Batxilergoa mailako Geografia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hiriaren Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa

Geografia9,69 KB

Hiri-Kontzeptuak eta Definizioak

Hiria

Irizpide kuantitatiboa jarraituz, biztanle-dentsitate handiko, hau da, 10.000 biztanletik gorako udalerriak Espainian, eta industria nahiz zerbitzuen sektore ekonomiko garrantzitsuak dituen gune eraikia da. Soziologikoki, aniztasun eta harreman anonimoagoak eta inpertsonalagoak dituena. Kualitatiboki, funtzio guztiak betetzen dira hiri batean: funtzio politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala eta osasun-funtzioa.

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra

Udalerri baten antolaketa integrala, lurzoruaren erabilerak, eraikigarritasuna, bide-sarea, ekipamenduak eta ingurumen-babesak zenbait urterako proiektatzen dituen adierazpen grafiko bat da.

Urbanizazio Prozesua

Biztanleak eta euren jarduera ekonomikoak hirietan kontzentratzeko...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Kontzeptuak eta Bilakaera Historikoa" »

Espainiako Turismoa eta Demografiaren Bilakaera Historikoa

Geografia7,31 KB

Turismoa: Definizioa eta Bilakaera Espainian

Jendeak aisiagatik, negozioengatik edo beste edozein arrazoirengatik bere ohiko bizilekutik kanpo egiten dituen urtebete baino gutxiagoko bidaia eta egonaldien inguruko jardunen multzoa da turismoa. 24 ordu baino gutxiagoko bidaia egiten bada, txangotzat hartzen da. Aldiz, gaua igarotzen bada eta 24 ordutik gora geratzen bada, turistikotzat hartzen da.

Turismo motak

  • Hartzailea: Atzerritik heldutakoak.
  • Barnekoa: Herritarrek beren herrialdean egiten dituzten bidaiak.
  • Igorlea: Herritarrek atzerrira egiten dituzten bidaiak.

Espainian turismoa eskasa izan zen hasieran, baina 1960ko hamarkadaz geroztik izugarri hazi zen eta masa-fenomeno bihurtu zen.

Turismo-Eredu Tradizionala eta Haren Eragileak (1960-1975)

1960ko...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Turismoa eta Demografiaren Bilakaera Historikoa" »

Hiri Egiturak eta Lurralde Antolakuntza

Geografia3,62 KB

Hiriaren Funtzioa eta Metropolialdeak

Hiria gizartearen jarduera ekonomiko, sozial eta kulturalaren erdigune nagusia da. Urbanizazio-prozesuak biztanleria eta jarduerak hirietan kontzentratzeko joera indartzen du, inguruko lurraldeak hirien eraginpean geratuz. Metropolialdeak hiri nagusi bat eta haren inguruko udalerriak barne hartzen ditu, egitura bakar gisa funtzionatuz. Biztanleek hirigunetik kanpo bizi arren, eguneroko jarduerak, hala nola lana edo ikasketak, hirian egiten dituzte. Horrek mugimendu pendularrak areagotzen ditu, goizean hirirantz eta arratsaldean alderantzizko fluxuak sortuz. Horrek garraio-azpiegitura indartsuak eskatzen ditu, baita planifikazio eraginkorra ere. Hiria eta haren metropolialdea garraioaren eta azpiegituren...

Jarraitu irakurtzen "Hiri Egiturak eta Lurralde Antolakuntza" »

Hiri Kontzeptuak eta Industriaurreko Hiriaren Ezaugarriak

Geografia2,75 KB

Hiri Kontzeptu Nagusiak

Hiria

Hiriak gune populatu handiak dira, biztanle-dentsitate handiarekin. Etxebizitzaz gain, gobernu, administrazio, hezkuntza eta merkataritzako funtzioak betetzen dituzte, ekipamendu eta azpiegitura konplexuekin hornituta, hornidurak eta garraioa bermatzeko.

Urbanizazio-Prozesua

Hiriguneetan biztanleak, jarduera ekonomiko nagusiak eta berrikuntzak apurka-apurka pilatzea eta, gero, ingurura hedatzea da.

Metropolialdea

Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean modu osagarrian hazten diren inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa da.

Landa-Hiria

Landa-hiria edo landa-hiri ingurunea hirien periferiatik haratago zabaltzen den trantsiziozko espazio geografikoa da, hiri nahiz landa erabilerako guneak nahasten dituena....

Jarraitu irakurtzen "Hiri Kontzeptuak eta Industriaurreko Hiriaren Ezaugarriak" »

Espainiako Demografiaren Bilakaera eta Banaketa

Geografia2,64 KB

Espainiaren Piramidearen Eboluzioa

Espainiaren piramidearen eboluzioa.

Lehen piramidea 1900. urtekoa, Espainia herrialde azpigaratua zenean agertzen da. Hori dela eta, grafikoan ikusten denez, emakumeek seme-alaba asko izaten zituzten. Baina osasuna txarra zenez eta gosea pasatzen zutenez, gehienak gazte hiltzen ziren. Hau dela eta, zahar gutxi zeuden eta piramidea gora doanean gero eta pertsona portzentai gutxiago dago.

1960ko hamarkada: Modernizazioa

Bigarrenean, 1960. urtekoa ikusten da nola herrialdea modernizatzen joan den. Emakumeek seme gutxiago izaten dituzte eta jendea hobeto bizi da. Jendeak ia ez du goserik pasatzen eta osasuna asko hobetu da. Zahar gehiago daude honengatik, baina 45-55 tartean gizonen ehunekoan sartune bat dago. Hau...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Demografiaren Bilakaera eta Banaketa" »

EAEko Industria Paisaiak eta Bilakaera XX. Mendean

Geografia3,89 KB

Industriak EAEn XX. mendean izan duen hedapenak eta etengabeko eraldaketak hainbat eratako industria-paisaiak sorrarazi ditu, elkarren oso desberdinak.

