Demografia eta Hirigintza Kontzeptu Garrantzitsuenak
Demografia Kontzeptuak
- Errolda: Udalerri bateko biztanleen erregistro ofiziala da. Bertan biztanleriaren datu demografikoak biltzen dira (jaiotzak, heriotzak, etab.).
- Populazio Dentsitatea (Bizt.): Inguru bateko biztanleria eta azalera lotzen dituen neurria da.
- Biztanleriaren Hazkunde Erreala: Herrialde bateko biztanleriaren hazkundea edo txikipena neurtzeko balio du.
Formula: (Jaiotza Tasa - Heriotza Tasa) + Migrazio Saldoa = Hazkunde Erreala
- Trantsizio Demografikoa: Erregimen demografiko zaharretik gaur egungora igarotzeko prozesua da.
- Bizi Itxaropena: Pertsona batek, batez beste, biziko duen urte kopurua.
- Biztanleriaren Zahartzea: Herritarren batez besteko adinaren igoera. Helduen kopurua handitzea dakar, geroz eta beranduago hiltzen direlako.
- Migrazio Saldoa: Immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.
- Positiboa bada: Immigrazioa nagusitu da.
- Negatiboa bada: Emigrazioa nagusitu da.
- Nekazari Exodoa: Industrializazioaren ondorioz, populazioa landa eremutik hirira mugitzea da (lan bila).
- Biztanleria Aktiboa: Lan egiteko moduan dagoen herritarren ehunekoa da (lanean daudenak eta lan bila dabiltzanak).
Hirigintza eta Hiri Geografia
- Alde Zaharra: Hiriaren sorrerari dagokion eremua da. Etxe txikiak eta kale estu eta bihurriak ditu ezaugarri. Industrializazio aurretik sortu zen.
- Zabalguneak: XIX. mendean Alde Zaharretik kanpo eraiki ziren auzo berriak dira.
- CBD (Central Business District): Hirietako erdigune nagusietan edo zabalguneetan kokatzen diren negozio barruti nagusiak dira.
- Hiri Hierarkia: Hiri batek bere inguruko hiriekin dituen harremanen ondorioz sortzen den mailaketa edo sailkapena da.
- Metropoli Eremua: Hiri nagusiak eta inguruko hiriek osatzen duten hiri aglomerazioa da. (Adibidez: Hiri nagusiak > 50.000 biztanle; Metropoli osoak > 200.000 biztanle).
- Konurbazioa: Hainbat metropoli elkartzen direnean sortzen den hiri sistema edo aglomerazio handia.
- Urbanizazio Barreiatua: Hirien kanpoaldean dauden familia bakarreko etxeak dira, igerilekua eta lorategia dituztenak.
- Pendulu Mugimenduak: Egunero herritarrek lanagatik edo ikasketengatik egiten dituzten joan-etorriak dira (etxetik lanera/ikastetxera eta alderantziz). Ondorio zuzena: trafiko arazoak sortzea.
- Hiri Antolamendu Plan Orokorra (HAPO): Etorkizunari begira udaletxeek egiten duten plangintza dokumentua da, hirigintza antolatzeko.