EAEko Industria Paisaiak eta Bilakaera XX. Mendean

Geografia3,89 KB

Industriak EAEn XX. mendean izan duen hedapenak eta etengabeko eraldaketak hainbat eratako industria-paisaiak sorrarazi ditu, elkarren oso desberdinak.

Batetik, euskal geografiako inguru jakin batzuetan hainbat instalazio kontzentratu dira, industria-eskualde handiak eratuz. Bestetik, landa-inguru jakin batzuetan lantegiak metatu dira, eta industriaguneak agertu dira.

Sektoreka, metalurgikoa, metal-produktuen industria, makineriarena eta hornidura mekanikoena dira EAEn pisurik handiena dutenak. Bizkaian eta Araban, gainera, garraio materialenak ere garrantzitsuak dira.

Industria Lokalizazioaren Ezaugarri Nagusiak

  • Lantegi ugari honako inguruetan: Bilbo Handian hasi eta Durangalde osoan zehar, gero Gipuzkoarekin bat eginez Deba, Urola eta Oria haranetatik, Donostialdea-Beterriraino.
  • Arabako industria hiriburuaren inguruan kontzentraturik egotea, Laudio eta Amurrioko industriaguneak izan ezik. Hauek bat egiten dute Ibaizabal Garaiarekin.

EAEko Industria Eskualde Nagusiak

EAEko industria-eskualdeak lurralde historiko guztietan daude banaturik, baina pisu handiagoa dute lurralde batzuetan besteetan baino.

Bizkaia

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, Ibaizabalaren ezkerraldean industria metatzen hasi zen. Gero eskuinaldera ere zabaldu zen, Erandio eta Deustu artean, Bilbora eta Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek bat egiten duten puntura (Basauri-Galdakao) iritsi arte.

Ibaizabal ibaiaren ibilgua EAEko industria-eskualde nagusia bihurtu zen, baita Espainiako lehenetariko bat ere. Industria-eskualde nagusiena Bilbo Handia zen, eta oraindik ere horixe da langile-dentsitaterik eta enpresa-kopururik handiena duen eskualdea. Ibaizabalaren itsasadarraren ezkerraldean dago, orain ere, siderurgia, ontzigintza eta kimika eta hornidura-ondasunen industria. Bertan kokatu da ekoizpen-prozesuak sakon modernizatu ondoren, Acería Compacta de Bizkaia (ACB). Barakaldo, Trapagaran eta Basaurin industria metalurgikoa biltzen da. Azkenik, esan beharra dago enpresa askok Bilbon dutela egoitza soziala.

Desarrollismoaren garaian, hainbat lantegi eraiki ziren Ibaizabalaren erdi eta goi-ibilguetan; batzuk bertakoak ziren, eta beste batzuk, aldiz, Ibaizabalaren behe-ibilguko eta Debako Haraneko industria-migrazioaren emaitza. Fenomeno horrek espazio saturatuak eratu zituen urbanismoari eta industriari zegokionez, Galdakaotik hasi eta Elorrio eta Ermuraino, Zornotza, Durango, Abadiño eta Berrizen barrena. Ardatz honetan industria metalurgikoa, metal-produktuen industria eta papergintza dira nagusiak.

Nerbioi eta Cadagua ibaien haranak, berriz, Arrigorriagatik Laudioraino eta Alonsotegitik Balmasedaraino, metalurgian espezializatuta daude.

Txorierrin (Asuako Harana), Larrabetxutik Leioaraino, era askotako jarduerak eta zerbitzuak daude, esate baterako, industria-lantegi txikiak, nekazaritza, Loiuko aireportua eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU).

Araba

Arabako industria hiriburuaren inguruan kontzentraturik egotea da ezaugarri nagusia, Laudio eta Amurrioko industriaguneak izan ezik. Hauek bat egiten dute Ibaizabal Garaiarekin.

Deskargatu

PDF Word HTML