Iberiar Penintsulako Nekazaritza Paisaiak

Geografia2,83 KB

Iberiar penintsularen barrualdeko nekazaritza-paisaia

Bi goi-lautadak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu. Alde horretako inguru fisikoak erliebe laua du, batez besteko altitude garaia goi-lautadan, eta klima mediterraneo kontinentalizatua.

a) Nekazaritza-egiturak

  • Biztanleria urria eta zaharkitua da. Populazioa pilatua izaten da: herri txikiak daude, bata bestetik hurbil, eta herri handiak, bata bestetik urrunduak, Iberiar penintsularen hegoaldean.
  • Ustiategiek askotariko tamaina dute.
  • Lurzoruaren erabilerak nekazaritzara, abeltzaintzara eta basogintzara bideratuta daude.

b) Nekazaritza

Alde handiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean:

  • Lehorreko lurrak goi-ordokiko paramo eta landazabaletan eta Ebro haraneko inguru ez-ureztatuetan dira nagusi. Nekazaritza estentsiboa egiten da landa zabaletan.
  • Ureztaketari esker, nekazaritza intentsiboagoa egin daiteke.

c) Abeltzaintza

Lur lehorretan eta angioetan du garrantzia:

  • Gaztelako eta Ebroren sakonuneko lur lehorretan ardi-azienda garrantzitsua dago, eta uztondoetan bazkatzen da.
  • Mendebaldeko angioak nekazaritza eta artelatzaren zura ere aprobetxatzen dituzte. Angio tradizionala batez ere abeltzaintzara bideratzen zen.

d) Baso-ustiapena

Inguru batzuetan da nagusi.

Nekazaritza-paisaia mediterraneoa

Zona horretako inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du Mediterraneo itsasoaren kostaldean, laua kostatik hurbil eta apur bat menditsua kosta-aurrean.

a) Nekazaritza-egiturak

  • Biztanleria oso ugaria izan da tradizioz, baina gaur egun asko murriztu da, nekazari exodoaren eraginez. Populazio sakabanatuak pilatzeko joera du, kostako baratzeetan izan ezik.
  • Ustiategiak hainbat tamainatakoak dira.
  • Lurzorua, batez ere, nekazaritzarako erabiltzen da.

b) Nekazaritza

Alde argiak ditu lehorreko lurren eta lur ureztatuen artean:

  • Lehorreko laborantzak kosta aurreko inguru menditsu edo gorabeheratsuetan.
  • Laborantza ureztatuei tenperatura leunek, instalazio handiek, erliebearen babesak, lur egokiek eta nazioarteko eskaera handiak mesede egiten diete.

c) Abeltzaintza

Behien eta txerrien abeltzaintza Katalunian nagusi da, hiriko eskariak bultzatuta; ardiena lur lehorretan; eta abelburu basatiak Guadalquivirren ertzetan.

d) Baso-ustiapena

Garrantzi txikia du, bertan eukalipto-azalera handiak daude.

Deskargatu

PDF Word HTML