Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ibai-erregimenaren elementuak eta isurialdeak

Geografia3,25 KB

1. Ibai-erregimenaren elementuak eta faktoreak

Ibai-erregimenaren elementuak

Emaria

Ibai baten puntu jakin batetik igarotzen den ur kantitatea. m3/s-n neurtzen da. Normalean emari handiena bokalean izaten da. Emariak irregulartasuna izan dezake, goraldiek eta agorraldiek eraginda, baita urtetik urterko irregulartasunak ere.

Ibai erregimena

Ibai baten emariak urtaroen arabera duen aldaketa. Prezipitazioen banaketaren eta elur-prezipitazioen garrantziaren araberakoa da.

Iberiar Penintsulako ibaien emarian eragina duten faktoreak

Faktoreek ibaien emarian eta arro eta isurialdeen antolaketan eragina dute. Nabarmendutako faktoreak honako hauek dira:

  • Klima: Prezipitazioek ibaien emaria eta haren aldaketak sortzen dituzte. Tenperaturak uraren lurrunketan
...
Jarraitu irakurtzen "Ibai-erregimenaren elementuak eta isurialdeak" »

Britainiar Industrializazio Eredua: Ezaugarriak eta Garapena

Geografia11,97 KB

III. Gaia: Industrializazio Ereduak Europan

1. Britainiar Eredua

1.1. Biztanleriaren Hazkundea

XVIII. mendetik aurrera, hazkunde demografikoa eta tasen modernizazioa oso nabarmenak izan ziren Britainia Handian. Hona hemen britainiar biztanleriaren garapena:

  • 1701ean: 6.860.000 biztanle.
  • 1801ean: 10.686.000 biztanle.
  • 1910ean: 42.000.000 biztanle.

Hazkunde horren arrazoiak, besteak beste:

  • Lehenengo zikloan: heriotza-indizea jaistea eta jaiotza-tasa sostengatzea.
  • Bigarren zikloan: jaiotza-tasa jaistea; hala eta guztiz ere, biztanleriaren hazkundea mantendu egin zen artean.

Heriotza-tasa jaistearen arrazoiak hauek izan ziren, besteak beste: medikuntzan izandako hobekuntzak; izurriteak murriztea; elikagaiak garraiatzeko baldintzak hobetzea, eta goseteen ondorioak...

Jarraitu irakurtzen "Britainiar Industrializazio Eredua: Ezaugarriak eta Garapena" »

Espainiako errepideen sarearen egitura eta planak

Geografia2,97 KB

Errepideko garraioa

Errepideko garraioa: Espainiako sarearen egitura erradiala da eta Madril erdigunea da. Eredu hori XVIII. mendean abiatu zen Borboiekin. 1960ko hamarkadan errepideen sarea modernizatu eta sendotu egin zen. Hiriburuak biztanleen eta jarduera ekonomikoaren gune nagusiekin lotuta jarraituko zuten; azken horiek periferian zeuden.

Sarearen mailak eta ardura

Sarrei buruzko eskumenak hiru mailatan banatzen dira:

  • Estatua: Estatuaren sarea interes orokorreko ibilbideak hartzen ditu eta estatuko biztanleen gune nagusiak lotzen ditu. Nazioarteko sarearekin komunikatuta dago eta trafikoaren %60 hartzen du.
  • Autonomia Erkidegoak: Eskualdeen arteko mugikortasuna bermatzen dute eta estatuko sarearekin lotuta daude.
  • Aldundiak: Tokiko komunikabideak
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako errepideen sarearen egitura eta planak" »

Globalizazioa eta Lehen Sektorea: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia2,78 KB

Globalizazioa

Globalizazioa munduko ekonomien arteko mendekotasun eta integrazio handiagoa lortzeko prozesuari esaten zaio.

