Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Klimaren Faktore Geografikoak

Geografia2,6 KB

Klimaren Faktoreak

1. Faktore Geografikoak

a) Latitudea: Espainia Ipar hemisferioko alde epelean dagoenez, bereizitako lau urtaro ditu: bi nagusi (uda eta negua) eta trantsizioko beste bi (udazkena eta udaberria). Kanarietan, latitude subtropikala dutenez (Minbiziaren tropikotik hurbil baitaude), urtaroen arteko kontrasteak ez dira hain nabarmenak.

b) Kokapena: Iberiar Penintsula ezaugarri termiko desberdinak dituzten bi ur-masa handiren (Ozeano Atlantikoa eta Mediterraneo itsasoa) eta bi kontinenteren (Europa eta Afrika) artean dago. Horregatik, aire-masa desberdinen arteko bidegurutzea da.

c) Itsasoaren eragina: Iberiar Penintsulan itsasoaren eragina urria da, hainbat arrazoirengatik: penintsula oso zabala delako, kostaldeak gorabehera gutxikoak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Klimaren Faktore Geografikoak" »

Kapitalaren eta Eskulanaren Nazioarteko Fluxuen Historia

Geografia2,28 KB

Kapitalaren Nazioarteko Fluxuak eta Integrazioa

Kapitalaren esportazioak ondasunen esportazioaren gainetik handitu ziren, errentagarritasun handiago baten bila. Gainera, kapitalaren eskaintza eta eskaria handitu egin ziren; izan ere, industrializatutako Europak aurrezki kopuru handia zuenez, eskaini egingo zuen errentagarritasun altuago baten bila, eta lurralde berriek elikagaien eta lehengaien ekoizpena handitzeko kapitalaren beharra zutelako.

Bestalde, finantza-tresna berriak hedatu ziren (bonuak, obligazioak...), kapitala nazioarte mailan kokatzeko erraztasuna handiagoa zelako. Honek, kapitalaren munduko merkatuen integrazioa ekarri zuen, interes-tasen diferentziala murriztuz herrialde desberdinen artean. Merkatua zabaldu zen trustentzat.

Eskulanaren

...
Jarraitu irakurtzen "Kapitalaren eta Eskulanaren Nazioarteko Fluxuen Historia" »

Feminitate tasa

Geografia2,57 KB

INDUSTRIA IRAULTZA: makinen erabilera masiboa, dena makinen kontrolpean egotea. I.I Garatzeko: demografía, nekazaritza iraultza, merkataritza eta garraioa. Faktore Demografikoa: (jende gehiago, produktu gehiago). B.H-an XVIII. Mendean, Biztanle kopurua hazten hasi zen. Heriotza tasa murriztu zen eta jaiotza-tasa Berriz, hazten jarraitu zen. Ondorioz, biztanleriak hazkunde ikusgarria izan Zuen. Elikadura, medikuntza eta higienea hobetu ziren eta zenbat eta hazkundea Gehiago handitu, orduan eta produktu eskaria handitu egin zen. Hazkuntza autoeutsia Aurkikintza teknologiko baten inguruan eman daitekeen erabateko garapen Ekonomikoa kanpoko laguntzarik gabe. Bi urrats zituen: Aurreko jauzia: abantailak Ziren, arintasuna, kargak eramateko modua,...

Jarraitu irakurtzen "Feminitate tasa" »

Migrazioak Euskal Herrian: Barrukoak eta Kanpokoak

Geografia3,36 KB

Barruko Migrazio Tradizionala

Bi tipologia

  • Urtaroko eta aldi baterako migrazioen loraldia
    • Landa-ingurua
    • Hirira (nekazaritzaz kanpoko eginkizunak egitera)
  • Nekazaritza-exodoa (arrazoi nagusiak eta emigranteak)
    1. XX. mendearen lehen herena: bolumen moderatua.
    2. Gerra Zibila eta Gerraosteko geldialdia (hornikuntza-arazoak, industria-lanaren murrizketa eta Francok landa-munduan geratzea sustatu izana).
    3. 1950 eta 1975 bitartean: bolumen handiena (hazkunde demografikoa, nekazaritza-krisia, industria-loraldia eta turismo-booma; bi ardatz berri sortu ziren).
    4. 1975etik aurrera: berriro behera egin zuen (gune industrial zaharrek erakargarritasuna galdu zuten, eta krisialdiaren ostea).
    5. Gaur egun oso txikia da.

