Euskal Herriko Klima
Faktore geografikoek eta termodinamikoek (latitudeak, kokapenak, erliebeak, itsasoarekiko gertutasunak eta aire-masak) klimaren elementu nagusietan eragiten dute.
a) Hodeiak ugariak dira, eta insolazioa eskasa. Batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan, zeruaren %65 baino gehiago estalita egoten da, baina baita Araban ere; barruko kubetetan (Arabako Lautadan) lainoa sortzen da. Ebroren sakonuneko arabar lurraldeetan soilik gailentzen da insolazioa lainoaren gainetik.
b) Tenperaturak, oro har, leunagoak eta hedadura txikikoak dira kosta inguruan, eta muturrekoak eta hedadura handikoak, berriz, barnealdean.
c) Prezipitazioetan, hainbat aldaketa daude. Bizkaian, Gipuzkoan eta Arabako iparraldean, ugariak dira (urtean 800 mm-tik gorakoak), eta banaketa erregularra dute. Prezipitazioak ere oso ugariak dira, 1000 mm-tik gorakoak, mendi inguruetan. Arabako Ebro haraneko eremuetan, prezipitazioak oso moderatuak dira. Prezipitazioak oso intentsitate handikoak dira; gutxi irauten duten arren, uholdeak eta lur-jausiak eragin ditzakete. Prezipitazioen forma nagusia euria da. Hala ere, elurra ere ohikoa da mendi inguruetan eta Araban (Arabako Lautadan).
d) Haizeari dagokionez, muturreko egoerak dira nagusi. Kostan, sarritan egoten dira haize bortitzak (50 km/h-tik gorakoak). Barnealderantz eginez gero, batez besteko abiadura jaitsi egiten da Arabako Lautadara iritsi arte. Galernak (itsasoko airea bat-batean sartzea) oso ugariak izaten dira.
Klima motak:
Euskadin, lau klima mota daude: ozeanikoa, trantsizioko klima ozeanikoa, kontinenteko klima mediterraneoa eta mendiko klima.
1.Klima ozeanikoak isurialdeen banalerroaren iparraldeko lurrak hartzen ditu barne: Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako iparraldeko haranak. Prezipitazioak, guztira, oso ugariak (800 mm-tik gorakoak) eta erregularrak dira. Ez dute urtaro lehorrik, eta udazken-neguan erregistratzen ditu maximoak, orografiaren, ekaitzen eta itsasoko haize hezeen eraginez. Batez besteko tenperatura moderatua da (12,5 °C eta 15 °C artekoa) eta hedadura ter-mikoa, baxua (9 °C eta 12 °C artekoa); izan ere, itsasoaren gertutasunaren eraginez, neguak moderatuak dira
2.Trantsizioko klima ( ozeanikoaren/kontinenteko klima mediterraneoaren artekoa) isurialdeen banalerroaren hegoaldeko lurraldean dago. Ebroren sakonuneko eremuan izan ezik. Banalerroko mendiek klima ozeanikoaren eragina leuntzen dute neurri batean, eta kontinenteko klimari bide ematen diote. Batez besteko altitude altuak ere eragin berdina du. Urteko prezipitazioak pixkanaka jaisten dira iparraldetik hegoaldera, eta 900-600 mm ingurukoak dira. Udazken-neguan erregistratzen dira maximoak; minimak, berriz, udan. Urteko batez besteko tenperatura freskoa da (10 °C eta 12,5 °C artekoa), eta hedadura termikoa, moderatua, izozteak, batez ere Arabako Lautadan.
3.Kontinenteko klima mediterraneoa Ebroren sakonuneko Arabako lurretan zehar hedatzen da. Itsasoak ez duela eraginik, kontinenteko klimaren ezaugarriak. Prezipitazioak urriak (300 eta 600 mm ingurukoak) eta irregularrak dira: Hedadura termikoa altua da 17 °C eta 20 °C artekoak
4. Mendiko klima banalerroko mendietan dago, 1000 metroko altitudearen gainetik. Prezipitazioak oso ugariak dira (urtean 1500-18000mm-tik gora)neguan, berriz, elur eran jausten dira. Tenperatura baxua da (10 °C-tik beherakoa). Neguak hotzak izaten dira eta udak, freskoak
ESPAINIAKO KLIMA MOTAK
1.Klima ozeanikoa
Iberiar penintsularen iparralde osoa hartzen du:
• Prezipitazioak ugariak, erregularrak eta leunak dira.