Ezaugarriak

  • Burtsak dira globalizazioaren ekonomiagune nagusiak.
  • Nazioarteko merkataritzaren hazkunde handia.
  • Enpresen kontzentrazioa eta enpresa multinazional handiak sortzea.
  • Ekoizpena beste modu batean antolatzea: Enpresek ekoizpenaren fase bakoitza haien ustez egokiena den munduko eremuan egiten dute. Prozesu horri deslokalizazioa esaten zaio.

Faktoreak

Globalizazioa gertatzeko ezinbestekoak izan dira:

  • Informazioaren gizartearen sorrera ekarri duten aldaketak.
  • Garraioak hobetzea eta merkatzea.
  • Gobernuek liberalizazio-politikak abian jartzea: finantza-merkatuak liberalizatu dituzte, eta muga-zergak eta inportazio-oztopoak kendu
...
Jarraitu irakurtzen "Globalizazioa eta Lehen Sektorea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Euskal Herriko eta Espainiako Migrazioak eta Biztanleriaren Zahartzea

Geografia8,19 KB

Biztanleriaren Migrazioak Espainian eta EH

Migrazioa pertsona bat bere jaioterritik beste norabait lekualdatzea da. Migrazio-mugimendua masan gertatzen bada, biztanleriaren dinamikan eta egituran eragina du. Leku jakin bateko emigranteen eta immigranteen arteko aldeari migrazio-saldoa deritzo. Bestalde, leku bateko berezko hazkundearen eta migrazio-saldoaren arteko aldeak hazkunde erreala ematen digu.

Migrazio Motak

  • Barne-migrazioa: landatik hirira izaten dira, eta barrualdetik kostaldera doazenak.
  • Kanpo-migrazioa: helmuga beste herrialde bat denean gertatzen direnak.
  • Atzerriko immigrazioa: beste herrialde batzuetatik Espainiara etortzen direnak.

Kanpo-migrazioak (Atzerrirako Emigrazioa)

Kanpo-migrazioak aldi baterakoak izan daitezke, baina garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Espainiako Migrazioak eta Biztanleriaren Zahartzea" »

Euskal Herriko Geografia eta Klima

Geografia2,61 KB

Euskal Herriko Erliebea

Oso azalera txikia izan arren, 1.235 km²-koa izanik, oso erliebe anitza du: eremu lauak, haran estuak eta mendi-multzo baxuak daude.

Euskal Mendiak

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) ardatza dira, eta isurialde atlantikoko eta mediterraneoko urak banatzen dituzte. Atxuri mendia da garaiena.

  • Iparraldean: Ardatzaren iparraldean haran sakonak daude. Gipuzkoakoak estuagoak dira (Oria eta Deba ibaien haranak), eta Bizkaikoak irekiagoak (Txorierri eta Irazabal). Horrez gain, mendigune txikiak ere ageri dira, hala nola Jaizkibel eta Sollube.
  • Hegoaldean: Arabako lautada dago, eta hegoalderago Ebroren sakonunea. Zenbait mendikate txiki daude: Urbasa, Kantauriar eta Toloño mendilerroak, eta mendebaldean Arcena eta Arkamu mendilerroak.
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Geografia eta Klima" »

Iberiar Penintsulako eta Euskal Herriko Klimak eta Ibaiak: Gida Osoa

Geografia9,91 KB

Iberiar Penintsulako Klima Nagusiak

Klima Ozeanikoa

Bizkaiko itsasotik Galiziaraino hedatzen da. Urte osoan zehar euri ugari egiten du. Prezipitazioak 800-1500 mm bitartekoak izaten dira, eta urtean 150 egun baino gehiago euritsuak dira. Prezipitazio gehienak neguan izaten dira, eta gutxienak udan. Udan, gehienez ere bi hilabete lehor egon daitezke.

Tenperaturak leunak dira, gorabehera termiko txikia dute (15 °C-tik behera), eta desberdintasunak daude kostaldearen eta barnealdearen artean. Kostaldean uda freskoak eta negu moderatuak izaten dira; barnealdean, aldiz, neguko tenperaturak hotzagoak dira. Haize nagusia ipar-mendebaldekoa da, baina hego-haizea eta ipar-haizea ere izaten dira.

