Industria Aldiko eta Osteko Hirigintza Espainian (1850-1975)
Industria Aldiko Hirigintza (1850-1975)
Industrializazioa eta Nekazal Exodoa
Industrializazioaren ondorioz, nekazal exodoa gertatu zen, eta jendea hirietara joan zen industria guneetara lan egitera. Honek hirien hazkunde bizkorra ekarri zuen.
Ezaugarriak
- Hirigintza tasa azkar hazi zen. 1820an hiri-populazioa %14koa zen, eta 1900ean %76koa.
- Hirigintza prozesua jarraia izan zen, baina intentsitate desberdinekin.
- Industrializazio prozesua baino arinago joan zen beti.
- Espainiako populazio desorekak eskualdeka handitu ziren.
Faktoreak
Administratiboak
- 1833ko Javier de Burgosen probintzien banaketaren ondorioz, jendea hiriburura joan zen.
Ekonomikoak
- Suspertze ekonomikoa.
Sozialak
- Hiriek nekazariak erakartzen zituzten (nekazal exodoa).
- Etxeko zerbitzuan langile asko zeuden.
- Komentu asko zeuden.
Aldiak
1. 1850 arte
- Hirietako populazio pilaketa txikia.
- Hirigintza tasa %20koa.
- Industrializazio hasi berria eta ahula.
- Hazkundea probintzietako hiriburuetan eta itsas portuetan bakarrik.
2. 1850-1936
- Hiriaren hazkunde nabarmena.
- Hirigintza tasa bikoiztu zen.
- Industriak eragindako hazkunderik handienak.
- Nekazal exodoa.
3. Gerra Zibila eta Gerra Ostera (1936-1959)
- Hazkundea gelditu zen, hiriak ondatuta zeudelako.
- Frankok ez zuen hirigintza suspertu. Nekazaritza-politika bultzatu zuen.
- Politika autarkikoaz oinarrituz, industria guneak hazi ziren: Kantauri, BCN eta Madril.
4. Garapenaren Etapa
- Ekonomiak eta hiriek hazkunde handia jasan zuten industriaren zabalkundea zela eta.
- Hazkunde demografiko handia (baby boom, 1955-1965).
- Hiriko biztanleria %30 hazi zen Kantauri-BCN-Madril triangeluan.
- Zerbitzuen hazkundea (tertziarioa).
- Metropoli-inguruak sortu ziren.
- Turismoak hirigintza suspertu zuen.
- Hiri handien hazkunde demografikoak periferia zabalak sortu zituen.
Industria Osteko Hirigintza
1975eko petrolio krisiaren ondorioz, hirigintzan eragina izan zuten aldaketak hasi ziren.
Aldaketak
- Hirien hazkunde-erritmoa jaitsi egin zen.
- Hirigintzako faktoreak aldatu ziren: industriak garrantzia galdu zuen, eta zerbitzuek garrantzia irabazi zuten.
- Hiri handienen hazkunde prozesua gelditu egin zen, hiri ertainen eta txikien mesedetan.
Ondorioak
- Hiri nagusiek beren garrantzia mantentzen dute funtzio aipagarrienak bertan kokatzen direlako eta inguruko jarduerak kontrolatzen dituztelako.