Urteko prezipitazioak, guztira, 800 mm-tik gorakoak izaten dira, eta urtean 150 egunetan baino gehiagotan egiten du euria.
• Urteko prezipitazioek banaketa erregularra dute, klima hau duten lurrak fronte polarreko depresiden eraginpean baitaude. Negua eta udazkena dira euri ugarieneko sasoiak, bi urtaro horietan izaten baita depresio gehien; prezi pitazio unrienak, berriz, udan erregistratzen dira, Azoreetako antizikloiak (parrerantz egiten baitu urteko sasoi horretan.
• Prezipitazioak modu leunean erortzen dira, eta horrek erraztu egiten du euria lurrean iragaztea.
• Bi eratako tenperaturak erregistratzen dira
• Kostaldean, itsasoaren eragina handia denez, tenperatura-bitartea txikia izaten da (9°C-12 °C bitartekoa). Udak freskoak izaten dira, sokula ea 22 ca o tik gorakoak, eta neguak, berriz, moderatuak (hilabeterik hotzenean, batez beste, 6°C-10°C bitarteko tenperaturak izaten dira).
• Barnealdean, itsasoaren eragina apalagoa denez, tenperatura-bitartea moderatua izaten da (12°C-15°C bitartekoa). Horren ondorioz, neguak hotzak izan daitezke (6 °C-tik beherakoak).
2.Klima mediterranea
Espainiaren zati handiena hartzen du
• Prezipitazioak moderatuak edo urriak dira, irregularrak eta ekaiztsuak.
rteko prezipitazioak, guztira, 800 mm-tik beherakoak izaten dira:
mm-tik 500 mm-ra bitartekoak badira, moderatutzat hartzen dira; eta
mm-tik beherakoak badira, urritzat.
•Prezipitazioek banaketa irregularra dute. Uda lehorra izaten da, Azoreetako
antizikloiak iparrerantz egiten baitu urte-sasoi horretan. Udazkena
udaberria dira euri ugarieneko sasoiak
•Prezipitazioak ekaitz moduan erortzen dira oso sarritan. Horrek lurzorua
tzen du landaredirik gabeko eskualdeetan.
• Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distan-
en arabera.Klima mediterraneoaren barruan, hiru azpiklima bereizten dira: itsasaldekoa kontinentala eta lehorra.
3.Itsasaldeko klima mediterraneoa
• Mediterraneo aldeko kostaldea (SEa izan ezik), Atlantikoaren
hegoaldeko kostaldea.
• Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira; urtean 800 mm eta
300 mm artean egiten du euria.
•Atlantikoaren hegoaldeko kostaldean, prezipitazioak ugariak izaten
dira, zona horretan handiagoa baita Atlantikoko depresioen eragina
• Mediterraneoko kostaldean, prezipitazioak urriagoak izaten dira,
Atlantikoko depresioek, Penintsula eta kostalde mediterraneotik ger-
tuko mendiak zeharkatu, eta hezetasuna galtzen baitute. Maximo nagu-
sia udazkenean izaten da. Europatik datozen ekialdeko aire-masek ere eragiten dituzteprezipitazioak, kostaldeko mendikateetan gora egiten dutenean; bai eta zorrotada-korrontea, latitudez jaisten hasteak ere, horrek tanta hotza eta altuerako aire hotza eragiten baititu.
• Mediterraneoko giro pela dela medio, klima honek tenperatura-bitarte
moderatua du (12°C-15°/16°C). Uda beroa izaten da (22°C-ko edo hortik
gorako tenperaturak erregistratu ohi dira), eta negua, berriz, leuna (urteko
hilabete hotzenean tenperatura ez da sekula 10°C-tik jaisten).
4.Klima mediterraneo kontinentala
• Eraginguneak Penintsularen barnealdea hartzen du.
• Prezipitazioak moderatuak edo urriak izaten dira; urtean 800 mm eta
300 mm artean egiten du euria.
• Penintsularen mendebaldean, prezipitazioak ugariagoak izaten dira,
bertatik Atlantikoko depresio gehiago igarotzen baitira.
• Gaztelako eta Ebro ibaiko sakonuneen erdialdean, prezipitazioak urria-
goak izaten dira, eskualde horiek mendi artean baitaude.
• Itsasoaren eraginik eza dela eta, klima honek tenperatura-bitarte handia
du (16°C-tik gorakoa). Alde termikoen ondorioz, hiru azpiklima bereizten dira:
• Iparraldeko goi lautadanlur garaietan, uda freskoak eta izotz eta laino ugariko negu hotzak (6°C-tik beherakoak, hilabeterik hotzenean) dituzte.