Batetik, euskal geografiako inguru jakin batzuetan hainbat instalazio kontzentratu dira, industria-eskualde handiak eratuz. Bestetik, landa-inguru jakin batzuetan lantegiak metatu dira, eta industriaguneak agertu dira.

Sektoreka, metalurgikoa, metal-produktuen industria, makineriarena eta hornidura mekanikoena dira EAEn pisurik handiena dutenak. Bizkaian eta Araban, gainera, garraio materialenak ere garrantzitsuak dira.

Industria Lokalizazioaren Ezaugarri Nagusiak

  • Lantegi ugari honako inguruetan: Bilbo Handian hasi eta Durangalde osoan zehar, gero Gipuzkoarekin bat eginez Deba, Urola eta Oria haranetatik,
...
Jarraitu irakurtzen "EAEko Industria Paisaiak eta Bilakaera XX. Mendean" »

Euskal Herriko Klima

Geografia10,94 KB

Faktore geografikoek eta termodinamikoek (latitudeak, kokapenak, erliebeak, itsasoarekiko gertutasunak eta aire-masak) klimaren elementu nagusietan eragiten dute.

a) Hodeiak ugariak dira, eta insolazioa eskasa. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, zeruaren %65 baino gehiago estalita egoten da, baina baita Araban ere; barruko kubetetan (Arabako Lautadan) lainoa sortzen da. Ebroren sakonuneko arabar lurraldeetan soilik gailentzen da insolazioa lainoaren gainetik.

b) Tenperaturak, oro har, leunagoak eta hedadura txikikoak dira kosta inguruan, eta muturrekoak eta hedadura handikoak, berriz, barnealdean.

c) Prezipitazioetan, hainbat aldaketa daude. Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean, ugariak dira (urtean 800 mm-tik gorakoak), eta banaketa erregularra...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Klima" »

Espainiako Hiri-Hierarkia 2009an

Geografia3,53 KB

1. Sarrera

Iruzkinean dugun mapa tematikoa Espainiako lurraldea irudikatzen du (uharteak eta hiri autonomoak barne). Mapa kualitatiboa da, neurtu ezin diren fenomenoak irudikatzen dituelako. Mapa estatikoa da, ez baitu denboran zeharreko bilakaera erakusten, eta sintetikoa, hainbat fenomeno aztertzen baitira. Hain zuzen ere, irudi-mapa da, fenomenoak sinbolo edo irudi geometrikoen bidez irudikatzen direlako. Maparen eskalan, segmentu bakoitza 100 km-ren baliokidea da.

Mapak Espainiako hiri-hierarkia adierazten du. Iturria Muñoz-Delgado da, eta urtea, 2009a. Aipatu berri dugun moduan, informazioa irudikatzeko irudi geometrikoak erabiltzen ditu. Horrela, bada, karratuek hiri nagusienak irudikatzen dituzte; tamainaren eta kolorearen arabera, zer...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Hiri-Hierarkia 2009an" »

Donostia: Hiri-Garapenaren Gakoak eta Bilakaera

Geografia4,08 KB

Sarrera

Donostiaren Kokapena eta Ezaugarriak

  • Gipuzkoako hiriburua da.
  • Probintziaren ipar-ekialdean dago, Kantauri itsasertzean.
  • Urumea ibaiak zeharkatzen du.
  • Mugak:
    • Ekialdetik: Pasaia, Errenteria
    • Hegoaldetik: Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria
    • Mendebaldetik: Usurbil, Orio
    • Iparraldetik: Kantauri itsasoa
  • Bi badia nagusi ditu: Kontxakoa eta Zurriolakoa.

Badia Nagusiak

  • Kontxako badia:
    • Igeldo eta Urgull mendien artean kokatua.
    • Gune turistiko garrantzitsua da, mendiak eta hondartzak (Ondarreta eta Kontxa) dituena.
  • Zurriolako badia:
    • Hondartza zabala.

Alde Zaharra

Ezaugarriak eta Erabilerak

  • 1181. urtean sortu zen, Urgull mendiaren magalean (gazteluaren inguruan).
  • Funtzio militarrak eta merkataritza-gunea izan zen.
  • 1813an sute handi batek suntsitu zuen.
  • Plano irregularra
...
Jarraitu irakurtzen "Donostia: Hiri-Garapenaren Gakoak eta Bilakaera" »

Industria Eremuen Tipologia eta Espainiako Errepide Sarea

Geografia5,2 KB

Industria Eremuak: Lurralde Desorekak eta Tipologia

Industria-kokapenean lurralde-desorekak daude, hainbat industria-eremu mota bereiziz: garatuak, hedatzen ari direnak, gainbeheran daudenak eta urriko eremuak.

Industria-eremu garatuak

Madrilgo eta Bartzelonako metropoli-eremuak:

  • Alde batetik, industria-ehuna galdu dute, sektore helduak birmoldatu direlako eta industriak espazio merkeagoetara hedatu direlako.
  • Bestetik, industria-suspertzea gertatu da, enpresa nazionalen eta multinazionalen egoitzak jarri direlako, eta goi-teknologiako sektoreak industria- eta enpresa-parkeetan instalatu direlako.

Eremu horiek industriako lanpostuak galdu dituzte, lantegien deslokalizazioa eta lanpostuen tertziarizazioa direla medio, nahiz eta inbertsio garrantzitsuak...

Jarraitu irakurtzen "Industria Eremuen Tipologia eta Espainiako Errepide Sarea" »