Barruko Migrazio Tradizionalen Ondorioak

Alderdi demografikoak,...

Jarraitu irakurtzen "Migrazioak Euskal Herrian: Barrukoak eta Kanpokoak" »

Espainiako Trenbide Sarea: Egitura, Garraioa eta Euskal Y-a

Geografia2,26 KB

Espainiako trenbide-sarearen egoera eta bilakaera

Espainian, historikoki, errepideek lehentasun nabaria izan dute merkantzia nahiz bidaiarien garraiorako, Europako beste herrialde batzuetan baino askoz gehiago. Horrek zerikusia du trenbideek eskatzen duten inbertsio maila altuarekin eta Espainian izandako kapital eskasiarekin horrelako obrak ekiteko. Ondorioz, petrolioaren faktura handiagoa da eta kutsadura gehiago sortzen da.

Trenbide sarearen ezaugarriak

Sareak egitura erradiala du eta zuhaitz-formakoa da. Hirugune nagusiak ditu, nondik ibilbide desberdinak ateratzen diren:

  • Venta de Baños (Palentzia): Penintsularen ipar eta ipar-mendebaldeko adarrak.
  • Miranda de Ebro: Ipar eta ipar-ekialdeko adarrak.
  • Alcazar de San Juan (Ciudad Real): Ekialdeko
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trenbide Sarea: Egitura, Garraioa eta Euskal Y-a" »

Turismoaren Espazioa, Ondorioak eta Politika Espainian

Geografia2,88 KB

Turismo-espazioen definizioa eta sailkapena

Turismo-espazioetan turismo-inguruak eta turismo-puntuak sartzen dira. Turismo-inguruak espazio zabalak dira, eta turismo-puntuak, berriz, erakargarritasun zehatzekin lotuta dauden turismo-foku bakartuak dira.

Dentsitate handiko turismo-inguruak

Dentsitate handiko turismo-inguruak daude. Adibidez, Eguzki eta hondartzako turismo-inguruak Balear eta Kanariar uharteak eta Iberiar penintsularen Mediterraneoko kostaldea dira. Ostatu motari erreparatuz gero, inguru batzuetan hotel-establezimenduak dira nagusi. Madril, Espainian, hiri-turismo mota honen adibide nagusi eta garrantzitsu bat da.

Dentsitate ertain eta txikiko inguruak

Bestalde, dentsitate ertain eta txikiko turismo-inguruak eta turismo-puntuak daude....

Jarraitu irakurtzen "Turismoaren Espazioa, Ondorioak eta Politika Espainian" »

Bigarren Sektorea: Industria eta Mota Nagusiak

Geografia3,06 KB

Bigarren sektorea: industria

Esanahia eta garrantzia ekonomikoa

Lehengaiak eraldatu eta kontsumogai berriak ekoizten dituen eremu ekonomikoa da, bai beste industria batzuentzako (ekoizkin erdi landuak), bai bezeroen kontsumo zuzenerako (ekoizkin landuak edo amaituak).

Munduko langile aktiboaren %30 ari da industria jardueretan. Europar Batasunean %27, mendebaldeko herrialde garatuagoetan ekialdekoetan baino gutxiago (makinariaren informatizazioa eta automatizazio maila handiagoagatik). Espainian %27 eta Euskadin %32, historikoki erkidego industrialagoa delako.