• Hegoaldeko goi-lautadan eta Ebro ibaiko haranaren ertzetan, udak beroak izaten dira (22°C-koak edo hortik gorakoak), eta neguak, berriz, hotzak.
• Extremaduran eta Andaluziaren barnealdean, oso uda beroak dituzte, eta negu leunak (6 °C- 10°C bitartekoak, hilabeterik hotzenean).
5.Kima mediterraneo lehor, subdesertiko
• Klima mediterraneo lehor, subdesertiko Penintsularen SEa eta Ebro ibaiko haranaren erdialdea hartzen ditu.
• Prezipitazioak oso urriak izaten dira, 30 mm eta 150 mm artekoak.
• SEan, hiru kausak eragiten dute idortasuna: batetik, Mendikate Betikoak Atlantikoko depresioetatik babesten du; bestetik, Mediterra-neoko depresioak nekez iristen dira bertaraino; eta, azkenik, sarriak dira Afrikatik datozen aire-masak.
• Ebro ibaiko haranaren erdialdean, eskualdea mendi artean egoteak era-git
en du idortasuna. Mendien eraginez, Pirinioetan gora egiten duten ipa-rraldeko aire-masak, Iberiar sistemara iristen diren Atlantikoko depresioak eta Kataluniako kostaldeko mendikatean gora egiten duten Mediterraneoko aire-masak lehortu egiten dira Ebro ibaiko haranean behera jaisten direnean.
• Tenperaturak aldatu egiten dira latitudearen eta itsasoarekiko distan-tziaren arabera; Klima mediterraneoaren barruan, hiru azpiklima bereizten dira: itsasaldekoa kontinentala eta lehorra.
6. Mendialdeko klima
• 1 000 m-tik gorako altitudea duten mendiko lurraldeak hartzen ditu. Altueran gora egin ahala, prezipitazioak ugaritu eta tenperaturak jaitsi egiten dira.
• Prezipitazioak oso ugariak izaten dira: urtean1 000 mm-tik gora euri.
• Tenperaturen urteko batezbestekoa oso baxua izaten da (10°C-tik behe-rakoa), eta neguak hotzak izaten dira: 0°C-tik gertuko. Hori dela eta, prezipitazioak, elur moduan erortzen dira.
a) Klima ozeanikoaren eraginpeko mendietan , prezipitazioak oso ugariak dira, ez dago batere hilabete lehorrik.
b) Klima mediterraneoaren eraginpeko mendietan, prezipitazioak askoz urriagoak dira
7. Kanarietako klima subtropikala
Klima subtropikala:
• Kanariak kokapenez hegoaldean daude eta horrek era askotako eraginak egotea
dakar. Azoreetako antizikloia eta NEko alisio-haizeak dira nagusi, Antizikloia lekuz
aldatzearen ondorioz, Atlantikoko depresioak sartzen dira neguan, eta aire sahararra
udan.
• Kanarietako korronte hotzak, harteen eta Afrikaren artean sortzen
denak, hozten ditu itsasgaineko urak, eta horrek airearen egonkortasuna areagotzen
du udan.
•Erliebeak tenperatura jaitsarazten du
a) Zona behereetan, prezipitazioakloso urriak izaten dira: Mendebal-
deko uharteetan, urteko prezipitazio-kopurua 300 mm eta 150 mm artekoa
da (klima subdesertiko edo estepakoa); eta Lanzaroten, Fuerteventuran
eta Kanaria Handiko lur behereetan, berriz, urteko prezipitazioak ez dira
150 mm-ra iristen (basamortuko klima). Prezipitazio urri horien arrazoia
Azoreetako antizikloiaren nagusitasunak esplikatzen du.Tenperaturak beroak
izaten dira urte guztian, eta ez dago 17 °C-tik beherako tenperaturak dituen
hilabeterik. Beraz, tenperatura-bitartea oso txikia da (8°C-tik beherakoa).
b) Erdialdean (600 m-tik 1 500 m-ra bitarteko lurraldeetan), prezipitazioak
ugaritu egiten dira: alisioaren haizealdeko isurialdeetan.Tenerifeko eta
La Palmako zona garaietan (1500 m-tik gorako lurral-deetan), prezipitazioak
urritu egiten dira. Beraz,elurra ere egin dezake neguan.