Euskal Herriko Ekonomia Jarduerak: Hirigintza, Industria eta Abeltzaintza

Geografia5,61 KB

Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza

Hirigintza barreiaturik: Hirigintza tradizionalaren zabalkundea, lurraldetik modu lasaian hedatzen. Garraio eta komunikazio sistemen hobekuntza dela eta lan-lekua eta bizi-lekua banandu egin dira. Suburbanizazio eta kontraurbanizazio prozesuek parte hartzen dute.

Mugimendu pendularrak: Bizi diren inguruko herri txikietatik hiri handira lanera, ikastera... mugitzea da, ondoren, herrira itzuliz.
Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra: Espainiako hiri-arautegian definitutako lurralde antolakuntza da. Lurzorua sailkatzen da, lurzoru mota bakoitzari aplika dakioken erregimena zehazten da, babesgarriak diren zonaldeak arautzen dira eta udalerriaren hornikuntzaren ezinbesteko osagaiak zehazten dira, baita zonalde bakoitzeko populazio dentsitatea eta eraikitzeko kapazitatea ere.
Nekazaritza intentsiboa: Ahalik eta espazio txikienean kalitateko produktu asko ematen duen sistema. Lurrak ez du deskantsatzen, etengabe lantzen da. Teknika desberdinak: hazi hautatuak, ongarriak, ureztapena, laboreen errotazioa. Azalera txikiko eta populazio askoko espazioetan aplikatzen da.
Nekazaritza estentsiboa: Lur hedadura handietan eta azalera unitate bakoitzeko errendimendu baxuak dituen ustiapen forma. Monolaborantza izan ohi da, urtean uzta bat soilik lor daiteke. Honek inbertsio gutxiago behar ditu eta batzuetan teknika tradizionalak erabiltzen dira.
Abeltzaintza intentsiboa: XX. mendean, eta Espainian 1960ko hamarkadan eman zen. Printzipio nagusia etekin handienak ahalik eta denbora txikienean lortzea.
Abeltzaintza estentsiboa: Helburua baldintza eta ziklo naturalei egokitutako lurraldea modu egonkorrean erabiltzea. Inbertsioak txikiak dira eta errendimenduak txikiagoak.


Euskal Herriko Industria Kokapena eta Sektore Nagusiak

Industriak EHn XX. mendean izan duen hedapenak etengabeko eraldaketa-prozesua izan du. Industri paisaia desberdinak eman dira: industri eskualde handiak agertu dira, lantegiak lanalde jakin batzuetan polarizatu dira eta industriaguneak agertu dira.
EAEko industria tamainaren arabera dago banatua: Enpresa txikiak eta ertainak nagusi Ipar Euskal Herrian; Gipuzkoan eta Nafarroan. Enpresa handiak Bizkaian eta Araban kokatu.
Euskal Herriko industri kokapenaren ezaugarri nagusiak:
- Industriak etengabe agertzea.
- Arabako industria hiriburuen inguruan kokatzea.
- Nafarroako industria Iruñeko metrópoli-barrutian kontzentratzea.
- Ipar Euskal Herriko industria Hendaiatik Baionarako luzatzea.

A) Bizkaian:

XIX.mendearen amaieran eta XX.aren hasieran industri kontzentrazioa hasi zen ezkerraldean. Gero eskuinaldetik ere hedatu zen, Bilbora iritsi arte.
Ibaizabalen ezkerraldea da siderurgia, ontzigintza, ekipo-ondasunen eta kimikaren industria. Barakaldon eta Basaurin industria metalurgikoak biltzen dira. Enpresa askok Bilbon dute egoitza soziala.

B) Gipuzkoan:

- Deba harana XVI.mendetik da industri eskualdea. 60ko hamarkadan, industri kooperatibismoa hedatzen hasi zen Deban zehar, eta Oñati, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako industrializazioa sendotu zuen. Koperatibek garapenarekin izan duten konpromizuak, teknologi institutuak sortzeak eta I+Gn inbertitzeak lagundu egin dio Hego Euskal Herriko berriztatzaileetariko bat izaten.
- Urola harana ere oso garatuta industria aldetik. Legazpi eta Zumárraga aipagarrienak, baiata Azkoiti eta Azpeitia ere, eta kostan Zumaia da aipagarriena.
- Donostialdea eta Bidasoa bat eginda industria aldetik. Bilbon bezala, Donostian hainbat industri enpresaren egoitza soziala dago.
- Oria haranean industria oso sakabanatuta. Beasain (tren garraioko materialgintzan nabarmendu, CAF) eta Tolosa (makineria eta paper industrietan nabarmendu) garrantzitsuenak.

C) Araban:

Industria Gasteiz inguruan eta Laudion bildu. Metal-produktugintza, metalurgia eta plastikogintza dira aipagarrien.


Euskal Herriko Abeltzaintza eta Basogintza

1. Atlantikoko landa-espazioa: isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko banalerroen iparraldeko lurrak hartzen ditu. Erliebea malkartsua da da, espazio lauak urriak ditu. Klima ozeanikoa da, prezipitazioak ugariak eta erregularrak urte osoan. Lurzoruen kalitatea erdipurdikoa.
Nekazaritzan: biztanleria urria. Ustiapen-sistema baserriaren inguruan antolatzen da. Teknikari dagokionez nekazaritzarako zailtasunak daude. Laborantza-sistemak intentsibo bihurtzeko joera hartu du. Populatzea sakabanatua da. Landa espazioaren erabilerak asko garatu dira. Behien hazkuntza da nagusi. Basogintzak nekazaritzarako azaleraren %55 hartzen du.
2. Isurialde mediterraneoko landa-espazioa: isurialde atlantikoaren eta mediterraneoaren arteko banalerroaren hegoaldeko lurrak hartzen ditu. Bertako erliebea egokiagoa da laborantzarako. Nekazaritza-jardueran aritzen den biztanleria nahiko handia da. Lursailak lehen baino handiagoak dira. Teknikak modernizazio nabarmena jasan dute eta laborantza-sistemak espezializaziorantz jo du. Populatzea pilatua da, herri handiak dira nagusi. Landa-espazioaren erabilerak, nekazaritza eta basoa dira. Laborantzak espezializatuta daude: zerealen nekazaritza, mahastiak, laborantza ureztatua. Basogintzak lurraldearen %40,8 hartzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML