Espainiako Demografiaren Bilakaera eta Banaketa

Geografia2,64 KB

Espainiaren Piramidearen Eboluzioa

Espainiaren piramidearen eboluzioa.

Lehen piramidea 1900. urtekoa, Espainia herrialde azpigaratua zenean agertzen da. Hori dela eta, grafikoan ikusten denez, emakumeek seme-alaba asko izaten zituzten. Baina osasuna txarra zenez eta gosea pasatzen zutenez, gehienak gazte hiltzen ziren. Hau dela eta, zahar gutxi zeuden eta piramidea gora doanean gero eta pertsona portzentai gutxiago dago.

1960ko hamarkada: Modernizazioa

Bigarrenean, 1960. urtekoa ikusten da nola herrialdea modernizatzen joan den. Emakumeek seme gutxiago izaten dituzte eta jendea hobeto bizi da. Jendeak ia ez du goserik pasatzen eta osasuna asko hobetu da. Zahar gehiago daude honengatik, baina 45-55 tartean gizonen ehunekoan sartune bat dago. Hau gerra zibilean hil ziren gizonak dira, gerra garaian 25-35 urteak zituztenean borrokatzeko adina zutelako.

2001: Herrialde Zahartua

Azkenean, 2001. urtean, Espainia herrialde moderno bat da, emakumeek ume gutxi izaten dituzte. Eta herrialdea oso zahartua dago, zahar gehiago daudelako gazteak baino. Jende nagusia oso ondo bizi da (pentsioak, osasun ona).

Espainiaren Biztanleriaren Banaketa

Espainiaren biztanleriaren distribuzioa

Pertsonak beti hirietara bizitzeko joera daukatela, hau Espainian ere ikusten da: biztanleriaren %85 hirietan bizi da.

Kostaldea eta Hiri Handiak

Normalean kostaldeetan kokatzen dira hiritarrak, mediterraneo kostaldean gehienbat, baina atlantikoko kostan baita ere. Bi salbuespenekin: ibai handien bazterretan, Zaragoza (Ebro ibaia) eta Sevilla (Guadalquivir ibaian). Bestea Madril da, azken finean Madril herriaren hiriburua da, bertan kokatu zuten Borboi erregeek, justu penintsularen erdialdean zegoelako. Hau dela eta, bere kokapena ez da ideala bizitzeko (udan bero gehiegi egiten du eta neguan oso hotza da).

Madril: Lan Aukera eta Zerbitzuak

Baina hiriburua izanda, enpresa eta organizazio guztiek haien eraikinak bertan jartzen dituzte, honek lan aukera gehiago ematen ditu pertsonei. Lan eskari handiak, pertsonak erakartzen ditu beste lekuetatik, arrazoi honengatik ere zerbitzu anitzak aurki ditzakegu Madrilen.

"España Vaciada": Landa Eremuaren Despopulazioa

Kontra, "España vaciada" aurki dezakegu. Zonalde hauek mapan kolore oso zuria daukate, herri txikiak dira biztanle eskasarekin. Bertan gazte gutxi daude, gazteek hirietara emigratzen dutelako lan bila (Madrilera gehienbat). Hau dela eta, herri txiki hauetan bakarrik jende nagusia geratzen da, eta logikoki, jende zahar hau pixkanaka hiltzen doa. Urteak pasa ahala, herri hauek hutsik geratzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML