Arraziobitalismoa: Bizitza, Arrazoimena eta Historia Ortega y Gasset-en Ikuspegian

Filosofia eta etika4,86 KB

Arraziobitalismoa: Bizitza eta Arrazoiaren Batasuna

Arraziobitalismoa bizitza eta arrazoia batzeko saiakera da, bietako gehiegikeria antibitalistetan (irrazionalismoan eta arrazionalismoan) ikusten diren mugak gaindituz. Arraziobitalismoaren ustetan, gizakia norbanakoaren bizitzan existitzen da, eta hau da bere lehen errealitate erradikala: bizitza. Gizakia bizitzan dago, eta pentsatuko duen oro, zirkunstantzia horrek markatutako bizitzan pentsatuko du. Beraz, arrazoimena, bizitzaren mugaren barruan ematen da, eta ez da arrazionalistek imajinatutako arrazoimen puru, mugaezin eta absolutua.

Bizitzak ordea ez du gure existentzia guztiz azaltzen, izan ere, askeak garen honetan, zirkunstantziak aukera ezberdinak eskaintzen dizkigu eta guk aukeratu behar dugu. Hau arrazoimenarengatik da posible. Arrazoimenak gure bizitza proiektatu dezake eta horren arabera aukeraketak egin. Ondorioz, eta arrazionalismoaren kontra, ez dugu bizi behar pentsatzeko (bizitza kondenatuz), bizitzeko pentsatu baizik. Egia morala, proiekzio horietan onena deritzoguna aukeratu eta hori gauzatzeko pausoak ematearen koherentzian datza.

Bizi-Arrazoimena eta Historia-Arrazoimena: Bizitza eta Historia

Errealitatea gizabanakoaren bizitzan ematen da eta hortaz, gizakiaren bizitzarengatik dago baldintzaturik. Bizitza horretan ematen da pentsamendua, arrazoimenaren erabilera. Arrazoimena ez da gizakiaren testuingurutik at erabili daitekeen gaitasun abstraktu eta absolutua. Hau ez ikustea izan zen arrazionalisten akatsa: Bizitza, errealitate erradikal gisa ez ikustea.

  • Arrazoimena Bitala: Arrazoimena bitala da, bizitzan ematen delako eta norberaren bizipenengatik dagoelako baldintzaturik. Arrazoimena bizi-arrazoimena da, eta bizitzan jarri beharko luke bere jardutearen erdigunea. Bizitzeko pentsatu behar da eta ez alderantziz.
  • Arrazoimena Historikoa: Bizitza hau ordea, aldi berean, historikoa da, garai baten fruitu da eta honegatik egongo da baldintzaturik. Hortaz, arrazoimena bera, bitala izateaz at, historikoa ere bada, ez baitituzte perspektiba berdinak izango antzinako greziarrek eta gure egungo pertsonek.

Gure arrazoimena aurrekoengandik jaso duenetik abiatuko da, nozio hauekin jarraitzeko edota arbuiatzeko. Belaunaldi bakoitzak bere sinesteetatik abiatuta pentsatuko du. Horregatik dio gizakiak ez duela naturarik, historia baizik.

Ortegaren Belaunaldi Teoria

Ortegak hiru belaunaldi mota bereizten zituen:

  1. 30 urtetik beherakoak.
  2. 30-45 bitartekoak (Gobernua izan ohi da, eta sineste jakin batzuk dituzte bizitakoaren arabera).
  3. Ondorengoak.

Hurrengo belaunaldia agintera iristean, beste sineste batzuk izango ditu eta aurrekoenak zalantzan jarriko ditu. Sineste gehien, adinkideekin konpartitzen dira, ez gaikideekin. Aldaketak emango dira.

Arrazoi Bitala eta Narratiboa

Ez daukagu alde batetik arrazoi historikoa eta bestetik arrazoi bitala: arrazoi bitala izatez da arrazoi historiko, batera arrazoi narratiboa dena. Beraz, bizitza ez datza izatean, gertatzean (acontecer) baino. Hitz egitea kontatzea da eta kontatzea ezkutuan dagoena agerian jarri. Horregatik pasatu behar dugu Kant-en arrazoi huts-matematikotik arrazoi historikora.

Ideiak eta Sinesteak Ortega y Gasset-en Lanean

Ortega y Gasset espainiar filosofo garrantzitsu bat izan zen. Bere lana ideiei eta sineskerei buruzkoa da; ideiak eta sineskerak geure pentsaeraren osagai dira, hau da, gutako bakoitzak dituen edukiak. Historian zehar, bi kontzeptu hauek oso nahasirik ageri zaizkigu, eta horregatik, Ortegak nolabaiteko bereizketa egiten du bere lanean.

Ideiak vs. Sinesteak

Ortegak bi ideia edo pentsaera mota bereizten ditu:

  • Ideiak: Norbaitek pentsatu eta hauetaz gogoeta egin duen kontzeptuak dira. Hau da, norbaitek pentsatu egin du eta ideiak izan ditu, nolabaiteko elaborazioa jaso dutelarik. Guk ideiak izaten ditugu, pentsaeraren fruitu direnak.
  • Sinesteak: Kanpotik edo bizitzatik barneratutako nozioak dira. Sineste hauek txikitatik izan ditugu barnean, eta inoiz ez dugu pentsatu hauen inguruan. Sinesteak barruan ditugu, baina inoiz ez ditugu pentsatu eta ez ditugu elaboratu; sinesteek gu gaituzte.

Ortegak azaltzen duenez, geure barruan ditugun sinesteak, beste gizarteetako edo kulturetako pertsonen sinesteak aztertzean, eta belaunaldien arteko trukeak ematen direnean, geure sineste propioak aztertzen hasten gara, zalantzan erortzen gara. Irtenbide bakarra geure sinesteak pentsatzean datza, eta horrela, egiak edo faltsuak diren juzgatu ditzakegu; hau da, sinesteak ideia bihurtzen ditugu.

Deskargatu

PDF Word HTML