Industria mota nagusiak

Industria astuna: bi eremu bereizten dira

Oinarrizko industria. Ekoizkin erdi landuak sortzen ditu beste industria jarduera batzuk hornitzeko. Industria instalazio handi...

Jarraitu irakurtzen "Bigarren Sektorea: Industria eta Mota Nagusiak" »

Hiri Egituraren Azterketa: Alde Zaharra, Zabalgunea eta CBD

Geografia2,92 KB

Hiri Egituraren Oinarrizko Elementuak

Alde Zaharra

Alde zaharra: hiriaren jatorrizko aldea da, industrializazioa hasi arte urbanizatutako espazioa. Alde zaharren ezaugarriak hauexek dira:

  • Hiri gehienak harresiz inguratuak zeuden.
  • Euren planoa irregularra da eta bilbea itxia.

Gaur egungo hirietan alde zaharrek azalera txikia hartzen dute eta zaharberritze politika anitzak jasan dituzte beren ondare historiko eta kulturala berreskuratzeko (Toledo, Mérida...). Gainera, oinezkoentzat espazioak eratu dira. Orain merkataritza, kultura eta turismorako espazio bihurtu dira.

Zabalgunea

Zabalgunea: XIX. mendean zehar sortutako auzoa da. Industrializazioak erakarritako populazioa hiriak ezin zuenean absorbitu, erantzun guztiz planifikatua eman zitzaion hiriari....

Jarraitu irakurtzen "Hiri Egituraren Azterketa: Alde Zaharra, Zabalgunea eta CBD" »

Kanpoko Migrazioak: Historia, Ondorioak eta Euskal Egoera

Geografia2,9 KB

Kanpoko migrazioak: Estatuko mugetatik kanpoko mugimenduak

Estatuko mugetatik kanpo egiten diren mugimendu espazialak dira. Bi garai nagusi bereizten dira: 1975 arteko emigrazioak eta gaur egungoak.

1. 1975 arteko emigrazioak

  • Ozeanoz bestaldera (XIX. mendearen erdialdetik 1975era): Galizia, Asturias eta Kanarietatik izan zen emigrazio handiena, batez ere nekazari ez kualifikatuen artean.
    • XIX. mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914): Argentina, Kuba eta Brasilera joan ziren gehienak.
    • Bi mundu gerren artean (1914-1945): Emigrazioak behera egin zuen.
    • 1945-1960: Ozeanoz bestaldera joateko joera berreskuratu zen, NBEk Espainiatik ateratzeko baimena eman ondoren; jomuga nagusia Venezuela izan zen.
    • 1960tik aurrera: Ozeanoz bestaldera joateak behera
...
Jarraitu irakurtzen "Kanpoko Migrazioak: Historia, Ondorioak eta Euskal Egoera" »

Bigarren Industria Iraultza: Energia, Produkzioa eta Potentzia

Geografia2,65 KB

Bigarren Industria Iraultza

2.1 Energia-iturri eta Industria Berriak

Industrializazio berriak lotura estua izan zuen aurkitutako energia-iturri berriekin. Iturri haiek ikatza ordezkatu zuten pixkanaka:

  • Petrolioa: Petroliotik gasolina, gasolioa eta fuel-olioa garatzen hasi ziren, eztanda-motorra asmatu zenean.
  • Elektrizitatea: Dinamoa asmatu zen eta elektrizitatea erabiltzen hasi zen industriako makinetan, argi publikoetan eta komunikabide berrietan, adibidez, telefonoa.

Industriak Garatzea eta Berriak Sortzea

  • Siderometalurgia: Metal berriak ekoiztea sustatu zuen: altzairua eta aluminioa. Merkeagoak ziren, ekoizten errazagoak, gogorragoak eta iraunkorragoak.
  • Industria Kimikoa: Lehergaiak, ongarriak, botikak, lurrinak eta beste produktu asko sortu ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza: Energia, Produkzioa eta Potentzia" »