizionala (etxe alboko baratza).
  • Adibidez: artoa (maiz), patata, fruta-arbolak, mahatsondoa, oloa eta ganadua.

Gaur Egungo Joerak

  • Espezializazioa baratz produktuetan (ureztatze eta negutegi modernoak).
  • Bazka-landareak: hirusta,
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Nekazaritza Eremuak: Hezea eta Kontinentala" »

Euskal Demografia: Jaiotza eta Heriotza Tasen Bilakaera Historikoa

Geografia3,47 KB

Trantsizio Demografikoa: Jaiotza eta Heriotza Tasen Bilakaera

A) Jaiotza-tasaren bilakaera

Jaiotza-tasak modu leun eta ez-jarraituan egin zuen behera. Beherakada handiko aldiekin batera berreskuratze-aldiak egon ziren, gertaera historikoen arabera.

1920ko hamarkada: Berreskuratzea

Jaiotza-tasa beherakadatik berreskuratu zen, oparotasun ekonomikoari esker.

1930-1956 bitartea: Beherakada berria

Beherakada berriz abiatu zen. Horren arrazoiak hauek izan ziren:

  • 1929ko krisi ekonomikoa eta Bigarren Errepublikako (1931-1936) ezegonkortasun politikoa.
  • Gerra Zibila (1936-39), jaiotzen azpibalioak eragin zituena.
  • Gerra osteko egoera (1940-55): erbesteratzeak eta zailtasun ekonomiko handiak, politika autarkikotik eta nazioarteko blokeotik eratorriak.

Horren eraginez,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Demografia: Jaiotza eta Heriotza Tasen Bilakaera Historikoa" »

Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanleriaren Banaketa (2012)

Geografia2,62 KB

2) Euskal Herrian: Biztanleriaren Analisia

Euskal Autonomia Erkidegoan 2.193.093 biztanle daude (2012), hau da, Espainiako biztanle guztien %4,64a.

2.1 Biztanleriaren Banaketa

Biztanle-dentsitatea (309,36 biz/km² 2012an) handia da, Espainiako batez bestekoa baino hiru aldiz handiagoa (93,56 biz/km²).

  • Dentsitate handienak Bizkaiko eta Gipuzkoako kosta-espazioetan daude.
  • Neurri txikiagoan, Araban eta horien barruan, hiri-industria nukleo handietan, XX. mendearen erdialdetik 1975era arte immigrazio indartsuaren foku izan ziren.
  • Dentsitate txikienak, landa-inguruan daude; batez ere, hegoaldeko mendi-inguruan.

X) Bizkaia

Bizkaian 1.158.439 biztanle (2012) dira, euskal biztanleriaren erdia baino apur bat gehiago (%52,82).

Dentsitatearen Kontzentrazioa Bizkaian

Dentsitate...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanleriaren Banaketa (2012)" »