Formazio begetalak bi eratakoak dira: lehen mailakoa (pagoa...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako eta Euskal Herriko Klimak eta Ibaiak: Gida Osoa" »

Industria Iraultza: Etapak, Aldaketak eta Ondorioak

Geografia3,53 KB

Industria Iraultzaren Bi Etapa Nagusiak

Lehenengo Industria Iraultza (1750-1850)

  • Energia-iturriak: Lurruna eta ikatza.
  • Makina berriak: Lurrun-makina.
  • Garraiobideak: Trenbidea.
  • Merkatuak: Nazionalak eta nazioartekoak.
  • Langileak: Antolatu gabeak.

Bigarren Industria Iraultza (1850-1940)

  • Energia-iturriak: Elektrizitatea eta petrolioa.
  • Motorrak: Elektrikoa eta eztanda-motorra.
  • Teknologia berriak: Bessemer bihurgailua.
  • Garraiobideak: Lurrun-nabigazioa, automobila eta hegazkina.
  • Merkatuak: Mundu mailakoak (hedapen koloniala, inperialismoa).
  • Langileak: Antolatuak (sindikatuak).

Gizarte eta Ekonomia Aldaketa Nagusiak

Zer da Industria Iraultza?

Nekazaritza nagusi zen gizarte batetik industria nagusituko zen gizarte baterako aldaketa-prozesua izan zen.

Zer da Industrializazioa?

...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza: Etapak, Aldaketak eta Ondorioak" »

Munduko biztanleriaren bilakaera eta demografia

Geografia2,89 KB

Biztanleriaren bilakaera historikoa

  • XVIII. mendera arte: Hazkunde geldoa izan zen, jaiotza-tasa eta heriotza-tasa ugariak zirelako.
  • XVIII. mende amaieratik aurrera: Hazkundea bizkortu egin zen, nekazaritza eta industria hobekuntzei eta medikuntzaren aurrerapenei esker.
  • XX. mendean: Hazkunde nabarmena gertatu zen, leherketa demografikoa deritzona.

Biztanleriaren banaketa geografikoa

Jende gehien leku hauetan bizi da: klima epeleko zonaldeetan, ura dagoen lekuetan, nekazaritzarako eta eraikuntzarako erliebe egokia duten eremuetan eta energia-baliabideak dituztenetan.

Biztanleria-politikak

Biztanleria-bilakaeraren arazoak

  • Herrialde garatuak: Pertsona zaharren kopuru handia dago, eta horregatik gastu publiko gehiago sortzen da.
  • Herrialde ez-garatuak: Biztanleria
...
Jarraitu irakurtzen "Munduko biztanleriaren bilakaera eta demografia" »

Geografia eta Ekonomia Kontzeptuen Glosarioa

Geografia2,96 KB

Hiri-kontzeptuak

METROPOLI: Eginkizun garrantzitsuak hartzen dituen hiriak sortutako aglomerazioa.

KONURBAZIOA: Kontrol gabeko edo gutxiko urbanizazioa da; hiriko auzoak lanaldera zabaltzeari dagokio.

HIRI A.P.N (Hiri Antolamenduko Plan Nagusia): Udalerriek hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da (hirigintzan proiektatua).

Nekazaritza eta Abeltzaintza

N.E. (Nekazaritza Estentsiboa): Ustiapenaren forma honetan lur-hedadura handiak behar dira; etekin txikiak, inbertsio gutxi eta teknika tradizionalak erabiltzen dira.

N.I. (Nekazaritza Intentsiboa): Ustiapenaren forma honetan lur-azalera txikian kokatzen da; etekin handiak eta teknika aurreratuak ditu.

A.I. (Abeltzaintza Intentsiboa): Produktibitate handia lortzea helburu duen abeltzaintza...

Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Ekonomia Kontzeptuen Glosarioa" »