Donostia: Hiri-Garapenaren Gakoak eta Bilakaera

Geografia4,08 KB

Sarrera

Donostiaren Kokapena eta Ezaugarriak

  • Gipuzkoako hiriburua da.
  • Probintziaren ipar-ekialdean dago, Kantauri itsasertzean.
  • Urumea ibaiak zeharkatzen du.
  • Mugak:
    • Ekialdetik: Pasaia, Errenteria
    • Hegoaldetik: Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria
    • Mendebaldetik: Usurbil, Orio
    • Iparraldetik: Kantauri itsasoa
  • Bi badia nagusi ditu: Kontxakoa eta Zurriolakoa.

Badia Nagusiak

  • Kontxako badia:
    • Igeldo eta Urgull mendien artean kokatua.
    • Gune turistiko garrantzitsua da, mendiak eta hondartzak (Ondarreta eta Kontxa) dituena.
  • Zurriolako badia:
    • Hondartza zabala.

Alde Zaharra

Ezaugarriak eta Erabilerak

  • 1181. urtean sortu zen, Urgull mendiaren magalean (gazteluaren inguruan).
  • Funtzio militarrak eta merkataritza-gunea izan zen.
  • 1813an sute handi batek suntsitu zuen.
  • Plano irregularra eta bilbe itxia ditu.
  • Kale estuak eta 4-5 pisuko etxeak.
  • Hiria berreraikitzean, Konstituzio Plaza sortu zen (udaletxe zaharra zegoen bertan). Aisialdirako gune garrantzitsua da.
  • Lurzoruaren erabilera: Aisialdirako gunea da nagusiki: tabernak, jatetxeak, zinemak eta merkataritza.
  • Arazoak: Taberna eta festa ugari direla eta, zarata arazoak sortzen dira.
  • Konponbideak: Trafikoa murriztea, garbitasuna hobetzea eta oinezkoentzako esparruak zabaltzea.
  • Biztanleriaren profila: Adinekoak, baliabide ekonomiko urriko pertsonak eta gazteak.

Zabalgunea

Sorrera eta Garapena

  • Sortzeko arrazoiak: 1854an Gipuzkoako hiriburu izendatu izana.
  • Biztanleriaren hazkundeak hiria handitzeko beharra sortu zuen.
  • Donostiako erdialdea sortu zen, Boulevardetik Artzain Onaren Katedraleraino hedatuz.
  • Antonio Kortazarrek diseinatu zuen.
  • Plano erregular eta ortogonala du.

Ezaugarriak eta Auzoak

  • Etxe multzo zabal eta erregularra.
  • Lurzoruaren erabilera: Etxebizitzak dira nagusi.
  • Prezio altuak direla eta, gizarte maila altuko pertsonak bizi dira bertan.
  • Zerbitzu ugari ere eskaintzen ditu.
  • Trenbidea eta tren geltokia bertan daude.
  • Santa Katalina zubiak hiriaren bi aldeak elkartzen ditu.

Gros Auzoa

  • Plano ortogonala du.
  • Zurriolako hondartza handitzeak onurak ekarri zituen.

Beste Zabalgune eta Auzo Batzuk

  • Amara Zaharreko zabalgunea.
  • Egia auzoa: Langile auzoa da.
  • Lorategi-auzoak: Kontxako badiaren inguruan kokatuta.
  • Bilbe irekia eta lorategi ugari dituzten etxebizitza-guneak.

Kanpoaldea eta Auzo Berriak

Garapena eta Ezaugarriak

  • Gerra Zibilaren ostean hasi zen oinarria itxuratzen.
  • Amara Berriko etxeak XX. mendean eraiki ziren.

Auzo eta Gune Espezifikoak

  • Demografiaren hazkundeak auzo berriak sortu zituen, hala nola Altza eta Egia.
  • Ekialdeko auzoak (Altza, Egia): Plano irregularra, bilbe itxia, dentsitate handia eta gizarte maila ertain-txikia.
  • Mendebaldeko auzoak (Aiete): Gizarte maila altuagoa eta etxe kalitate hobea.
  • Nekazaritza-auzoak: Igeldo, Martutene.
  • Miramon: Parke Teknologikoa (EITB), eta instalazio kulturalak (Chillida Leku, Eureka! Zientzia Museoa).
  • Zerbitzuak: Hezkuntza-zentroak, osasun-ospitalak, kirol-instalazioak (Anoeta).
  • Turismoa: Maria Cristina Hotela eta Londres Hotela bezalako ikurrak.

Erronkak eta Konponbideak

  • Zerbitzuetara bideratutako hiria da, baina garestia denez, gazteek hiria uzten dute eta biztanleria zahartzen ari da.
  • Hori ekiditeko, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen dira.
  • Trafiko arazoak daude, eta horiek arintzeko garraio publikoa bultzatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML